Posts

Showing posts from June, 2015

Herbehereetako startup bat 3D inprimaketaz zubi bat eraikitzera doa

Image
Herbehereetako startup batek aditzera eman du inprimagailu robotiko batzuk erabiliko dituela Amsterdamgo kanal baten gainean oinezkoentzako zubi baten egitura soldadura metatuz eraikitzeko.
MX3D enpresak datorren irailean ekingo dio egitasmoa gauzatzeari. Beso robotiko batzuk zubiaren atalak ipini ahala haien gainean joango dira egitura inprimatuz.

Beso robotikoek metala berotzen dute 1.500 °C-raino poliki-poliki egitura soldadura metatuz eraikitzeko, diseinu sofistikatua programa informatiko batek aginduta . Azken finean soldatzeko makina aurreratu bat robot industrial bati atxiki diote.


Zubiaren eraikuntza irudikatzen duen ordenagailuz eginiko irudia. Teknika honek aldamioak erabiltzea saihesten du, robotek inprimatzen duten egitura bera erabiltzen dutelako euskarri gisa.

Testu-meatzaritza ustelkeriaren aurka

Iturria: Phys.org

Ikertzaile batzuek teknika berri bat garatu dute gaur egun eskuratu daitezkeen Europar Batasuneko kontratazio publikoei buruzko datu kopuru erraldoiak miatu eta diru publikoen eskrupulurik gabeko erabilerak nabarmentzeko. Ustelkeria beti izan da eta izango da baina ahaleginak egin behar dira ahalik eta gehiena murrizteko. Kontua da nola lortu hori.

Aro digitalean, honek duen informazio-askatasunarekin, finantza publikoen erabilera ustelak politikarien eta enpresen arteko adiskiderietarako txoko ezkutu gutxiago izan beharko lituzke. 2000. urtearen hamarkadaz geroztik, ia herrialde garatu guztiek digitalizatu dituzte eta eskuragarri jarri dituzte kontratazioen datuak. Alabaina, datu-uholde horrek benetako gardentasunaren ordez dena ezkutuan uzten duen informazio-lainoa sor dezake.

Lehen, ustelkeria agerian jartzea datuetan murgildu eta loturak bilatzen zituzten kazetarien eta ekintzaileen ahaleginetan oinarritzen zen. Ikerketa horiek denbora eta zortea behar izaten dut…

Zergatik pirateatzen dira ebookak?

Iturria: GoodEreader

Europako Batzordearen lehendakariordeak onartu du Europako copyright-legea "jendea lapurtzera bultzatzen" ari dela, erabiltzaileek euren herrialdean legez erosi ezin dituzten ebooken kopia pirateatuak bilatzen bukatzen dutelako. 

Europako Batordearen kide asko ari dira esaten jendaurrean pirateria izugarri hazten aritzea partez Geoblocking delakoari zor zaiola. Horrela esaten zaio erabiltzailearen kokapen geografikoaren arabera edukia eskuratu ahali izatea mugatzeari. Erabiltzailearen kokapena geolokalizazio-teknikak erabiliz kalkulatzen da, hala nola erabiltzailearen IP helbidea zerrenda beltz batean edo zerrenda zuri batean egiaztatuz. Egiaztapen horren emaitzaren arabera edukia eskuratzen uzten zaio edo ez.

Horrek berez ez du zerikusirik copyright-legearekin; argitaletxeak zer herrialdetan izango duen bere materiala banatzeko eskubidea eta eskubide hori zer herrialdetan ez duen izango zehazten duen kontratuaren ezaugarri bat baita. Horregatik dira hai…

Audik airea eta ura erabiliz eztanda-motorrentzako erregaiak lortu ditu

Image
Iturria: innovation toronto

Audi barne-errekuntzako motorrentzako erregai berri bat egiten ari da, klima-aldaketaren arazoari erremedioa jartzen lagundu dezakeena. Lortu duen diesel erregai sintetikoa ura eta airea erabiliz ekoizten baita. Produktu horren lehengaiari "blue crude" deitu diote. 

Horretara iristeko prozesua energia-iturri berriztagarrietatik, dela eguzki-energiatik, haizearenetik edo hidraulikotik, elektrizitatea sortuz hasten da. Gero elektrizitate horren bidez uraren elektrolisia egiten da, hidrogenoa eta oxigenoa banantzeko. Oxigenoa atmosferara askatzen da eta hidrogenoa erreaktore batera eramaten da.

Hidrogenoa atmosferatik lorturiko CO2arekin konbinatzen da, bi urratseko prozesu batean: lehenbizikoan karbono monoxidoa, hidrogenoa eta ura ekoizten dira eta bigarrenean COa eta H2a erreakzionaraziz, petrolio gordinaren baliokide den "blue crude" hori lortzen da. Substantzia hori kate luzeko hidrokarburoz osatua da. Ondoren fintze-prozesu baten bidez e…