Alemaniako Deutsche Bahn ordezko piezak 3D inprimaketaz egiten hastekoa da

Iturria: 3D German Industry

Alemaniako Deutsche Bahn (DB) burdinbide-konpainiak trenen ordezko piezak 3D inprimaketaz egiten hasteko asmoa du. 

Metalezko piezekin hasteko asmoa dute baina metala plastiko iraunkorrez ordezkatzeko aukerak ikertu nahi dituzte. Badituzte arazoak bide berri horri ekiteko, esate baterako, ez dute 40 urte baino gehiago dituzten tren batzuen piezen CAD daturik. Beraz, piezak eskaneatu egin beharko dituzte lehenbizi. Epe luzera errentagarria izango da lan gehigarri hori egitea. 


Alemaniako enpresa handi askok hitzarmenak sinatu dituzte egitasmoan parte hartzeko; horien artean Siemens erraldoia eta EOS 3D inprimagailu-fabrikatzailea.

Erabakiak ez dituzte nolanahi hartuko, piezen segurtasuna ezinbestekoa delako, biziak arriskuan ez jartzeko. 

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak