Posts

Showing posts from May, 2017

Gauzen Internet industrialaren bost aplikazio nagusiak

Iturria: Raconteur

Gauzen Interneten hazkundea arras ari da aldatzen kontsumitzaileek beren autoekin, etxeekin eta tresnekin interakzioan jarduteko duten era, baina are eragin handiagoa du bigarren iraultza digitala deritzonak industrian. Ikaskuntza automatikoa, makinen arteko komunikazioa, adimen artifiziala eta abar efizientzia eta produktibitatea handitzen ari dira industrian, Interneten gauzen bitartez. 

Kontsumitzaileari zuzenduriko gauzen Interneten arloko soluzioak nagusi izan diren arren azken urteotan, enpresa handiak hasi dira Gauzen Internet Industriala (GII) masiboki erabiltzen, kostuak murrizteko eta lehiakortasuna handitzeko aukerak ikusita, eta etorkizun hurbilean teknologia horien erabilera areagotu egingo dela espero da.

Adimendun hautsa

Hondar-ale baten tamainako sentsoreak, edozer gauza detektatzeko gai izango zirenak (hasi substantzia kimikoetatik eta bibrazioetaraino) egingo zirela 1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren pentsatzen, baina aurrerapen handirik ez zen…