Posts

Showing posts from January, 2017

Komatxoak eta iratxoak. Errementariaren etxean zotza nagusi?

Joan zen ostiralean, urtarrilak 27, atseginez hartu nuen parte Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren 5. argitaraldiaren aurkezpenean. Hiztegi hori esaldi trinko batez azaldu nahian, hauxe esan nuen:

Antzinatik XX. mendera arteko euskal literaturaren erradiografia da Orotariko Euskal Hiztegia.

Biharamunean egunkaria zabaldu nuenean, hara non ikusten dudan esaldi hori akats larria zen aldaketa txiki batez agertzen zela albistearen izenburuan:

Aitzinatik [sic] XX. mendera arteko euskal literaturaren erradiografia da Orotariko Euskal Hiztegia.

Esaldi hori komatxo artean zetorrenez irakurleak pentsatuko zuen niri horrelaxe jaulkiko zitzaidala. Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioenez:

komatxo iz. Hitz baten edo esaldi baten aurretik eta ondotik jartzen den marka (""), hitz edo esaldi hori aipamen bat dela [...] adierazteko erabiltzen dena.

Hortaz, egunkariak esaten zionaz fidatuz, irakurleak pentsatuko zuen:

Errementariaren etxean zotza nagusi.

Nire idatzietan, behin baino …

Errodamenduak makina erreminten zaindari

Iturria: Schaeffler

Errodamenduak funtsezkoak dira makina erremintak eraginkorrak izan daitezen, kritikoak direlako, makinek ondo funtzionatzeko ez ezik, baita lantzen dituzten piezek kalitatea izan dezaten ere. Makinak erabiltzen dituztenentzat, oso garrantzitsua litzateke makinaren osagaien unean uneko egoera eta etorkizunekoa ezagutzea. Horretarako, sentsoreak erabil daitezke, direla makina berriek fabrikatik ekarriko dituztenak direla makina zaharrei jar dakizkienak.

Batzuetan, abantaila du sentsoreak osagaietan bertan txertatzea, horiek izan ohi direlako zenbait parametro neurtzeko leku bakarrak. Esate baterako, bibrazioak, indarrak, tenperaturak eta presioak neurtzeko, makina erreminta batean mekanizazio-prozesurako esanguratsuak diren errodamenduei atxiki dakizkieke sentsoreak. Datu horiek makinaren egoeraren informazioa emango dute baina, baliagarriak izango badira, gorde egin behar dira eta haietatik ondorioak atera. 

Neurketek ematen dituzten datuak eskuratu ahal izateko, makin…

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Sarri entzuten edo irakurtzen ditugu tankera honetako esaldiak: "Bozka 122 lagunek eman dute".

Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratzen badugu bozka zer den, hau ikusiko dugu:

bozka iz. Ipar.Bozkatzea. Ik. bozketa. Bilkuran ziren, baina ez dute bozkan parte hartu. Bozka-eguna.

Ikusten dugu hitz hori Iparraldeko euskalkietakoa dela eta bozkatzea esan nahi duela eta ez botoa. Nor dabil oker, hiztegia ala esaldia idatzi duena? Onena izango da hitz horrek euskararen historian zehar egin duen bidea aztertzea. Horretarako baditugu baliabideak. Gaur egungo erabilera aztertu baino lehen, iraganean hitz hori nola erabili izan den ikusteko, Orotariko Euskal Hiztegira joko dugu. Hor ageri diren informazio guztiak adierazten digute Euskaltzaindiaren Hiztegia zuzen dabilela. Lekukotasun guztiak Iparraldekoak dira: Jean Barbier-en Supazter chokoan (1924), Jean Larrasquet-en 1931ko artikulu bat, Pierre Lhanderen Dictionnaire basque-fran├žais (1926-1938), Herria aldizkaria (1958, 1966), Mattin …

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

Soziolinguistika arloan hedatua dago gure artean kale-neurketa terminoa, kalean egiten den euskararen erabileraren neurketa adierazteko. Termino hori euskarak hitz-elkarteak sortzeko dituen erregelen arabera al dago eratua? Erregelen arabera diot, ez arauen arabera, azpimarratzeko ez naizela ari erakunde batek, jo dezagun Euskaltzaindiak, emandako arauez, baizik eta euskarak bere historian zehar izan dituen erregulartasunez.

Euskarak era askotako hitz-elkarteak sortu izan ditu eta sortzen ditu. Euskarazko hitz-elkarteen sailkapen zehatza Hitz-elkarketa/1liburuan ikus daiteke. Kale-neurketa terminoa liburu horren 43. orrialdean ageri den hitz-elkarte sintetikoen sailekoa da, eta, horren barruan, elkarte-ekintza sintetiko osatuen azpisailean A-x-keta (II.2.3.c) motakoen artekoa.

A-x-keta formulaez da batere misteriotsua; esan nahi du hitz-elkarte horiek A izen bat dutela eta ondoren hitz eratorri bat, x aditzoin bati -keta atzizkia erantsiz osatua.

Aztertzen ari garen kasuan A kale da, x n…

Alemaniako Deutsche Bahn ordezko piezak 3D inprimaketaz egiten hastekoa da

Iturria: 3D German Industry

Alemaniako Deutsche Bahn (DB) burdinbide-konpainiak trenen ordezko piezak 3D inprimaketaz egiten hasteko asmoa du. 

Metalezko piezekin hasteko asmoa dute baina metala plastiko iraunkorrez ordezkatzeko aukerak ikertu nahi dituzte. Badituzte arazoak bide berri horri ekiteko, esate baterako, ez dute 40 urte baino gehiago dituzten tren batzuen piezen CAD daturik. Beraz, piezak eskaneatu egin beharko dituzte lehenbizi. Epe luzera errentagarria izango da lan gehigarri hori egitea. 

Alemaniako enpresa handi askok hitzarmenak sinatu dituzte egitasmoan parte hartzeko; horien artean Siemens erraldoia eta EOS 3D inprimagailu-fabrikatzailea.

Erabakiak ez dituzte nolanahi hartuko, piezen segurtasuna ezinbestekoa delako, biziak arriskuan ez jartzeko.