Posts

Showing posts from 2014

Analitika, marketinaren kudeaketarako tresna

Datu multzoetan, bereziki datu multzo erraldoietan, dauden patroi esanguratsuak aurkitzean eta komunikatzean datzan jarduera da analitika. 
Estatistika, programazio informatikoa eta ikerketa operatiboa erabiltzen ditu.

Enpresek negozioaren emaitzak deskribatzeko, aurreikusteko eta hobetzeko erabiltzen dute analitika, negozioaren datuei aplikatuz. Zehazki analitika prediktiboa, erabakien kudeaketa, salmenten analitika, biltegien kudeaketa, marketinaren optimizazioa, webguneen erabileraren analitika, kredituen arriskuen analitika, iruzurren analitika dira analitikaren adarretako batzuk. 

Marketina, esate baterako, gaur egun, datuetan oinarritzen da. Enpresek analitika erabiltzen dute kanpainen emaitzak aztertzeko eta kontsumitzaile egokienengana bideratzeko. Azterketa demografikoak, bezeroen segmentazioa eta beste teknika batzuk erabiliz erabakitzen dituzte estrategiak.

Webguneen analitikaren bitartez, marketinean lan egiten dutenek saio mailako informazioa biltzen dute, hau da, webgune hor…

Watsonek lagundu dezake minbizia tratatzen

Image
Iturria: MD Anderson Cancer Center
IBMk garaturiko hirugarren belaunaldiko sistema informatiko bat da Watson. Harridura sortu zuen "Jeopardy! telebistako lehiaketan goi-mailako bi partehartzaileri irabazi zienean.

Hori berez anekdota bat da, zeren eta sistema horrek, hizkuntzaren prozesamenduan, hipotesi-sorkuntzan eta ikaskuntza automatikoan oinarrituz, alda dezake errotik gizakiok ordenagailuekin interakzioan jarduteko dugun era, eta zenbait arlotan lan egiteko era ere iraul dezake, hala nola osasun-arloan.

Esate baterako, Houstongo MD Anderson Cancer Centereko medikuak Watson erabiltzen ari dira Oncology Expert Advisor izeneko software batekin, kasuan-kasuan minbiziaren tratamendurik egokiena gomendatzeko.

Watson hizketa arruntean egindako galderei erantzuteko dago pentsatua. Hori medikuntza arloan biziki kritikoa da, txosten klinikoek sarri edukitzen dutelako informazio baliagarria, oharkabean pasatzen dena.

Literatura zientifikoan erabiltzen den terminologiarik zehatzena et…

Nola ari den erabiltzen audioa The Economist

Image
Iturria: journalism.co.uk
Londresen 2014ko urriaren 16 eta 17an izan zen Digital Publishing Innovation Summit bilkuran, The Economist-eko, Robin Raven, produktu-kudeaketako presidenteordeak azaldu zuen bere egunkariaren erabiltzaileak nola ari diren erabiltzen audioa, mugikorretako eta tabletetako aplikazioen bidez.
The Economisten asteroko audiozko edizioak paperezko edizioaren eduki berberak ditu, eta harpidedunek erabil dezateke iOSerako nahiz Androiderako aplikazioen bidez nahiz egunkariaren webgunean. Audio batzuk doan ere eskuragarri daude.  Ravenek esan zuenez audiozko edukiak erabiltzen dituztenak dira egunkariarekiko atxikimendu handiena dutenak. Aplikazioa gehiago erabiltzen dute eta harpidetza gutxien uzten dutenak dira.

The Economisten aplikazioaren pantaila bat.

Audiozko edukiaren bidez The Economistek nahi du irakurleek interesa manten dezatela, edizioaren ahalik eta parterik handiena irakur dezaten.

Edizioei BBC eta Radio 4 bezalako plataformetako esatari profesiona…

Liburuaren etorkizuna The economist-ek argitaratu duen saiakera baten arabera

The Economist-ek argitaratu berria du saiakera bat, Papyrus to Pixels izenburua duena. Liburu horren muina dakarkit hona.

