Posts

Showing posts from November, 2016

Google Translate gai da entrenamendurik gabe itzultzeko

Iturria: Google Research blog

Azken hamar urteotan, Google Translate hizkuntza gutxi batzuen arteko itzulpenak egitetik 103 hizkuntzaren artekoak egitera iritsi da, eta egunero 140 miliar hitz baino gehiago itzultzen ditu. Aurrerapen hori egin ahal izateko, hainbat sistema garatu eta mantendu behar izan dituzte, hizkuntza-bikote guztien itzulpenak egiteko. Bide horretan, sistemaren oinarrian zegoen teknologia aldatu behar izan dute.

Joan zen irailean iragarri zuten Google Translate aldatzen ari zela Google Neural Machine Translation (GNMT) izeneko sistema batera. Sistema horrek milioika adibidetatik ikasten du, eta hobekuntza nabarmenak lortzen ditu itzulpenetan. Hala ere, sistema berrira aldatzea erronka handia da 103 hizkuntzarekin lan egiteko.

Arkitektura berriak ez du eskatzen oinarrizko GNMT sisteman  aldaketak egiterik  baina sorburu-hizkuntzako esaldiaren hasieran token edo ikur-marka bat erabiltzen du, esaldia zer hizkuntzatara itzuli behar den zehazteko. Itzulpenaren kalitatea …

Errodamenduak gauzen Interneteko gauzak hasi dira izaten

Image
Iturria: http://www.skf.com


2015eko Hannover-eko ferian SKF errodamendu-fabrikatzaileak trenetan eta sorgailu eolikoetan erabiltzen diren errodamenduen osasuna kudeatzeko teknologia berri bat erakutsi zuen. 

Teknologia horrek errodamenduetan sentsore adimendun batzuk erabiltzen ditu, behar duten energia sortzen dutenak eta seinaleak kablerik gabe igortzen dituztenak, Internet bidez errodamenduaren egoerari buruzko informazioa bidaltzeko. Teknologia hori egitasmo kritikoetako sorgailu eolikoetan eta trenetan probatu dituzte.

Jasotzen diren datuak algoritmo batzuek tratatzen dituzte mantentze-lana unean-unean egokitzeko. Errodamenduen egoera kontrolatzeko erabili izan den prozedurak matxurak atzematen ditu. SKF Insight izeneko teknologia berri honek, aldiz, matxura eragiten duten baldintza anormalak atzematen ditu, matxura saihestu ahal izateko.


Errodamenduak hodeira konektaturik daude eta bezeroek diagnostiko- eta laguntza-zerbitzuetarako sarbidea dute, errodamenduen osasuna kudeatzeko. …

Gauzen Internet fabrikazioan

Image
Iturria: internetofbusiness

Fabrikazioa aro berri batean sartzen ari da

Gauzen Internet aldaketa kualitatiboak eragitera dator sektore guztietan, eta ekonomia aldetik sekulako garrantzia izatera. Fabrikazioan zehazki guztiz eraldatzailea izango da.

Gaur egungo bezeroek espero dute erosten dituzten produktuak eta zerbitzuak beren beharretarako egokituak eta denboran zehar hobetu daitezkeenak izatea. Gauzen Internetek, hain zuzen, bezeroen beharretara egokitzeko eta denboran zehar ikasten duten produktu adimendunak eskaintzeko aukera ematen du. Sentsoreek ematen dituzten datuak analitikarekin eta plataforma ahaltsuekin konbinatuz, errealitatearen ikuspegi sakonagoa lortzen da, eta hobetzeko eta efizientzia areagotzeko bideak ikusten dira.Gaur egun datuak analizatzeko  dauden metodoak gai dira datu kopuru izugarri handiak prozesatzeko denbora errealean edo oso denbora laburrean behinik behin, eta emaitzak erabil daitezke erabakiak hartzeko. Esate baterako, matxurak gertatu baino lehen behar…