Posts

Showing posts from December, 2016

Lekutzea ez da kokatzea, urruntzea baizik

EITB1en eguerdiko Gaur egun albistegian entzun dut Errementari filma Agorregin dagoela "lekutua".

Lekutu aditza, Orotariko Euskal Hiztegiak esaten digunez, lapurtera eta nafarrerako hitza da eta urrundu, alde egin, ihes egin adierak ditu; ez, ordea, kokatu adiera.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak sarrera hau eskaini dio:
lekutu, leku/lekutu, lekutzenda/duad.Urrundu, baztertu; desagertu.Jesus handik lekutu eta bere herrira itzuli zen.Bazterrera lekutu zuen.Nire bizitza betetzen zuen hutsunea lekutu da.

Bistan da "*nonbait lekutu" hitz horren benetako adiera ezagutzen ez duen norbaitek bakarrik erabil dezakeela, uste oker batean oinarriturik. Erabilera egokiak "nonbaitetik edo nonbaitera lekutu" dira eta goian aipaturiko adierak dituzte.

XX. mendeko corpusean ageri diren adibideetan ikusten da zuzen erabiltzen dutela nafarreraz edo lapurteraz idazten dutenek eta baita euskalki horietan idazten ez duten idazle txukunek ere, hala nola, Gotzon Garatek, Ana Toledok, Kold…

Gehikuntzazko fabrikazioaren hastapenak

Image
Iturria: Ian GIBSON, David ROSEN, Brent STUCKER. Additive Manufacturing Technologies
Liburu benetan interesgarria. 2. argitaraldia 2015

Zer da gehikuntzazko fabrikazioa?

3D inprimaketa edo gehikuntzazko fabrikazioa deritzo, ordenagailu baten kontrolpean, ondoz ondoko material geruzak metatuz, hiru dimentsioko objektuak ekoizteko prozesuari. Ordenagailuz lagunduriko diseinu (CAD) sistema batez eredu digital bat sortzetik hasten da prozesua.


Hasieran, piezen prototipoak laster egiteko erabiltzen zen gehikuntzazko fabrikazioa. Horregatik esaten zaio batzuetan prototipogintza lasterra. Hortik abiatuta teknologia hori beste hainbat aplikaziotara hedatuz joan da, materialak, doitasuna eta kalitatea hobetu ahala. Piezaren forma lortzea izan zen lehen helburua, gero doitasuna erdiestea eta objektuak bete behar zuen funtzioa behar bezala betetzea aurreratuena. Gaur egun, gehikuntzazko frabrikazioz, prototipoak ez ezik, beste prozesu batzuen bitartez lortzen diren objektuen funtzionalitate berbera …

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Image
Euskaltzaindiaren Hiztegiraino Akademiak egin dituen urratsak ezagutu nahi badituzu egin klik hemen

Euskaltzaindiak, 2016an, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren paperezko bigarren argitaraldiarekin batera, hiztegia Internet bidez kontsultatzeko aukera jarri du, honako helbide honetan: Euskaltzaindiaren Hiztegia.

Hor bi motatako bilaketak egin daitezke: bilaketa arruntak eta bilaketa aurreratuak.

Bilaketa arrunta

Bilaketa arruntak, azken finean, paperezko bertsioan egin daitezkeenen antzekoak dira. Bilaketa-laukian jartzen den hitzari dagozkion sarrera eta azpisarrerak erakusten ditu sistemak. Adibidez:

Galdera horri dagokion emaitza hauxe izango da:



euri sarrera eta hainbat azpisarrera agertzen zaizkigu: euria ari izan, euria egin, eta abar.

Sarrerak kategoria gramatikala (iz.), definizioa urdinez, eta benetako testuetatik ateratako adibideak, letra etzanean, dauzka. Azpisarrerak aditzak direnean, kategoria gramatikalaz gainera, aditzaren erregimena(k) ere agertzen d(ir)a. Adibidez: euria ari izan…

Irudien bidez entrena daiteke hizketa ezagutzeko sistema bat

Iturria: MITNews

Hizketa ezagutzeko sistemek, hala nola sakelako telefonoetan hizketa testu bihurtzen dutenek, gehienetan ikaskuntza automatikoan oinarritzen dira. Ordenagailu batek milaka eta are milioika audio-fitxategi beren transkripzioekin arakatzen ditu eta ikasten du zer ezaugarri akustiko dagokion zer hitz idatziri. Alabaina, grabazioak transkribatzea garestia da eta denbora asko behar du. Horregatik, herrialde aberatsetan mintzatzen diren hizkuntza gutxi batzuetarako bakarrik dago hizketaren ezagutza.Munduan 7.000 hizkuntza inguru daude baina horietatik % 2k baino ez dute hizketa ezagutzeko sistema. Prozedura berri horrek lagundu dezake egoera hori erremediatzen.

Izan berria den Neural Information Processing Systems konferentzian, MITeko Informatika eta adimen artifizialeko laborategiko ikertzaileek hizketa ezagutzeko sistemak entrenatzeko transkripziorik behar ez duen prozedura bat aurkeztu dute. Transkripzioa erabili ordez, haien sistemak audio-grabazioekin batera jasotako ir…

Alemaniako hegazkingintza-industriak automatizazio-kanpaina bati ekin dio

Image
Iturria: MaschinenMarkt 

Kanpainaren barruan sartuko dira prozesu berezietarako makinetatik hasi eta robot unibertsal mugikorretaraino. Azaroaren bukaeran, Fraunhofer IFAMeko zientzialariek eta haiekin lankidetzan jardun duten partaideek garatu duten fresatzeko sistema adimenduna aurkeztu zuten. Orain arte erabiltzen ziren portikoko fresatzeko makina garestiek ez zuten aukerarik ematen laster kalibratu eta prozesatzeko. Batez ere karbono-zuntzez sendoturiko plastikoz egindako osagaien kasuan, prozesua monitorizatzeak ezin ditu mekanizazio-erroreak saihetsarazi, eta horrek materialaren konpondu ezinezko kalteak eta errefusatzeenkostu handiak eragiten ditu.

Proiektuak parte hartu dutenek garapenaren helburuak garbi izan dituzte azken hiru urteotan:
robot mugikorren sistema modular baterako oinarria, ia osagai-geometria eta -tamaina guztiei egokituko zaizkiona. Aldi berean zenbait robot konbinatzeko aukera, osagai handiak askoz lasterrago prozesatzeko.Moldaerraztasuna, muturrean hainbat pr…