Teknologia digitalak argitalpen-industrian izan litzakeen ondorioek jende asko beldurtu dute. Egia esan, paperetik digitalerako aldaketa horrek inoiz historian zehar izan den aldaketarik handiena ekar dezake liburuak ekoizteko, saltzeko eta irakurtzeko moduetan. Berez, liburua bera teknologia bat da, jakintza zabaltzeko erabiltzen dena eta bizitza luzea izan duena. Ideia iraultzaile asko liburuen bidez hedatu dira. Alabaina, galdera hauxe da: zer etorkizun espero daiteke liburuarentzat?

Asko izan dira azken urteotan liburuen, liburu-denden, idazleen eta argitaletxeen hil-kanpaiak jo dituztenak. Oraingoz liburu-dendek soilik izan dituzte kalte larriak.

Antzina aberatsek bakarrik eduki zitzaketen liburuak. XX. mendean merkatu ziren jende gehienak eduki ahal izateko adina, eta XXI. mendean digitalizazioak eta globalizazioak are eskuragarriago egin dituzte. Bowker ike…

Watson, adimen artifizialeko sistema, osasun-, finantza-, eta merkataritza arloetan zerbitzuak eskaintzen ari da.

Watson adimen artifizialeko sistema bat da, besteren artean hizkuntzaren prozesamendua (ingeles arrunta) eta ikaskuntza automatikoa erabiltzen dituena. Ikaskuntza automatikoa gidaririk gabeko autoetan, hizketa ezagutzeko softwarean eta spama bereizteko irazkietan erabiltzen da. Hizkuntzaren prozesamenduak funtzionamendua hobetzeko erabiltzen du ikaskuntza automatikoa. 2011n, adimen artifiziala noraino iristen ari den erakusteko asmoz, Watsonek Estatu Batuetako Jeopardy! lehiaketan hartu zuen parte eta irabazle izan zen. Partehartzaileei jakintza orokorreko gaiei buruzko pistak ematen zitzaizkien, formulatu behar zuten galdera bati zegozkionak. Adibidez, partehartzaileari esaten zioten: Milorad Cavic-ek ia zapuztu zion bere 2008ko Olinpiada, harekiko segundo ehunen bategatik galduz. Asmatu behar zen galdera hauxe zen:"Nor da Michael Phelps?"

Jeopardy!n ematen dituzten pistek hitz-jokoak, jargoia, zentzu bikoitzeko esaldiak eta ordenagailu arruntek nekez ulertzen dituzten hizk…

Karbonozko nanohodiak kobrearen ordez makina elektrikoetan

Finlandiako Lappeenrantako Unibertsitateko ingenariek kobrezko harien ordez ehunezko material batez eginiko harilak dituen motor elektriko bat egin dute. Material hori karbono- nanohodizko haria da. Motorraren prototipoak 40 W-eko potentzia ematen du, 15.000 bira/min-ko biraketa-abiaduran eta ia %70eko errendimendua du. Etorkizun hurbilean, karbono-nanohodizko zuntzek makina elektrikoen funtzionamendua hobetuko dute. Teknologia berri horrek industria osoa irauli dezake. 

Ondoko bideoan ikus daiteke motorra funtzionatzen: http://youtu.be/yze1IWq9IwQ

 Makina elektrikoak hobetzeko ahaleginen helburu garrantzitsu bat hariletako harien eroankortasuna areagotzea da. Karbono-nanohodi onenek metal onenek baino ondotxoz eroankortasun handiagoa dute. Etorkizuneko nanohodizko harilek gaur egungo kobrezko harilen aldean eroankortasun bikoitza izan dezakete. Karbono-nanohodiak erraz manipulatzeko, hainbat zuntzez ehuntzen dira. Makina elektrikoaren diseinuko parametroak mantentzen badira eta kobrea …

Liburu gomendagarria: Jeremy Rifkin. La sociedad de coste marginal cero

Image
Argitaratu berria da liburu hau: 

La sociedad de coste marginal cero
Egilea: Jeremy RifkinISBN: 978-84-493-3051-3EAN: 9788449330513 Argitaletxea: PAIDOSHizkuntza: Gaztelania Edizio urtea: 2014 Egilea

Jeremy Rifkin-ek (1945) gizarteko eta ekonomiako gaiei buruzko azterketa teorikoak egiten ditu, idazlea, hizlaria, politika-aholkularia eta ekintzailea da. Foundation on Economic Trends erakundearen presidentea da eta arrakasta handia izan duten 19 liburu idatzi ditu ekonomian, enpleguan gizartean eta ingurumenean zientziaren eta teknologiaren aldaketek duten eraginaz.

