Posts

Showing posts from March, 2017

Itzulpen automatikoa Volkswagenen

Iturria: eMpTy Pages

Volkswagen munduko auto-fabrikatzailerik handiena da, 2016an hamar milioi ibilgailu baino gehiago saldu zituena. 625.000 enplegatu baino gehiagok egiten dute lan taldea osatzen duten marketan, 120tik gora lekutan munduan zehar, horietatik 280.000 gutxi gorabehera Alemanian bakarrik. VW turismoen, VW ibilgailu komertzialen, Audi, Porsche eta MANen egoitza nagusiak Alemanian daude. Bentleyrena Erresuma Batuan, Bugattirena Frantzian, Škodarena Txekiar Errepublikan, Seatenak Katalunian, Ducati eta Lamborghinirena Italian eta Scaniarena Suedian.
Hainbat lantaldek hainbat arlotakoak lan egiten dute mundu osoan zehar, ordutegi  berdinekin edo desberdinekin. Alemanaz gainera beste hizkuntza batzuk erabiltzen dira komunikazioetan: ingelesa, lingua franca gisa, espainiera, txinera eta frantsesa, eta baita Brasilgo portugalera, italiera, txekiera, errusiera polonieraeta beste hizkuntza asko ere.  Horren ondorioz, milioika email eta terabyteka datu ibiltzen dira hara eta hona t…