Posts

Showing posts from March, 2014

Hizkuntzaren prozesamendua historia klinikoei aplikatuz bihotzekoa izan dezaketen pazienteak identifika daitezke

Iturria:EHR Intelligence 

IBMk Watson superordenagailua garatzeko arkitekturan oinarrituz, aplikazio-multzo bat prestatu du datuak analizatzeko. Tresna horien gaitasuna probatzeko asmoz, IBMk eta osasun-arlorako softwarea egiten duen Epic Systems enpresak klinika batean erabili dituzte, bihotzekoa izateko arriskua duten pazienteak identifikatzeko, hizkuntzaren prozesamendua aplikatuz, medikuen testu libreko oharrei. 

Bihotz-gutxiegitasun kongestiboa arazo larria da osasungintzan, eta datuen analisi aurreratua erabiliz, gaixotasunaren etorrera-fasean dauden pazienteak identifikatuz gero, interbentzio goiztiar bat egiteko aukera izan liteke. 

Medikuak informazioa jasotzen ari direnean, fitxa klinikoaren oharretan libreki idaztea hobesten dute. Informazio hori egituratu gabea denez, aprobetxatzen zaila gertatzen da. Hortik datuen analisia egitea orain arte lan gaitza izan da, eskuz egin behar zelako.

Alabaina, hizkuntza prozesatzeko algoritmoak aplikatuz ohar horiei, automatikoki erauz daite…

3D inprimagailuz egindako bihotzeko inplanteak

Iturria: MIT Technology Review

Gutako bakoitzaren bihotza besteen bihotzetatik apur bat desberdina da tamainaz eta formaz. Bihotzeko inplanteak, aldiz, guztiontzat tamaina beretsukoak dira. Oso lagungarriak dira eta bizitza asko salbatzen dituzte, baina mugak dituzte informazioa biltzearen aldetik.

Berrikitan ikertzaileek bihotzeko sentsore berri bat erakutsi dute, ments hori erremediatzeko bidean ekarpen interesgarria egiten duena. Ikertzaileok animalien bihotzen irudiak erabili dituzte, organoaren ereduak sortzeko, 3D inprimagailu bat erabiliz. Gero eredu horiei zirkuitu elektroniko elastiko batzuk ezarri dizkiete. Material elastiko hori aska daiteke eredu inprimatutik eta benetako bihotzaren gainean ezarri, hari ezin hobeki egokituz. 

Ikertzaile-taldeak inoiz baino osagai gehiago integratu ditu gainera gailu horietan: sentsore-matrizeak, oxigenazio-detektoreak, tentsio-galgak, elektrodoak eta termometroak, bihotz jakin baten forma eta tamainara guztiz egokituak. Pazienteentzat horrek …

Erresuma Batuko enpresa sortu berri batek ebookak oparitzeko sistema jarri du

Erresuma Batuko ValoBox enpresak http://www.giftanebook.com/ webgunean ebookak oparitzeko sistema bat jarri du.  ValoBoxek eta Constable & Robinson argitaletxeak elkarlanean garatu dute proiektua. 

Haiek duten liburuetako bat erosten duzun bakoitzean, oparitu diezaiokezu beste norbaiti ere ordaindu gabe. Nahi duzun liburua aukeratzen duzu eta, liburuaren edukiei buruzko orrian eskaintza bereziaren estekan klik eginez, opariak egiteko orrira iristen zara. Han oparia jaso behar duen pertsonaren datuak eta oparia egin beharreko data idatzi behar dituzu. Nahi izanez gero mezu bat ere erants dezakezu. Gero bidaltzeko botoian egin behar duzu klik. 

Oparia jasotzen duen pertsonari email bat iritsiko zaio zure mezuarekin eta bigarren mezu bat liburua irekitzen duenean.

Emailak adieraziko dio opari bat duela. Oparia ikusteko klik egiten duenean nabigatzaileak automatikoki ebooka oparitarako bildua daukan weborria irekiko du. Orri hori hartzaileak une horretan darabilen tresnara (ordenagailua,…