Liburuaren mezua
Mundu mailan kontzeptu ekonomiko berri bat ari da garatzen: partekatze bidezko ondasuna. Interneti esker milioika pertsonak sobran daukatena parteka dezakete haren beharra duten batzuekin. Hori berrikuntza bat da gaur egun ezagutzen dugun ekonomiarekiko, gizarte-kapitalean askoz ere gehiago oinarritzen baita merkatuko kapitalean baino, konfiantzan gehiago merkatuko indar anonimoetan baino. 

Rifkin-ek agerian ja…

Metal desberdinak pieza berean 3D inprimaketaz

Image
Iturria: Jet Propulsion Laboratory

3-D inprimagailuek era askotako piezak egin ditzakete, ordenagailuz prestaturiko irudietatik abiatuz. NASAren Jet Propulsion Laboratory-ko ikertzaileak aurrerapauso bat egiten ari dira teknika horretan: pieza bereko zona desberdinak metal edo aleazio desberdinez egiten hasi dira.

Hona hemen garapen hori aurrera eramateko izan dituzten arrazoiak: demagun pieza baten mutur banatan ezaugarri desberdinak behar ditugula, esate baterako, mutur batek urtze-puntu altua behar duela eta besteak dentsitate txikia edo alderdi batek magnetikoa behar duela izan eta besteak ez. Ohiko teknologiak erabiliz lor liteke hori bera, bi pieza eginez, bakoitza bere aldetik, eta gero biak soldatuz, baina soldadura gerta liteke hauskorra eta pieza hautsi, lanean ari dela. 
2010ean hasi ziren JPLko zientzialariak arazo horiek gainditzeko teknika garatzen.
3D inprimaketa konbinatu dute metal-hautsa aldatzearekin pieza egiten ari den bitartean, prozesua geratu gabe. Biraka dabile…

Europako ikerketa erakundeek eskatu diote Elsevier-i bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz duen politika

Iturria: Libereurope

Europako ikerketa eta liburutegi arloko hamazortzi erakundek Elsevier argitaletxeari eskatu diote bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz gaur egun duen politika. Erakunde horien ustez, gaur egun Elsevier-ek testu- eta datu-meatzaritzaz duen politikak gehiegizko mugak ezartzen dizkie ikertzaileei. Legez azter ditzaketen edukiak arakatzeko aukerak mugatzen dizkie politika horrek. 

Testu- eta datu-meatzaritzak artikuluetatik eta datu-multzoetatik informazioa lortzea ahalbidetzen die ikertzaileei, testuetan eta datuetan patroiak bilatuz eta baita informazioa roboten bidez zuzenean arakatuz ere. Prozedura horiei esker bilaketa lasterrak egin diztakete testu- eta datu-kopuru erraldoietan, aurkikuntza eta analisi berriak egiteko, eta horrela eskuz bilaketak eginez lor ez daitezkeen informazioak eskuratzeko, baina eraginkortasun handiagoa lortzeko, horrek protokolo berriak adostea eta sarbidea mugatzen duten arauak birnegoziatzea eskatzen du. 

Erresuma Batuan …

MARTTI, hizkuntza bera egiten ez duten medikuen eta pazienteen arteko komunikazioa errazteko sistema

Iturria: wowt.com

MARTTI (My Accessible Real-Time Trusted Interpreter) deritzon sistemak osasun arloko profesionalen eta pazienteen arteko komunikazioa errazten du batzuek eta besteek hizkuntza bera egiten ez dutenean.  MARTTI AEBko Methodist Health System-eko erietxeetan hasi dira jartzen. Dagoeneko horrelako 35 sistema jarri dituzte ospitaleetan.

MARTTIren bitartez pazienteak eta osasun arloko profesionalak, bideoa erabiliz, Language Access Network sareko 210 hizkuntzatako interpreteekin jartzen dira harremanetan. Interprete horiek osasun arloan bereziki trebatuak dira.

