Posts

Showing posts from July, 2016

Hizkuntzaren balio ekonomikoari buruzko liburu berri bat

Image
Liburuaren egilea, Frieda Steurs andrea, Lovainako Unibertsitateko Anbereseko campuseko Arte Fakultateko irakaslea, Herbehereetako Normalizazio Institutuko terminologiarako arauen batzordearen burua eta TermNeten, nazioarteko terminologia-sarearen, presidentea da.
2016ko udazkenean Nederlanderaren Institutuaren zuzendari berria izango da. Erakunde horrek Nederlanderaren Lexikologia Institutua ordezkatuko du eta bere xedea nederlanderaren corpusak, hiztegiak eta gramatikak sortzea, artxibatzea eta mantentzea da.

Liburuaren azpitituluak "Hizkuntza, arrakasta ekonomikorako turboa!" dio. Liburu honetan Frieda Steursek irakurleari hizkuntza-sektorean zeharreko bidaia bat egiten laguntzen dio. Erakusten du zer hizkuntza-produktu, zerbitzu eta soluzio gara daitezkeen, eta haiek sortzen dituzten enpresek eta erakundeek nola lor dezaketen balio ekonomiko eta soziala .

Ekonomiak eragina du hizkuntzan baina baita hizkuntzak ekonomian ere. Sarrerako kapituluan egileak dio ekonomia sendo …

Enpleguak 4.0 industrian

XIX. mendean lurrun-makinak eraldatu zuen industriaren produkzioa, XX.mendearen hasieran elektrizitateak, eta 1970eko hamarkadan automatizazioak. Teknologiaren aurrerapen-uhin horiek ez zuten enplegua orotara murriztu. Fabrikazioan lanpostuak gutxitu baziren ere, lanpostu berriak sortu ziren, eta trebetasun berrien eskaria handitu egin zen. Gaur egun enpleguaren beste eraldaketa bat barrundatzen da, fabrikazio-teknologiaren aurrerapenaren laugarren uhina fabrikaziora iritsi ahala. Teknologia industrial digital berri bat indarra hartzen ari da, 4.0 industria deritzona. Zein izango dira bilakaera horren ondorioak? Nolakoak izango dira lanpostu berrien eskakizunak? Zer trebetasun izan beharko dira lanpostu horietan jarduteko? 

4.0 industriak aldaketa nabarmenak eragingo ditu, industriako langileek beren eginkizunak betetzeko moduan, lanpostu batzuk desagertu egingo dira eta lanpostu mota guztiz berriak sortuko dira. Oraindik eztabaidagaia da 4.0 industriak, batez ere robotikak, zenbaterai…

Bosch aitzindari 4.0 Industrian

Image
Iturria: Bosch Presse
Robert Bosch Gmbh enpresa alemana dagoeneko 4.0 Industrian murgildurik dago. Aurten Hannover-en izan den ferian Boschek erakutsi du fabrika konektatua dagoeneko errealitate bat dela. Makineria, sentsoreak eta softwarea konbinatzen dira helburu horrekin. Horrek abantaila handiak dakartza balio-katean zehar: produktibitate handiagoa, kalitate-kontrola denbora errealean eta energia aurreztea. Konpainiak Industria 4.0-ren arloko 100 proiektutik gora gauzatu ditu. Adibide hauek erakusten dute egitasmo horien interesa:Sentsoreek denbora errealeko informazioa erabiliz logistika hobetzen duteGarraioan zehar, enbalajean edo produktuan berean txertaturiko sentsoreek kalitaterako esanguratsua den informazioa jasotzen dute, hala nola tenperatura, bibrazioak, argitasun- eta hezetasun-mailak eta Bosch IoT Cloud hodeira bidaltzen dituzte. Han dagoen software batek informazio hori maila onargarriekin erkatzen du eta horietatik kanpo aurkitzen badira alerta bat igortzen die denbo…