Posts

Showing posts from May, 2016

Webaren asmatzailearen iritzia liburu digitalen etorkizunaz

Image
Iturria: BookBusiness
Sir Tim Berners-Lee-k World Wide Weba asmatu zuen 1989an, Interneteko edukiak eskuragarri jartzeko helburuarekin. Orain, 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian antzeko planteamendua egin du, liburu digitalaren etorkizunaz. Hark uste du argitaletxeek erabil ditzaketela amaraunaren estandar irekiak, liburu digitalen edukien arteko estekak sortzeko eta ebookak partekatzeko, hainbat tresna eta pantailaren bidez. HTML 5 estandar irekia erabiliz, ebookek konta ezin ahala forma izan ditzakete. Irudimena beste mugarik ez dute izango, zioen Berners-Leek. EPUB 3 estandarra webeko estandar irekietara gehiago hurbiltzen den neurrian, dauzkaten gailuak baino haratago joango dira ebookak.

Ebooken eta webaren munduak batzea orain arte sektorean uste izan den baino lasterrago gerta liteke, balitekeelako World Wide Web Consortium (W3C) eta International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak batzea. Berners-Leek, W3Cren zuzendariak, eta Bill McCoyk, IDPFren zuzendari exekutiboak…

Fabrikazio ziberfisikoa. Industriaren egungo erronka

IKTen arloan gaur egun dagoen garapen-lerrorik indartsuenetako bat sistema ziberfisikoena da, hau da, sistema informatikoen eta haiekin hertsiki konektaturik dagoen inguruko mundu fisikoaren eta honetan gertatzen ari diren prozesuen arteko lankidetzan dautzan sistemena. Gainera, sistema horiek Interneten eskuragarri dauden datuak lortzeko eta prozesatzeko zerbitzuekin datu-trukean lan egiten dute. Sistema horien garapenak 4. Industria-Iraultza edo Industria 4.0 deritzonera eraman gaitzake.

Garapen horren emaitzak dira dagoeneko gidaririk gabeko autoak, roboten bidezko kirurgia, eraikin adimendunak, sare elektriko adimendunak, fabrikazio adimenduna eta gailu mediko inplantatuak. Etorkizuneko ekoizpen industrialaren ezaugarriak izango dira serie handi oso malgutan ekoitzitako produktuen indibidualizazio maila handia, kudeaketa-prozesuetan bezeroak eta negozioko partaideak integratzea eta produkzioa kalitate handiko zerbitzuekin lotzea, produktu hibridoak eskaintzeko.

IKTak eta fabrikaz…