Overview, kazetariei dokumentu multzo erraldoiak ikuskatzen laguntzeko tresna

Iturria:  Overview


Overview kode irekiko tresna bat da, kazetariei gaur egun eskuragarri dauden hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa antolatzen eta ikuskatzen laguntzeko. Dokumentu multzo horiek izan ditzakete ehunka mila orrialde, baina ezinezkoa izaten da aurkitu ezagutzen ez dena. Arazo hori konpontzeko,  Overview-k hizkuntzaren prozesamenduko algoritmoak erabiltzen ditu dokumentuak gaiaren arabera automatikoki ordenatuz eta dokumentu multzo bateko eduki guztiak arakatzen laguntzeko ikuspegi bat sortzen du.

Batzuetan jakiten dugu zehazki zer aurkitu nahi dugun. Orduan tresna bikaina gertatzen da Overview. Beste batzuetan, ordea, aurkitu nahi duguna ez dugu hain zehazki mugatua. Kasu horietarako, Overview-ren gai-zuhaitzak dokumentu multzoaren egitura erakusten digu eta hortik abiatuz geure kategoria-etiketak erabil ditzakegu karpetak markatzeko, eta ondoren esporta ditzakegu etiketa horiek, ikuspegiak sortzeko.

Dokumentu guztiak irakurri behar izanez gero, berriz, oso l…

Itzulpen automatikoaren kalitatea itzulpen-datuen kopuru eskuragarriak mugatzen du

Iturria: Multilizer Translation Blog

Itzulpen automatikoaren kalitatea itzultzen diren hizkuntzek baldintzatzen dute batez ere. Ez dira kalitate bereko emaitzak lortzen ingelesetik alemanera edo ingelesetik suomierara itzultzen denean, esate baterako. Horren arrazoia garbia da: itzulpen automatikoa garatzea negozioa da eta hedadura handien arteko itzulpena lantzea errentagarriagoa da beste hizkuntza batzuen artekoa garatzea baino. Hedadura handiko hizkuntzen erabiltzaileak asko dira eta egindako itzulpenen kopurua ere handiagoa da. Erabiltzaile asko izatea itzulpenak doan eskaintzen dituztenei ere interesatzen zaie, publizitatetik ateratzen dituztelako irabaziak. Egindako itzulpenen kopuruak, berriz, metodo estatistikoetan oinarrituriko itzulpen-tekniken eraginkortasunean du eragina. 

Hedadura handiko hizkuntzen arteko itzulpena hedadura murritzagokoen artekoa baino kalitate hobekoa izaten den bezala, kideko hizkuntzen artekoa ere kalitate hobekoa izaten da oso desberdinak diren hizkunt…

Princetongo Unibertsitateak inprenta ixtea erabaki du digitalizazioak beharturik

Argi dago digitalizazioa ondorio sakonak izaten ari dela argitalpen-industrian. Horren adibide nabarmena da Princeton University Press-i gertatu zaiona. Urtero ekoizten dituen 340 liburuak argitaratu eta banatzeko zuen lantegia itxi egingo du, 20 urtez lanean jardun ondoren. Duela urte batzuk lantegi horrek 58 langile zituen eta azkenaldian 34 bakarrik. Gero eta argitalpen gehiago euskarri digitalean soilik egin dituzte eta eskatu ahalako inprimaketaz eskaini dituzte.

Argitaletxeak oro har eta unibertsitateetakoak batez ere beren banaketa-sistemak bertan behera utzi eta eginkizun hori banatzaile handien eskuetan jartzen ari dira.

Nanosorgailuak tresna eramangarrien etorkizuneko energia-iturria

Image
Iturria: http://hdl.handle.net/1853/39262


Gaur egun tresna eramangarriek bateria birkargagarriak behar dituzte, baina laster, mikro- eta nano-sistema asko erabiliko dira osasuna, azpiegiturak eta ingurumena monitorizatzeko, gauzen Interneten eta defentsarako teknologian eta arlo horietan ohiko bateriak ez dira egokiak izango hainbat arrazoirengatik, hala nola:
Miniaturizazioa areagotu ahala, baterien tamaina kritikoa izango delako.Sentsore-sareetan erabiliko diren mikro- eta nano-sistemen kopuruak eta dentsitateak oso handiak izango direlako, eta horiei bateriak aldatzen aritzea oso gogaikarria eta are ezinezkoa litzatekeelako.Mikro- eta nano-sistemek beharko duten potentzia txiki samarra izango delako, μW edo mW-etakoa.Behar horiei erantzuteko, bateriarik gabeko irtenbide bat ingurumenetik energia biltzea da. Hori lortzeko, energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzen duten nanohari piezoelektrikoetan oinarrituriko nanosorgailuak erabil litezke. 


