Posts

Showing posts from July, 2015

Adimen artifizialaren etorkizuna

Iturria: phys.org

Hainbeste denbora ez dela ez zen sinestekoa hizkuntzaz adierazitakoa ulertzeko eta beste hizkuntza batera itzultzeko gai izango zen teknologiarik lortuko zenik. Adimen artifizialaren aurrerapenak, ordea, sinesgarriak ez ziren gauza asko lortzeko bidean jartzen ari den teknologia ahalbideratzen ari dira. Noraino eramango ote gaitu bultzada horrek?

  Oraintxe bertan oso aurrerapen lasterrak ari dira gertatzen eta badirudi joerak jarraituko duela datozen urteetan.  Ikaskuntza automatikoan egiten ari diren aurrerapenekin, besteak beste, sare neuronal sakonetako eta eredu probabilistikoetakoekin, ordenagailuek gaur egun bat-batean itzul ditzakete hizketazko edo idatzizko elkarrizketak, zehaztasunez ezagut ditzakete argazki-oinak, identifika ditzakete aurpegiak eta beste hainbat gauza egin ditzakete.

Ordenagailuek zenbait eginkizun gizakiok bezain ondo edo hobeto egin baditzakete ere, ordea, haien gaitasunak urrun daude oraindik gure pentsamendu konplexutik.

Adimen artifi…

Iñaki Hernandez-Lasa bilbotarra, hizkuntza-teknologian ofizioz eta arkitekturako argazkigintzan afizioz

Image
Iturria: sajan.com


Iñaki Bilbon jaio zen, 1990ean Deustuko Unibertsitatean ingeles filologian graduatu zen eta, 24 urte zituela, Irlandara joan zen itzulpen-master bat egitera. Orduz geroztik herrialde hartan bizi da. Garai berean unibertsitatean itzulpeneko eta espainierako eskolak ematen zituen, eta itzulpenak eta interpretaritza-lanak egiten zituen.

Lan garrantzitsuak egitea egokitu zitzaion, hala nola sasoi hartan Irlandako presidentea zen Mary Robinsonen hitzaldiak espainierara itzultzea. 1990eko hamarkadaren hasieran itzulpen automatikoarekiko interesa sortu zitzaion, gai hori orduantxe ari baitzen indarra hartzen. Geroztik gai horretan murgildurik dabil. Sajan enpresan lan egiten du soluzio-arkitekto gisa.

Bere ustez itzulpen automatikoak garrantzi handia du zenbait sektoretan eta asko hobetuko da etorkizunean. Enpresa handi askorentzat ezinezkoa gertatzen da ohiko lan egiteko moduak erabiliz lana ateratatzea, eta horregatik hizkuntza-zerbitzuetako hainbat enpresekin lan egin beha…

Edukien industria iraultza izaten ari da big data baliatuz

Duela bi urte eta erdi artikulu bat argitaratu nuen gai honetaz:Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna. Oraingo honetan, ikuspegia zabalduz, ebooken esparruaz haratago, edukien industrian oro har big data deritzenaktratatzeko teknikak izaten ari diren eragina aztertu nahi nuke.
Edukien industrian hainbat organizazio sartzen dira: liburuak, periodikoak eta bestelako argitalpenak ekoizten eta saltzen dituztenak, eta ikusentzunezkoen arloan lan egiten dutenak.

Big data, berriz, informatikan ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie.

Orain  arte argitaletxe batek edo film-estudio batek zer ekoitzi eta zer ez erabakitzeko, arduradun gutxi batzuen intuizioa baino askoz gehiago ez zezakeen erabil: beste produktu batzuen salmenten datuak eta inkestetatik ateratakoak batez ere. Metrika horiek, ordea, ez dira oso fidagarriak izaten, bezeroek produktu berrien aurrean izango duten …