Posts

Showing posts from August, 2015

Aro digitalean liburuak saltzeko era berriak

Image
Iturria: BBC
Duela urte gutxi, batzuek uste zuten liburu digitalak paperezkoa bazterraraziko zuela. Hori ez da gertatzen ari. Paperezko liburuak bizirik jarraitzen du eta ebookak ere badu bere lekua. Teknologia ez da liburuaren etsaia. Teknologia liburuari, ez digitalari bakarrik, irakurlearengana iristeko bide berriak irekitzen ari zaizkio, eta hainbat esperientzia ari dira agertzen liburuaren merkatuan, mundu fisikoa eta digitala lotzeko. Hona hemen horietako batzuk:

1) Espainiako enpresa batek, SeeBook-ek, e-bookak QR kodea duten txartel fisikoen bidez saltzen ditu. Telefonoaren edo tabletaren bidez kodea eskaneatzen da e-booka jaisteko. Praktikoa dirudi e-bookak oparitzeko eta baita ere liburu-dendek opari-txartelak saltzeko era bera erabiliz e-bookak saltzeko.


Seebook zer den erakusten duen bideoa

2) Errumaniako enpresa batek Bukaresteko tren-geltokian liburuen azalez osaturiko horma-paper batez estali du horma bat. Azal bakoitzak atxikita QR kode bat du, erabiltzailea e-booka saltze…

Nola itzultzen ditu Google Translatek irudietako testuak?

Iturria: Google Research Blog

Iaz Googlek funtzio interesgarri bat gehitu zion Google Translateri: telefonoaren edo tabletaren kamera erabiliz jasotako testu bateko irudia denbora errealean itzultzekoa. Hona nola lortzen den hori:

Lehenik eta behin, kameratik irudia iristen denean, Google Translateren aplikazioak irudiko letrak bilatu behar ditu. Horretarako, argazkian dauden letrez aparteko irudiak, direla loreak, leihoak edo beste edozer, baztertu behar ditu eta itzuli beharreko hitzak hartu. Antzeko kolorea duten pixel mordoak eta gainera antzeko beste pixel mordo batzuetatik hurbil daudenak bilatzen ditu.

Horiek letrak izan litezke eta, batzuk besteetatik gertu baldin badaude, irakurri beharko litzatekeen lerro jarraitu bat osatuko dute. Horren ondoren, Translatek bakoitza zer letra den igarri behar du. Hor ikaskuntza sakona aplikatzen da. "Konboluziozko sare neuronalak" erabiltzen dituzte.Konboluziozko sare neuronal bat sare neuronal artifiial bat da non neuronak garun b…