Nanosorgailu piezoelektrikoak ingurume…

Txinako gobernuak argitalpen-industria digitala garatzeko gidalerroak zehaztu ditu

Prentsa, Argitalpen, Irrati, Film eta Telebista arazoetarako Txinako Administrazioak eta Finantza-Ministerioak apirilaren 29an argitaratu zituzten gidalerro horiek. Dokumentuak helburu bat jarri du 2015erako: prentsaren eta argitalpen-industriaren ekoizpen digitalaren balioa ekoizpen osoaren balioaren laurdena izatea. Gidalerroek industriaren estandarizazioaren garrantzia azpimarratzen dute. Argitaratzaileei esaten zaie sareko informazio-trukeetarako estandar nazional bat hartu behar dutela eta beste bat multimedia irakurgailuetarako. Estandarrak bateratzearen helburu garrantzitsu bat kostuak txikiagotzea da. Eduki-, software- eta hardware-formatuak bateratuko balira, liburu digitalak hainbat tresnatan erabil litezke eta horrekin kostuak txikiagoak izango lirateke eta erabiltzaileentzat mesedegarria izango litzateke. Alabaina, industriaren estandarrak bateratzea ez da gauza erraza, batetik teknologia oso laster aldatzen delako eta bestetik argitaratzaileei zaila gertatzen zaielako e…

Noam Chomskyk hizkuntzen aniztasuna zaintzeaz mintzatzean euskara aipatu zuen

Apirilaren 8an Talks at Google programako elkarrizketan egin zioten galderetako bat hau izan zen:

Aukerez eta esperantzez ari izan zarenean, zure kide Kenneth Hale eta hark jatorrizko amerikarrez eginiko lana aipatu dituzu. Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia du hizkuntzak desagertzeak? Hau da, zenbaterainoko garrantzia du gizadiarentzat gaur egungo hizkuntza-aniztasuna zaintzeak?

Eta hau Chomskyk eman zuen erantzuna:

Ken Hale, Anneren adiskide ere bazena, irakaslea, hizkuntzalari eta pertsona bikaina ere bazen. Lan handia egin zuen lekuan lekuko hizkuntzekin, mundu osoan zehar. Australian --fundatzailetako bat izan zen, Amerikako jatorrizko hizkuntzekin lan egin zuen, Erdiko Amerikakoekin, Afrikakoekin, eta abar. Eta benetan lan harrigarria egin zuen, baina bere lanaren alderdi horrek bereziki sortu zizkion kezka eta interesa-- babesten ahaleginduz. Eta egokiro azpimarratu zuen bezala, hizkuntza bat desagertzen denean, asko galtzen da. Hizkuntza bat kultur altxor bat da. Modu bat da--…

Noam Chomsky analisi estatistikoak hizkuntzalaritzari egiten dion ekarpenaz.

Noam Chomskyk Google bisitatu zuen apirilaren 8an eta han Talks at Google programan elkarrizketa bat egin zioten. Hona zer erantzun zuen gai honetaz: 
Zein da zure ustez hizkuntzaren prozesamendu estatistikoaren arloko ikerketa hizkuntzalaritzari egiten ari zaion ekarpena?

1955 inguruan edo, teoria linguistikoan lanean ari nintzenean, iruditu zitzaidan bide bakarra zela, eman dezagun haur batek hitzak identifikatu ahal izateko testu jarraituan-- badakizu, ez zara ari hitz bakanak entzuten munduan bizi zarenean. Testu jarraitua ari zara entzuten. Iruditzen zitzaidan soinuen edo silaben trantsizio-probabilitateak detektatzea izan zitekeela era bakarra. Hitz baten mugara iristen bazara, hurrengo hitza aurresateko probabilitatea txikiagoa da haren barruan bazaude baino. Ezta? Arrazoi nabariengatik. Bazirudien trantsizio-probabilitate horiek aztertzen bazenituen, hitzak detektatzeko gai izango zinela. Hori izango da seguru asko lehen proposamena literaturan. Gertatzen da ez dela zehatza. Azk…

