Posts

Showing posts from October, 2015

Zergatik kutsatzen dute gehiago diesel autoek kamioiek eta autobusek baino?

Image
Diesel auto batek autobus batek edo kamioi astun batek baino gehiago kutsatzen du airea. Ez du normala ematen baina halaxe da. NOx gasak ez aireratzeko teknologia izan bada baina autogileak ez dira ari aplikatzen autoak errealitatean funtzionatzen duten baldintzetan.
2015 urtetik aurrera Euro 6 arauak jarri dira indarrean autoentzat, kamioiei eskatzen zaizkien balditzen antzekoekin. Auto berrientzako eskakizunen artean partikulei eta NOx gasei buruzkoak daude.
Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez  isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira.

Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezarri zaizkie…

Diesel motor garbien kutsadura-arazoak

Airearen kutsadura arazo larria da
Atmosfera kutsatzen duten substantziak oso kaltegarriak dira osasunarentzat, partikulak batez ere. Nitrógeno dióxidoa (NO2) eta ozonoa (O3) oso toxikoak dira eta oso ondorio txarrak eragiten dituzte ekosisteman. Ondorio txar horiek ekonomiari ere kalteak ekartzen dizkiote; osasun-sistemari sortzen dizkioten kostuak, besteak beste.
Horregatik, airearen kalitateari buruzko europar zuzentarauek mugak ezarri dizkiete aireak eduki ditzakeen substantzia kutsagarri horien balioei.  Errepideetako trafikoa da airearen substantzia kutsagarri askoren iturburua. Horixe da partikulen eta NOx gasen jatorri nagusietako bat, batez ere hirietan.

Airea kutsatzen duten substantziak
Alderdi batetik partikulak ditugu eta bestetik gasak. Partikulak horrela sailkatzen dira tamainaren arabera:
PM10 10 μm baino txikiagoakPM2,5 2,5 μm baino txikiagoak. Hauen artean aipamen berezia merezi dute 0,01 eta 0,5 μm arteko partikula ultraxeheak. Ibilgailuen motorrek isurtzen dituzten parti…

Zertan datza Volkswagenen iruzurra?

Iturria: Vox

2009az geroztik Volkswagen software iruzurti bat instalatzen ari izan da AEBetan saldu dituen 482.000 auto "diesel garbi"etan, autoaren kutsadura-kontrolak isurpenak kontrolatzen direnean soilik funtziona dezan. Egoera horretatik kanpo, ibilgailuek aska ditzakete konposatu arriskutsuak kontrolik gabe. 

AEBetako Ingurumena Babesteko Agentziak 2015-09-25ean adierazi zuen Volkswagenek Aire garbiaren legea urratu duela, eta, arazo hori duten autoetan behar diren aldaketak egitea agintzeaz aparte, 18 mila milioi dolarreko isuna jar diezaioke marka alemanari. Arazoa Golf, Jetta, Beetle eta Passat modeloetako TDI bertsioek dute. Justizia sailak kargu kriminalak ere ari da aurreikusten. 

Volkswagenek aitortu du mundu osoan zehar saldutako 11 milioi diesel autok kontroletan iruzurra egiteko softwarea daukatela, gehienak Europan dabiltzanak nonbait. Benetan arazo larria du hortaz Volkswagenek. Martin Winterkorn enpresaburuak dimisioa aurkeztu du.

Konpainiak 2015eko eta 2016k…