Posts

Showing posts from January, 2015

Irakurleei liburuak gomendatzeko sistema automatiko bat garatu du Trajectory enpresak

Iturria: The Bookseller

Trajectory enpresa 2012an sortu zuten Bostonen. Sortzaileak 1980ko hamarkadan CD-ROMak ekoizten lehenengotakoak izan ziren. 1990eko hamarkadan ProCD sortu zuten, kontsultarako obrak CD-ROMen argitaratzen zituen enpresa, adibidez AEBetako eta Kanadako lehenbiziko telefono-gida osoa. Ondoren ProCD eta Axiom enpresek bat egin zuten. Bat-egite horren ondoren, Trajectoryren sortzaileek webgune bat sortu zuten haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko.

2010eko hamarkadan argitalpen-munduan aldaketa sakonak gertatzen ari dira. Irakurgailu elektronikoen hedapenak irakurleen ohiturak aldatu ditu. Bestalde, edukien digitalizazioaren ondorioz, euskarri digitalean eskuragarri dagoen titulu-kopurua handitzen ari da, paperean deskatalogaturik daudenena barne.

Testuinguru honetan Trajectoryk banatzaileekin lankidetzan jarduten du, mundu osoan zehar ebooken eta audioliburuen bilduma berriak identifikatzeko eta eskuratzeko. Gainera, hizkuntza prozesatzeko tresnak erabiliz, gakohit…

2015eko EBko Lehendakaritzako gertakari ofizialetan itzulpen automatikoa erabiliko dute

Iturria: eNewsWire

Hizkuntza-teknologiako Tilde konpainiak itzulpen automatikoko sistema bat jarri du Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritzarentzat. Sistema hori bereziki diseinatua da 2015eko EBko Lehendakaritzako gertakari ofizialetan izango diren nazioarteko kazetariek eta Europar Batasuneko Estatuen ordezkariek erabiltzeko. Kazetariek eta ordezkariek gertakari horien berri Letoniako komunikabideetan jarraitu ahal izango dute, bertako webguneetako eta blogetako edukiak irakurriko dituzte, ingelesez ez dauden prentsako materialak eta beste albiste-iturri batzuetakoak itzuliko dituzte, eta gobernuaren dokumentuak erabili ahal izango dituzte, ikerketa orokorrak egiteko.

EU Presidency Translator deritzon sistema horrek testuak, dokumentuak letonieratik ingelesera eta alderantziz bat-batean itzultzen ditu. Tresna hori jaits daiteke ordenagailuetarako eta mobiletarako aplikazio gisa. Gainera bi itzulpen-kiosko ere jarri dituzte EBko Lehendakaritzaren Kontseiluaren egoitza nagus…

Googlek irudien oinak automatikoki idazteko prestatu du ikasketa automatikoko algoritmo bat

Image
Iturria: MIT Technology Review

Googleko ingeniariek ikasketa automatikoko algoritmo bat irudien oinak idazteko prestatu dute, itzulpen automatikorako erabiltzen dituzten teknika berberak baliatuz.

Sistema berri horrek automatikoki sortzen ditu irudien edukiak zehazki deskribatzen dituzten irudien oinak. Hori erabilgarria izango da bilatzaileetan erabiltzeko eta ikusmen-arazoak dituztenei Interneten nabigatzeko, nahiz mundu errealean ibiltzen laguntzeko.

Itzulpenak egiteko planteamendu konbentzionala hitzak banan-banan itzuliz hasten den prozesu iteratibo bat da eta gero hitzak eta esaldiak berrordenatzen dituena, itzulpena hobetzeko. Alabaina, azken urteotan, Googlek bere bilaketen datu-base erraldoia testuak beste era guztiz desberdin batez itzultzeko landu du.

Sistema horrek funtsean egiten duena da hitzak beste hitz batzuen ondoan edo hurbil zenbat bider agertzen diren zenbatu eta ondoren haiek erlazionatzen dituen bektore-espazio bat definitu. Horrela hitz bakoitza espazio horreta…

Posta-zerbitzuak dronak probatzen ari dira paketeak entregatzeko

Image
Iturria: http://www.itespresso.fr

Frantziako La Postek interesa du paketeak dronen bidez entregatzeko. LaPosteren GeoPost filialak, Frantzian eta Europan paketeen entrega lasterrak egiten dituenak proba batzuk egin zituen orain dela gutxi Var-eko departamenduan dagoen Centre d’Etudes et d’Essais pour Modèles Autonomes (CEEMA) ikerketa-zentroan. Egin zituzten proba horiek erakutsi zuten posible dela dronak erabiltzea paketeak entregatzeko, aireratu, hegan egin, lurreratu eta basera itzuliz. 
Proben xedea zen 2 kiloko pakete bat 1.200 metrora garraiatzea, baina urrunagoko garraioak ere egin nahi lituzkete. 

Erabili zuten dronak sei errotore elektriko ditu eta gai da 40cm x 30 cm x 20 cm-ko eta 4 kg-ko paketeak 20 km-ra garraiatzeko.


Hala ere, oraingoz ez dute ustiapen komertzialik aipatzen. Iristen zailak diren lekuetan entrega lasterrak egiteko erabiltzeari ematen diote lehentasuna. 

Alemaniako Deutsche Poste-DLHk ere antzeko egitasmo baten berri eman zuen 2013aren bukaeran. Sistema horre…