Posts

Showing posts from August, 2016

iBeacon transmisoreak liburu-dendetan

iBeacon barrualdeetako posizionamendu-sistema bat da. Kanpoaldeetan GPSak duen eginkizunaren antzekoa betetzen du eskala txikian. Kontsumo gutxiko transmisore merkeetan (beaconetan) oinarrituriko sistema bat da, telefono eta tabletei, hurbil daudenean, informazioa igortzeko xedea duena. Apple etxeak garatua da, bere sistema eragileaz funtzionatzen duten tresnentzat, baina Android sistema duten tresnek ere erabil dezakete. Energia apaleko Bluetoothean oinarritzen da. Azken finean, denda baten barruan posizio zehatzak determinatzen dituen sistema bat da. 

Denda baten barruan, sentsoretik gertu dauden trasmisoreek salgaiei buruzko informazioa bidal diezaiekete bezeroei edo salmenta-puntuan ordainketak egiteko modua eskain dezakete, txanpon-zorrorik edo txartelik erabili gabe.

Liburu-dendetan ohikoa izaten da ikusmiran ibiltzea, gustuko zerbait aurkitzeko asmoz, artikulu jakin baten bila ibili gabe. Batzuetan, ordea, liburu jakin baten bila bazabiltza, eta hartaz gogoratzen duzun gauza baka…