Posts

Showing posts from June, 2016

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?

Image
Iturri nagusia: The University of British Columbia

Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa.

Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO2ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenperatura handian erretzea, elektrizitatea sortuz,nahiko arrunta bihurtzen ari da, lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegiek ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala. Kogenerazioan papera erre…

Nolakoak izango dira etorkizuneko lanpostuak?

Image
Hasi gara gidaririk gabeko autoak ikusten. Egunen batean kamioi-gidariak lanik gabe geratuko ote dira? Galde-erantzunak trebeki erantzuten dituzten ordenagailuek ordezkatuko ote dituzte bezeroen kontsultak erantzuten jarduten duten zerbitzuetako langileak? Biltegizainik gabeko biltegi automatizatuak ote datoz?

Industria-iraultzaren hasieran ere antzeko kezkak zituzten. Beldur ziren lurrun-makinek gizakiei lana kenduko ote zieten. Gerora ikusi da ez zela hori gertatu. Hala ere, horrek ez du esan nahi goiko galdera horiek zentzurik ez dutenik gaur egun. Izan ere, makinek badituzte trebetasun batzuk, orain arte gizakiak bakarrik zituenak: ulertzeko, hitz egiteko, entzuteko, ikusteko, idazteko eta are ikasteko gai dira. Beraz ez litzateke hain harritzekoa lanpostu batzuetan robotek gizakiak ordezkatzea. Eta, horren ondorioak txarrak ala onak izango dira? Beti bezala denetik izango da.

Lan gogor asko makinek egingo dituzte, produktuak ekoizteko kostua txikiagoa izango da etta hori ez da txar…