Posts

Showing posts from 2015

Zergatik kutsatzen dute gehiago diesel autoek kamioiek eta autobusek baino?

Image
Diesel auto batek autobus batek edo kamioi astun batek baino gehiago kutsatzen du airea. Ez du normala ematen baina halaxe da. NOx gasak ez aireratzeko teknologia izan bada baina autogileak ez dira ari aplikatzen autoak errealitatean funtzionatzen duten baldintzetan.
2015 urtetik aurrera Euro 6 arauak jarri dira indarrean autoentzat, kamioiei eskatzen zaizkien balditzen antzekoekin. Auto berrientzako eskakizunen artean partikulei eta NOx gasei buruzkoak daude.
Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez  isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira.

Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezarri zaizkie…

Diesel motor garbien kutsadura-arazoak

Airearen kutsadura arazo larria da
Atmosfera kutsatzen duten substantziak oso kaltegarriak dira osasunarentzat, partikulak batez ere. Nitrógeno dióxidoa (NO2) eta ozonoa (O3) oso toxikoak dira eta oso ondorio txarrak eragiten dituzte ekosisteman. Ondorio txar horiek ekonomiari ere kalteak ekartzen dizkiote; osasun-sistemari sortzen dizkioten kostuak, besteak beste.
Horregatik, airearen kalitateari buruzko europar zuzentarauek mugak ezarri dizkiete aireak eduki ditzakeen substantzia kutsagarri horien balioei.  Errepideetako trafikoa da airearen substantzia kutsagarri askoren iturburua. Horixe da partikulen eta NOx gasen jatorri nagusietako bat, batez ere hirietan.

Airea kutsatzen duten substantziak
Alderdi batetik partikulak ditugu eta bestetik gasak. Partikulak horrela sailkatzen dira tamainaren arabera:
PM10 10 μm baino txikiagoakPM2,5 2,5 μm baino txikiagoak. Hauen artean aipamen berezia merezi dute 0,01 eta 0,5 μm arteko partikula ultraxeheak. Ibilgailuen motorrek isurtzen dituzten parti…

Zertan datza Volkswagenen iruzurra?

Iturria: Vox

2009az geroztik Volkswagen software iruzurti bat instalatzen ari izan da AEBetan saldu dituen 482.000 auto "diesel garbi"etan, autoaren kutsadura-kontrolak isurpenak kontrolatzen direnean soilik funtziona dezan. Egoera horretatik kanpo, ibilgailuek aska ditzakete konposatu arriskutsuak kontrolik gabe. 

AEBetako Ingurumena Babesteko Agentziak 2015-09-25ean adierazi zuen Volkswagenek Aire garbiaren legea urratu duela, eta, arazo hori duten autoetan behar diren aldaketak egitea agintzeaz aparte, 18 mila milioi dolarreko isuna jar diezaioke marka alemanari. Arazoa Golf, Jetta, Beetle eta Passat modeloetako TDI bertsioek dute. Justizia sailak kargu kriminalak ere ari da aurreikusten. 

Volkswagenek aitortu du mundu osoan zehar saldutako 11 milioi diesel autok kontroletan iruzurra egiteko softwarea daukatela, gehienak Europan dabiltzanak nonbait. Benetan arazo larria du hortaz Volkswagenek. Martin Winterkorn enpresaburuak dimisioa aurkeztu du.

Konpainiak 2015eko eta 2016k…

GoogleDocs-ek euskaraz diktatzen zaiona testu bihurtzen du

Image
Lehenik eta behin, esan dezadan probatu dudala eta nahiko ondo funtzionatzen duela. Probatu nahi baduzu hauxe egin behar duzu:

1. Chrome nabigatzailean GoogleDocseko (edo Google Driveko) testu-dokumentu bat sortu.




2. Fitxategia menuan Hizkuntza Euskara hautatu



3. Tresnak menuan hautatu ahots bidezko idazketa


4. Sakatu mikroaren ikonoa eta hasi diktatzen

Hizketa askearen analisi automatikoaren bidez psikosi-krisiak aurreikustea lortu dute

Iturria: Nature
Psikiatrian ez dago beste espezialitate batzuetan erabili ohi diren proba kliniko objektiboen modukorik. Alabaina, IBMk, Columbia Unibertsitateko Zentro Medikoak eta Hego Amerikako ikertzaile batzuek garatu duten programa informatiko batek, hizketa automatikoki analizatuz, iragar dezake eskizofrenia-krisi bat arriskua duten gazteengan.

Eskizofrenia duten pertsonek hizketan asaldura arinak dituzte, are lehen aldiz psikosia garatu aurretik.  Programa informatiko horrek simulatzen du nola ulertzen duen giza garunak elkarrizketen trankripzioetan erabilitako hizkuntza.  34 pertsonarengan hizketako esaldi batetik hurrengora esanguraren jarioa moteltzea eta hizketaren konplexutasunaren markatzaile gramatikalak aztertuz lortu dute gero psikosia garatu zuten bost pertsonak identifikatzea.
Esperimentuaren helburua zen, berbaldien analisi automatikoa eta ikaskuntza automatikoa konbinatuz, agertuko ziren psikosi-krisiak aldez aurretik igartzea psikosi-arriskua duten gazteengan.

Esp…

Aro digitalean liburuak saltzeko era berriak

Image
Iturria: BBC
Duela urte gutxi, batzuek uste zuten liburu digitalak paperezkoa bazterraraziko zuela. Hori ez da gertatzen ari. Paperezko liburuak bizirik jarraitzen du eta ebookak ere badu bere lekua. Teknologia ez da liburuaren etsaia. Teknologia liburuari, ez digitalari bakarrik, irakurlearengana iristeko bide berriak irekitzen ari zaizkio, eta hainbat esperientzia ari dira agertzen liburuaren merkatuan, mundu fisikoa eta digitala lotzeko. Hona hemen horietako batzuk:

1) Espainiako enpresa batek, SeeBook-ek, e-bookak QR kodea duten txartel fisikoen bidez saltzen ditu. Telefonoaren edo tabletaren bidez kodea eskaneatzen da e-booka jaisteko. Praktikoa dirudi e-bookak oparitzeko eta baita ere liburu-dendek opari-txartelak saltzeko era bera erabiliz e-bookak saltzeko.


Seebook zer den erakusten duen bideoa

2) Errumaniako enpresa batek Bukaresteko tren-geltokian liburuen azalez osaturiko horma-paper batez estali du horma bat. Azal bakoitzak atxikita QR kode bat du, erabiltzailea e-booka saltze…

Nola itzultzen ditu Google Translatek irudietako testuak?

Iturria: Google Research Blog

Iaz Googlek funtzio interesgarri bat gehitu zion Google Translateri: telefonoaren edo tabletaren kamera erabiliz jasotako testu bateko irudia denbora errealean itzultzekoa. Hona nola lortzen den hori:

Lehenik eta behin, kameratik irudia iristen denean, Google Translateren aplikazioak irudiko letrak bilatu behar ditu. Horretarako, argazkian dauden letrez aparteko irudiak, direla loreak, leihoak edo beste edozer, baztertu behar ditu eta itzuli beharreko hitzak hartu. Antzeko kolorea duten pixel mordoak eta gainera antzeko beste pixel mordo batzuetatik hurbil daudenak bilatzen ditu.

Horiek letrak izan litezke eta, batzuk besteetatik gertu baldin badaude, irakurri beharko litzatekeen lerro jarraitu bat osatuko dute. Horren ondoren, Translatek bakoitza zer letra den igarri behar du. Hor ikaskuntza sakona aplikatzen da. "Konboluziozko sare neuronalak" erabiltzen dituzte.Konboluziozko sare neuronal bat sare neuronal artifiial bat da non neuronak garun b…

Adimen artifizialaren etorkizuna

Iturria: phys.org

Hainbeste denbora ez dela ez zen sinestekoa hizkuntzaz adierazitakoa ulertzeko eta beste hizkuntza batera itzultzeko gai izango zen teknologiarik lortuko zenik. Adimen artifizialaren aurrerapenak, ordea, sinesgarriak ez ziren gauza asko lortzeko bidean jartzen ari den teknologia ahalbideratzen ari dira. Noraino eramango ote gaitu bultzada horrek?

