Posts

Showing posts from October, 2016

Adimen artifiziala fabrikazio-prozesuetan sartzen ari da

Adimen artifiziala fabrikazioan

Fabrikazioaren automatizazioan aurreratuenak diren enpresak eta adimen artifizialaren arlokoak elkarlanean ari dira adimen artifiziala fabrikazioan sartzeko. Informatika arloko NVIDIA eta robot industrialetan espezializaturiko FANUC horretan ari dira, hain zuzen. 

FANUCek FIELD (FANUC Intelligent Edge Link and Drive) sistema garatu du. FIELD sistema informatiko bat da, hardwarez eta softwarez osatua, lantegiko sareari hainbat tresna informatiko modu seguruan gehitzea ahalbidetzen duena. Softwareak lizentzia duten produktuak dauzka, alde batetik, Cisco eta Preferred Networkenak, eta kode irekikoak bestetik. Behin FIELD softwarea kargatu eta konfiguratuz gero, automatizazio-ekipamendu osotik, hau da, CNC makinetatik eta robotetatik, datozen datu guztiak eskuragarri dituzte aplikazioak garatzen dituztenek, API interfaze baten bitartez.

FIELD sistema plataforma bat da, adimen artifizial aurreratuaren bidez, fabrikako ekoizpena eta efizientzia hobetzeko pentsat…

Big data marketinean (II). Datuen prozesamendua

Prozesua osatzen duten urratsak

Lehenengo eginkizuna datuak eskuratzea da. Eskuratzearen barruan datuak aurkitzeko egin beharreko guztia sartzen da: bilatzea, atzitzea, lortzea eta mugitzea. Batzuetan beharko da datuak soiltzea, leku edo denbora jakin bati dagozkionak hautatzeko.

Hurrengo jarduera datuen prestakuntza da eta horren barruan lehenbizi datuak aztertzea, zer ezaugarri dituzten ikusteko, hau da, zer informazio daukaten, zer formatu duten eta haien kalitatea zein den. Hori lagin batzuk erabiliz egin ohi da. Horren ondoren, aurreprozesamendua dator: datuak garbitzea, azpimultzoak egiteko iragaztea, irakurtzeko eta ulertzeko egokiak izan daitezkeen programak aukeratzea, datu gordinak modelizatzea, datu-eredu zehatzagoa lortzeko, edo paketatzea.

Hainbat datu multzo baldin badaude jokoan, urrats horretan bertan integratzen dira datu-iturri edo -jario desberdinak. Gero, prestaturiko datuak analisira bideratzen dira, analisi-teknikak zehazten, datuak modelizatzeneta emaitzak aztertze…