Posts

Showing posts from September, 2016

Big data marketinean (I). Oinarriak.

Big data eta marketina

Informatikan, ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie big data. Gaur egun uholdeka sortzen dira datuak eta urtean-urtean izugarri hazten da kopuru hori.Marketinaren ikuspegitik, bezeroekiko harremanetako datuak kudeatzeko gai izanez gero, datu horiek altxor baliotsua dira, baina hortxe dago koska: nola atzeman, analizatu, gorde, transmititu, kontsultatu, hain datu multzo handiak?

Dagoeneko enpresa askok erabiltzen dituzte datu horiek, beren bezeroekiko komunikazioak pertsonalizatzeko. Datu horien bidez, bezeroen erosketen historiala ezagutzen dute, webgunean zer bilaketa egin dituzten, zer ikusi duten, zer erosi duten, zer duten gustuko eta zer ez, etab.

Teknika horren aplikazioetako bat bezeroari egokienak zaizkion gomendioak ematea da. Erabiltzaileak enpresarekin izan dituen harremanek portaera molde batzuk erakusten dituzte. Horiek baliatuz, aurreikus …

Korronte zuzena vs korronte alternoa atzo eta gaur (II)

Aurreko artikuluan elektrizitate-banaketaren historiaren hasieran korronte zuzena ala korronte alternoa eztabaida nola joan zen azaldu nuen. Oraingo honetan, berriz, gaur egun kontu hori zertan den agertuko dut.

XIX. mendearen bukaeran elektrizitatea erabiltzeko bi sistemen artean izan ziren tirabiren ondoren, korronte alternoa izan da sistema nagusia askogatik, baina oraintxe bertan erabateko nagusitasun hori zalantzan jartzeko arrazoiak daude.

Gaur egun tresna eramangarri guztiek korronte zuzena erabiltzen dute, sistema informatiko handiek energia elektriko asko kontsumitzen dute korronte zuzenean, eta, sorkuntzaren aldetik, berriz, energia berriztagarriak baliatzen dituzten eguzki-plakek, haize-errotek, etab. korronte zuzena sortzen dute. Alabaina korronte zuzena korronte alterno bihurtzen da energia garraiatzeko, eta kontsumo puntuetan arteztu egiten da berriro. Hori horrela izanik, galdera da ea zentzurik ez ote duen korronte zuzeneko sareak instalatzea. 

Bihurketa horietan energi…

Korronte zuzena vs korronte alternoa atzo eta gaur (I)

Image
Artikulu honetan elektrizitate-banaketaren historiaren hasieran korronte zuzena ala korronte alternoa eztabaida nola joan zen azaltzen dut. Hurrengo artikuluan, berriz, gaur egun kontu hori zertan den agertuko dut.

Thomas Alba Edisonek 1882an New Yorkeko Pearl Street-en eraiki zuen zentral elektrikotik Manhattan-eko 59 bezerori energia elektrikoa banatzeko instalazioa jarri zuenean hasi zen elektrizitatearen banketaren historia. Energiaren banaketa 110 V-eko korronte zuzenez egiten zuen.

1880ko hamarkadan hainbat lekutan egin ziren korronte zuzeneko kale-argiztapeneko sistemak. 1880ko hamarkadaren bukaera aldera, ordea, korronte zuzeneko sistemak berriagoa zen korronte alternoko sistemaren lehiari aurre egin behar izan zion. Westinghouse Electric Companyk transformadorea sartu zuen AEBetan eta "sistemen arteko gudua" piztu zen. Elkargo profesionalak sistema bakoitzaren abantaila tekniko eta ekonomikoez eztabaidatzen hasi ziren. Goritasun-lanparen bidezko argitazpenerako korron…