  Oraintxe bertan oso aurrerapen lasterrak ari dira gertatzen eta badirudi joerak jarraituko duela datozen urteetan.  Ikaskuntza automatikoan egiten ari diren aurrerapenekin, besteak beste, sare neuronal sakonetako eta eredu probabilistikoetakoekin, ordenagailuek gaur egun bat-batean itzul ditzakete hizketazko edo idatzizko elkarrizketak, zehaztasunez ezagut ditzakete argazki-oinak, identifika ditzakete aurpegiak eta beste hainbat gauza egin ditzakete.

Ordenagailuek zenbait eginkizun gizakiok bezain ondo edo hobeto egin baditzakete ere, ordea, haien gaitasunak urrun daude oraindik gure pentsamendu konplexutik.

Adimen artifi…

Iñaki Hernandez-Lasa bilbotarra, hizkuntza-teknologian ofizioz eta arkitekturako argazkigintzan afizioz

Image
Iturria: sajan.com


Iñaki Bilbon jaio zen, 1990ean Deustuko Unibertsitatean ingeles filologian graduatu zen eta, 24 urte zituela, Irlandara joan zen itzulpen-master bat egitera. Orduz geroztik herrialde hartan bizi da. Garai berean unibertsitatean itzulpeneko eta espainierako eskolak ematen zituen, eta itzulpenak eta interpretaritza-lanak egiten zituen.

Lan garrantzitsuak egitea egokitu zitzaion, hala nola sasoi hartan Irlandako presidentea zen Mary Robinsonen hitzaldiak espainierara itzultzea. 1990eko hamarkadaren hasieran itzulpen automatikoarekiko interesa sortu zitzaion, gai hori orduantxe ari baitzen indarra hartzen. Geroztik gai horretan murgildurik dabil. Sajan enpresan lan egiten du soluzio-arkitekto gisa.

Bere ustez itzulpen automatikoak garrantzi handia du zenbait sektoretan eta asko hobetuko da etorkizunean. Enpresa handi askorentzat ezinezkoa gertatzen da ohiko lan egiteko moduak erabiliz lana ateratatzea, eta horregatik hizkuntza-zerbitzuetako hainbat enpresekin lan egin beha…

Edukien industria iraultza izaten ari da big data baliatuz

Duela bi urte eta erdi artikulu bat argitaratu nuen gai honetaz:Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna. Oraingo honetan, ikuspegia zabalduz, ebooken esparruaz haratago, edukien industrian oro har big data deritzenaktratatzeko teknikak izaten ari diren eragina aztertu nahi nuke.
Edukien industrian hainbat organizazio sartzen dira: liburuak, periodikoak eta bestelako argitalpenak ekoizten eta saltzen dituztenak, eta ikusentzunezkoen arloan lan egiten dutenak.

Big data, berriz, informatikan ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie.

Orain  arte argitaletxe batek edo film-estudio batek zer ekoitzi eta zer ez erabakitzeko, arduradun gutxi batzuen intuizioa baino askoz gehiago ez zezakeen erabil: beste produktu batzuen salmenten datuak eta inkestetatik ateratakoak batez ere. Metrika horiek, ordea, ez dira oso fidagarriak izaten, bezeroek produktu berrien aurrean izango duten …

Herbehereetako startup bat 3D inprimaketaz zubi bat eraikitzera doa

Image
Herbehereetako startup batek aditzera eman du inprimagailu robotiko batzuk erabiliko dituela Amsterdamgo kanal baten gainean oinezkoentzako zubi baten egitura soldadura metatuz eraikitzeko.
MX3D enpresak datorren irailean ekingo dio egitasmoa gauzatzeari. Beso robotiko batzuk zubiaren atalak ipini ahala haien gainean joango dira egitura inprimatuz.

Beso robotikoek metala berotzen dute 1.500 °C-raino poliki-poliki egitura soldadura metatuz eraikitzeko, diseinu sofistikatua programa informatiko batek aginduta . Azken finean soldatzeko makina aurreratu bat robot industrial bati atxiki diote.


Zubiaren eraikuntza irudikatzen duen ordenagailuz eginiko irudia. Teknika honek aldamioak erabiltzea saihesten du, robotek inprimatzen duten egitura bera erabiltzen dutelako euskarri gisa.

