Mike Shatzkin-en iritziz liburu-denden etorkizuna da argitaletxeen etorkizuna ulertzeko gakoa

Iturria:idealog.com

Mike Shatzkin adituak dio liburuak Interneten erosteko gero eta joera handiagoak ezinbesteko eragina izango duela liburu-dendek apaletan liburuei eskainiko dieten lekuan eta honek ezinbesteko eragina izango duela argitaletxeetan.

Bistan da sistemak dagoeneko astindu ederra hartu duela, eta horren ondorioz hainbat liburu-denda itxi direla. Egia da ebooken salmentek ez dutela batzuek uste zuten tamainan paperezko liburuen salmenta ordezkatu. Alabaina, beste gauza garrantzitsu bat izan behar da kontuan: gaur egun Internet bidez egiten dela paperezko liburuen salmenta asko, liburu-denda fisikoen bidez egin ordez. Fenomeno horrek sufriarazi egiten die liburu-dendei, eta hauetako askok, bizirik irauteko beharrak eraginda, beste produtu batzuek ere saltzeari ekin diote, hala nola papertegiko gauzak, jostailuak, etab. Apaletan liburuei eskainitako lekua murrizten ari da.

75.000 edo 100.000 titulu zituen megadenda erakargarria zen bezeroentzat duela 20-40 urte. Orain ez ordea, hainbat milioi titulu dauzkan Interneteko liburu-denda eskura duelako ordenagailua duen edonork. Horren eraginez, arrakasta duten denda txikiak gero eta gutxiago dira eta, beraz, argitaletxeek beren produktuak erakusteko lekuak ere bai. Argitaletxeen etorkizuna eta liburu-denda fisikoena berdintsua izan liteke.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?