Hizkuntzaren prozesamendua historia klinikoei aplikatuz bihotzekoa izan dezaketen pazienteak identifika daitezke

Iturria:EHR Intelligence 

IBMk Watson superordenagailua garatzeko arkitekturan oinarrituz, aplikazio-multzo bat prestatu du datuak analizatzeko. Tresna horien gaitasuna probatzeko asmoz, IBMk eta osasun-arlorako softwarea egiten duen Epic Systems enpresak klinika batean erabili dituzte, bihotzekoa izateko arriskua duten pazienteak identifikatzeko, hizkuntzaren prozesamendua aplikatuz, medikuen testu libreko oharrei. 

Bihotz-gutxiegitasun kongestiboa arazo larria da osasungintzan, eta datuen analisi aurreratua erabiliz, gaixotasunaren etorrera-fasean dauden pazienteak identifikatuz gero, interbentzio goiztiar bat egiteko aukera izan liteke. 

Medikuak informazioa jasotzen ari direnean, fitxa klinikoaren oharretan libreki idaztea hobesten dute. Informazio hori egituratu gabea denez, aprobetxatzen zaila gertatzen da. Hortik datuen analisia egitea orain arte lan gaitza izan da, eskuz egin behar zelako.

Alabaina, hizkuntza prozesatzeko algoritmoak aplikatuz ohar horiei, automatikoki erauz daite…

3D inprimagailuz egindako bihotzeko inplanteak

Iturria: MIT Technology Review

Gutako bakoitzaren bihotza besteen bihotzetatik apur bat desberdina da tamainaz eta formaz. Bihotzeko inplanteak, aldiz, guztiontzat tamaina beretsukoak dira. Oso lagungarriak dira eta bizitza asko salbatzen dituzte, baina mugak dituzte informazioa biltzearen aldetik.

Berrikitan ikertzaileek bihotzeko sentsore berri bat erakutsi dute, ments hori erremediatzeko bidean ekarpen interesgarria egiten duena. Ikertzaileok animalien bihotzen irudiak erabili dituzte, organoaren ereduak sortzeko, 3D inprimagailu bat erabiliz. Gero eredu horiei zirkuitu elektroniko elastiko batzuk ezarri dizkiete. Material elastiko hori aska daiteke eredu inprimatutik eta benetako bihotzaren gainean ezarri, hari ezin hobeki egokituz. 

Ikertzaile-taldeak inoiz baino osagai gehiago integratu ditu gainera gailu horietan: sentsore-matrizeak, oxigenazio-detektoreak, tentsio-galgak, elektrodoak eta termometroak, bihotz jakin baten forma eta tamainara guztiz egokituak. Pazienteentzat horrek …

Erresuma Batuko enpresa sortu berri batek ebookak oparitzeko sistema jarri du

Erresuma Batuko ValoBox enpresak http://www.giftanebook.com/ webgunean ebookak oparitzeko sistema bat jarri du.  ValoBoxek eta Constable & Robinson argitaletxeak elkarlanean garatu dute proiektua. 

Haiek duten liburuetako bat erosten duzun bakoitzean, oparitu diezaiokezu beste norbaiti ere ordaindu gabe. Nahi duzun liburua aukeratzen duzu eta, liburuaren edukiei buruzko orrian eskaintza bereziaren estekan klik eginez, opariak egiteko orrira iristen zara. Han oparia jaso behar duen pertsonaren datuak eta oparia egin beharreko data idatzi behar dituzu. Nahi izanez gero mezu bat ere erants dezakezu. Gero bidaltzeko botoian egin behar duzu klik. 

Oparia jasotzen duen pertsonari email bat iritsiko zaio zure mezuarekin eta bigarren mezu bat liburua irekitzen duenean.

