Posts

Showing posts from January, 2014

Mike Shatzkin-en iritziz liburu-denden etorkizuna da argitaletxeen etorkizuna ulertzeko gakoa

Iturria: idealog.com Mike Shatzkin adituak dio liburuak Interneten erosteko gero eta joera handiagoak ezinbesteko eragina izango duela liburu-dendek apaletan liburuei eskainiko dieten lekuan eta honek ezinbesteko eragina izango duela argitaletxeetan. Bistan da sistemak dagoeneko astindu ederra hartu duela, eta horren ondorioz hainbat liburu-denda itxi direla. Egia da ebooken salmentek ez dutela batzuek uste zuten tamainan paperezko liburuen salmenta ordezkatu. Alabaina, beste gauza garrantzitsu bat izan behar da kontuan:  gaur egun Internet bidez egiten dela  paperezko liburuen salmenta asko, liburu-denda fisikoen bidez egin ordez. Fenomeno horrek sufriarazi egiten die liburu-dendei, eta hauetako askok, bizirik irauteko beharrak eraginda, beste produtu batzuek ere saltzeari ekin diote, hala nola papertegiko gauzak, jostailuak, etab. Apaletan liburuei eskainitako lekua murrizten ari da. 75.000 edo 100.000 titulu zituen megadenda erakargarria zen bezeroentzat duela 20-40 urte. Orain

Amazonek erosketa burutu baino lehen bidali nahi ditu paketeak

Iturria: The Wall Street Journal   Amazon.com-ek hain ondo ezagutzen ditu bezeroak non haietako batek eskari bat burutu baino lehen bidali nahi baitu paketea. Seattle-ko saltzaileak abenduan patente bat erregistratu zuen "aldez aurreko bidalketa" izenaren pean. Patente horrek metodo bat deskribatzen du, bezeroek erosketak berresteko aginduak eman baino lehen  paketeen bidalketari ekiteko .  Teknika horren bidez, entrega-denbora laburtuko litzateke eta kontsumitzaileek interesa galduko lukete denda fisikoak bisitatzeko. Patentearen dokumentuan Amazonek dio eskaria egiten denetik bezeroak produktua eskuratzen duen arteko denborak "bezeroei Interneteko dendetatik produktuak erosteko asmoa burutik ken liezaieketela." Hori dela eta, asmoa dute produktuak paketatu eta bidaltzeko eskualde jakin batera, hango bezeroek erosiko dituztela espero badute, iraganean egin zituzten eskarietan eta beste faktore batzuetan oinarriturik, nahiz eta eskaria berretsita ez egon. Pa