Testu-meatzaritza ustelkeriaren aurka

Iturria: Phys.org

Ikertzaile batzuek teknika berri bat garatu dute gaur egun eskuratu daitezkeen Europar Batasuneko kontratazio publikoei buruzko datu kopuru erraldoiak miatu eta diru publikoen eskrupulurik gabeko erabilerak nabarmentzeko. Ustelkeria beti izan da eta izango da baina ahaleginak egin behar dira ahalik eta gehiena murrizteko. Kontua da nola lortu hori.

Aro digitalean, honek duen informazio-askatasunarekin, finantza publikoen erabilera ustelak politikarien eta enpresen arteko adiskiderietarako txoko ezkutu gutxiago izan beharko lituzke. 2000. urtearen hamarkadaz geroztik, ia herrialde garatu guztiek digitalizatu dituzte eta eskuragarri jarri dituzte kontratazioen datuak. Alabaina, datu-uholde horrek benetako gardentasunaren ordez dena ezkutuan uzten duen informazio-lainoa sor dezake.

Lehen, ustelkeria agerian jartzea datuetan murgildu eta loturak bilatzen zituzten kazetarien eta ekintzaileen ahaleginetan oinarritzen zen. Ikerketa horiek denbora eta zortea behar izaten dut…

Zergatik pirateatzen dira ebookak?

Iturria: GoodEreader

Europako Batzordearen lehendakariordeak onartu du Europako copyright-legea "jendea lapurtzera bultzatzen" ari dela, erabiltzaileek euren herrialdean legez erosi ezin dituzten ebooken kopia pirateatuak bilatzen bukatzen dutelako. 

Europako Batordearen kide asko ari dira esaten jendaurrean pirateria izugarri hazten aritzea partez Geoblocking delakoari zor zaiola. Horrela esaten zaio erabiltzailearen kokapen geografikoaren arabera edukia eskuratu ahali izatea mugatzeari. Erabiltzailearen kokapena geolokalizazio-teknikak erabiliz kalkulatzen da, hala nola erabiltzailearen IP helbidea zerrenda beltz batean edo zerrenda zuri batean egiaztatuz. Egiaztapen horren emaitzaren arabera edukia eskuratzen uzten zaio edo ez.

Horrek berez ez du zerikusirik copyright-legearekin; argitaletxeak zer herrialdetan izango duen bere materiala banatzeko eskubidea eta eskubide hori zer herrialdetan ez duen izango zehazten duen kontratuaren ezaugarri bat baita. Horregatik dira hai…

Audik airea eta ura erabiliz eztanda-motorrentzako erregaiak lortu ditu

Image
Iturria: innovation toronto

Audi barne-errekuntzako motorrentzako erregai berri bat egiten ari da, klima-aldaketaren arazoari erremedioa jartzen lagundu dezakeena. Lortu duen diesel erregai sintetikoa ura eta airea erabiliz ekoizten baita. Produktu horren lehengaiari "blue crude" deitu diote. 

Horretara iristeko prozesua energia-iturri berriztagarrietatik, dela eguzki-energiatik, haizearenetik edo hidraulikotik, elektrizitatea sortuz hasten da. Gero elektrizitate horren bidez uraren elektrolisia egiten da, hidrogenoa eta oxigenoa banantzeko. Oxigenoa atmosferara askatzen da eta hidrogenoa erreaktore batera eramaten da.

Hidrogenoa atmosferatik lorturiko CO2arekin konbinatzen da, bi urratseko prozesu batean: lehenbizikoan karbono monoxidoa, hidrogenoa eta ura ekoizten dira eta bigarrenean COa eta H2a erreakzionaraziz, petrolio gordinaren baliokide den "blue crude" hori lortzen da. Substantzia hori kate luzeko hidrokarburoz osatua da. Ondoren fintze-prozesu baten bidez e…

Japonian liburutegi digitalek zailtasunak dituzte hazteko

Iturria: The Japan News

Liburu digitalen irakurketa gero eta hedatuagoa baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua ez da arrakasta izaten ari. Zergatik ez ditu jende gehiagok erabiltzen erabilgarriak diruditen liburutegi digital horiek? Zein dira zerbitzu horiek gainditu beharreko erronkak, eta nola erabiliko dira etorkizunean? 

