Posts

Showing posts from March, 2015

BBCk Bilbon probatu zituen itzulpen-aplikazioak

Iturria: BBC

BBCko kazetari batek itzulpen-aplikazio batzuk hartu eta Bilbora jo zuen haiek probatzera.

Probak era honetakoak izan ziren:
Guggenheim museora joan eta jakitea zein den asegururik altuena duen artelanaMoiuako metro geltokian norbaiti galdetzea zein den biderik egokiena Plaza Barrira joatekoPlaza Barrian bere lehen musuaren istorioa kontatuko zion norbait bilatzeaGili-Gili arropa-denda bilatu eta barruko norbaiti eskatzea berarekin eta han saltzen den zerbaitekin selfie bat egiteko. Taxi bat hartu, Concha Kafetegira joateko, eta, hara iritsitakoan, galdetzea zein den gehiena saltzen duten pintxoaZezenketa-museora joan eta hango langileei galdetzea zenbat pertsona har dezakeen zezen-plazak, betetzen denean, eta noiz eraitsi zen lehengoaPostal bat eta euro bateko zigilua erosi eta Teknologia sailekoei bidaltzeaGoogle Translate ez dagoenez ahozko euskararako prestatua, kazetariak ingelesetik espainierarako itzulpena aukeratu zuela dio.

Baldintzak ia ezin hobeak izan ziren arren,…

Stepcraft 2: Edonorentzako mahaigaineko CNC/3D inprimagailu unibertsala

Image
Stepcraft 2 mahaigaineko CNC makina bat da, hainbat lan egiteko gai dena: fresatu, taillatu, grabatu, 3Dn inprimatu, binilozko orriak ebaki, etab. Lant ditzake zuretik hasi eta metaletaraino.

Bost tamainatakoak izango dira Stepcraft 2ren bertsioak: 210x210 mm-tik 840x600 mm-ra bitartekoak.
2015eko ekainean hasiko dira makinak entregatzen.

Egin nahi diren piezen diseinua norberak egin dezake, eskanea daiteke edo Internetetik jaitsi. Makina bateragarria da hainbat etxek egiten dituen erremintekin (Proxxon, Dremel) edo Stepcraft HF 500W buruarekin, lan gogorragoak egin nahi badira, aluminioa, letoia, karbono-zuntza edo grafitoa mekanizatuz.  Honek 3.000 eta 20.000 bira/min arteko abiaduretan lan egin dezake.

Erreminta horiekin eta Vectric Cut 3D softwarearekin 3Dko grabatuak egiten dira.

Aldi berean fresatzeko makina eta 3D inprimagailua da.




Stepcraft 2 makinak kit batean entregatuko dituzte, 4-5 ordutan norberak muntatzeko moduan, nola eta ez den muntaturik bidaltzeko eskatzen. Azken auke…

Testu-meatzarita medikuntzaren historia aztertzeko

Iturria: Digital History Seminar

Manchester-eko Unibertsitateko Informatika Eskolako irakasle eta Testu Meatzaritzarako Erresuma Batuko Zentru Nazionaleko zuzendari den Sophia Ananiadou andreak egin duen doktore-tesiaren izenburua hauxe da: Medikuntzaren  historiaren azterketa testu-meatzaritzaren bitartez. Ananiadou andreak tesi horretan frogatu du testu-meatzaritzako tresna berritzaileak baliagarriak direla artxibo historikoetatik informazioa automatikoki erauzteko. Bi artxibo historiko arakatu ditu:  British Medical Journal (BMJ) (1840tik – orain arte) eta Londresen eskualdeko Medical Officer of Health (MOH) erakundearen txostenak (1848-1972). National Centre for Text Mining (NaCTeM) ikerketa-zentroaren testu-meatzaritzako tresnek, terminoak, entitateak eta gertakariak  erauziz, artxibo historiko horiek automatikoki metadatu semantikoz aberastu ditu. Bilaketa semantikoko sistemaren garapena biriketako gaixotasunek 1840z geroztik izan duten bilakaera ikertzeko prestatu du bereziki. 

Itzulpen automatikoa zertan den

1950eko hamarkadan itzulpen automatikoranzko lehen urratsak egin zituztenean, pentsatzen zuten ordenagailuari gramatika-erregelak eta hiztegiak emanez lor zitezkeela itzulpenak, eta urtetan planteamendu horri jarraitu izan zaio. Gaur egun, ordea, itzulpen automatikoko sistema gehienak estatistikan oinarritzen dira hizkuntzen ezagutzan baino gehiago. 

Funtsean, sistema hainbat itzulpenez osaturiko corpus baten bidez entrenatzen da. prozesu horren emaitzak honako datu hauen tankerakoak izaten dira:
Esaldi batean (a, b, c ...) hitzen segida dagoenean, %P-ko probabilitatea dago (d, e, f...) hitzen segida gertatzea itzulpenean. Bi multzoetako hitzen kopuruak ez du zertan bera izan.(a, b) xede-hizkuntzako bi hitzen segida baldin bada eta (a) hitzaren bukaera -X baldin bada, %P-ko probabilitatea dago (b) hitzaren bukaera -Y izan dadin.  Era horretako datu multzo izugarri handiak baldin badauzka, sistemak itzul dezake esaldi bat, haren itzulpenak izan daitezkeen xede-hizkuntzako zenba…