Emailak adieraziko dio opari bat duela. Oparia ikusteko klik egiten duenean nabigatzaileak automatikoki ebooka oparitarako bildua daukan weborria irekiko du. Orri hori hartzaileak une horretan darabilen tresnara (ordenagailua,…

Medikuen oharrak pazienteen fitxa elektronikoetan formatu estandarrean sartzeko softwareak

Medikuek gero eta gehiago fitxa elektronikoak erabiltzen dituzte, baina, oraindik ere pazienteen bisitetan idazten dituzten oharrak, diagnostikoak, medikazioak, alergiak, etab. kudeatzea garrantzitsua izaten jarraitzen du. Kontua da informazio hori guztia historia kliniko elektronikoan formatu estandar batean txertatzea komeni dela.
Eginkizun hori automatikoki betetzen duten softwareak kaleratzen ari dira.
Software horiek medikuen oharrak analizatzen dituzte hizkuntza prozesatzeko tekniken bidez eta historia klinikoetan kargatzeko formatu batean jartzen dituzte. Gainera automatikoki eransten dizkiete diagnostikoen eta tratamenduen kode estandarrak.

Erresuma Batuan liburu-denda independenteen kopurua 1.000tik jaitsi da lehenbizikoz

Image
1.000 liburu-denda independente baino gutxiago daude Erresuma Batuan oraintxe bertan; inoiz izan den kopururik txikiena. Krisi-egoera nabarmena da sektorean. Arazoa larria da, liburu-dendak kulturaren eta ekonomiaren euskarri garantzitsuak direlako.Argitalpen-industria osoan izango du eragin kaltegarria egoera honek epe luzera, ez bada erremediatzen. Arrazoi bat baino gehiago dago egoera honetara iristeko: 1) Liburu digitalen etorrera 2) Interneteko liburu-saltoki handien eragina, bereziki Amazonena 3) Hirietako lokalen alokairu garestiak 4) Hirietan aparkatzeko zailtasunak Hala ere,liburu-denda batzuk ondo ari dira mantentzen, negozio-eredua egoera berrira moldatzen ari direlako, ekitaldiak antolatuz, irakurleen harremanak izatera auzoetara hurbilduz, produktuak dibertsifikatuz, etab.

Mike Shatzkin-en iritziz liburu-denden etorkizuna da argitaletxeen etorkizuna ulertzeko gakoa

Iturria:idealog.com

Mike Shatzkin adituak dio liburuak Interneten erosteko gero eta joera handiagoak ezinbesteko eragina izango duela liburu-dendek apaletan liburuei eskainiko dieten lekuan eta honek ezinbesteko eragina izango duela argitaletxeetan.

Bistan da sistemak dagoeneko astindu ederra hartu duela, eta horren ondorioz hainbat liburu-denda itxi direla. Egia da ebooken salmentek ez dutela batzuek uste zuten tamainan paperezko liburuen salmenta ordezkatu. Alabaina, beste gauza garrantzitsu bat izan behar da kontuan: gaur egun Internet bidez egiten dela paperezko liburuen salmenta asko, liburu-denda fisikoen bidez egin ordez. Fenomeno horrek sufriarazi egiten die liburu-dendei, eta hauetako askok, bizirik irauteko beharrak eraginda, beste produtu batzuek ere saltzeari ekin diote, hala nola papertegiko gauzak, jostailuak, etab. Apaletan liburuei eskainitako lekua murrizten ari da.

75.000 edo 100.000 titulu zituen megadenda erakargarria zen bezeroentzat duela 20-40 urte. Orain ez ordea,…

Amazonek erosketa burutu baino lehen bidali nahi ditu paketeak

Iturria: The Wall Street Journal

Amazon.com-ek hain ondo ezagutzen ditu bezeroak non haietako batek eskari bat burutu baino lehen bidali nahi baitu paketea. Seattle-ko saltzaileak abenduan patente bat erregistratu zuen "aldez aurreko bidalketa" izenaren pean. Patente horrek metodo bat deskribatzen du, bezeroek erosketak berresteko aginduak eman baino lehen paketeen bidalketari ekiteko. 

Teknika horren bidez, entrega-denbora laburtuko litzateke eta kontsumitzaileek interesa galduko lukete denda fisikoak bisitatzeko. Patentearen dokumentuan Amazonek dio eskaria egiten denetik bezeroak produktua eskuratzen duen arteko denborak "bezeroei Interneteko dendetatik produktuak erosteko asmoa burutik ken liezaieketela."

Hori dela eta, asmoa dute produktuak paketatu eta bidaltzeko eskualde jakin batera, hango bezeroek erosiko dituztela espero badute, iraganean egin zituzten eskarietan eta beste faktore batzuetan oinarriturik, nahiz eta eskaria berretsita ez egon.

Patentearen arabe…