Liburutegi digitalek abantaila handiak dituzte bai erabiltzaileentzat eta baita liburutegientzat ere. Liburutegi bat bisitatzeko zailtasunak dituzten pertsonek, hala nola adinekoek eta oso lanpeturik dabiltzanek, mailega dezakete liburu bat noiznahi eta nonahi, erraz asko, beren ordenagailu pertsonala edo beste terminalen bat erabiliz. Liburu digitalak ez dira hondatzen, eta irakurleek haiek erabiltzeko aukera galtzen dute maileguaren epemuga betetzen denean, beraz, ez dago arriskurik itzulketa berandu egiteko. Liburu digitalek ez dute leku-arazorik ere sortzen, eta testuaren tamaina handitzeko eta txikiagotzeko edo testutik hizketarako bihurket…

Hizkuntzaren prozesamenduaren aplikazioak mantentze- eta konpontze-lanetan

Iturria: ramakunapulientys
Mantentze-lanetan arrakasta izateak konponketak egiteko pieza kritikoak eskuratu ahal izatea, langileek ezagutza egokiak izatea, eskuliburuak eskuragarri izatea, aldez aurretik egindako lanaren esperientziaz baliatzea eta arloa ondo ezagutzen dutenei kontsultak egiteko aukera izatea eskatzen du, besteak beste.

Mantentze-lan bakoitzean aukera bat baino gehiago egin beharra izaten da, hala nola konpondu ala ordezkatu edo konpontzeko era erabaki beharra.  Aukera horiek ordena daitezke konponketak eskatuko duen denboraren eta eragingo dituen kostuen arabera.

Ekipamenduen mantentze- eta konpontze-lanek hainbat datu egituratu eta egituratugabe sortzen dituzte. Datu egituratuak biltzeko eta erabiltzeko prozedura ondo finkatuak badaude, emaitzak hobetzen laguntzen dutenak. Hurrengo erronka datu egituratuei ez ezik egituratugabeei ere probetxua ateratzea da. Hori lortzea oso onuragarria izango litzateke, mantentze-lanetan prozesuen denbora laburtzeko, kalitateko datu…

Beharrezkoak al dira liburutegiak?

Iturria: Forbes

Liburutegiak mehatxupean daude leku guztietan.  Azken finean, argitaratu den edozein liburu edo artikulu irakurtzeko ez da behar-beharrezkoa liburutegiak erabiltzea. Baina ez dira liburutegiak bakarrik etorkizuna zalantzan dutenak.

Helbide-liburuak, bideo-kamerak, pertsona-bilagailuak, eskumuturreko erlojuak, mapak, liburuak, joko elektroniko eramangarriak, linternak, etxeko telefonoak, diktafonoak, kutxa erregistratzaileak, walkmanak, dietarioak, iratzargailuak, erantzungailu automatikoak, orrialde horiak, txanpon-zorroak, giltzak, esaldi-liburuak, transistore-irratiak, PDAk, autoetako GPSak, urrutiko aginteak, bidaia- eta aseguru-artekariak, airelineen ticketak emateko postuak, egunkari eta aldizkariak, sakelako kalkulagailuak, eta abar ere egoera berean daude. Eta ez produktuak bakarrik, merkataritzaren sektore asko daude mehatxupean. Banku fisikoak beren sukurtsal, leihatilako enplegatu eta txekeekin eraldatzen ari dira, Internet bidezko zerbitzuen, mugikorren bidezk…

Handbook of Terminology argitaratu da

Image
2015eko martxoan argitaratu zuen Handbook of Terminology John Benjamins Publishing Co. argitaletxeak. Liburuki honen ondoren beste lau dira argitaratzekoak, bigarrena aurtengo udazkenean. Lehen liburuki honek 25 artikulu dauzka, terminologiari buruzko oinarrizko gaiez, 558 orrialdetan banatuak. Horien artean Loïc Depecker-en "How to build terminology science?" edo terminologia arloko gai konkretuagozko beste batzuk, hala nola Klaus-Dirk Schmitz-en "Terminology and localization".

Eskuliburu hau interesgarria gertatuko zaie terminologian sakondu nahi dutenei eta merkatuan agertzen ari diren azken garapenen berri izan nahi dutenei.




Janine Pimentelen "Using frame semantics to build a bilingual lexical resource on legal terminology" artikuluak erakusten du nola laguntzen duen marko-semantikak hizkuntza desberdinetan egiten diren definizio desberdinen arteko diferentziak gainditzen, esate baterako, sarri zuzenbide arloan gertatzen diren desberdintasunak trata…