Posts

Showing posts from May, 2013

Zertan dira erloju aurreratuak?

Image
Iturria: BBC News   Orain arteko erloju aurreratuak ez dira hain aurreratuak, egia esan. Funtzio aurreratuetarako, telefono aurreratuen menpeko baitira. Bluetooth bidez konektatu behar izaten dute, ordua ez den zerbait eskaini behar dutenean.  Zurrumurruek diote Apple erloju aurreratu bat kaleratzekotan dela. Inork ez daki nolakoa izango den eta ezta beste etxe batzuek aterako dituztenak nolakoak izango diren ere. Bakoitzak bere ideiak ditu erloju aurreratuek izan behar dituzten ezaugarriez. Hiruzpalau joera ikus daitezke fabrikatzaileen artean:   telefonoarekin konektatzea baino askoz gehiago planteatzen ez dutenena, ahotsez komunikatzeko gaitasuna eskaini nahi dutenena, pulsometroa edo osasunarekin zerikusia duten neurketak erantsi nahi dizkietenena eta hortik haratago joan nahi dutenena, esate baterako NFC teknologiaren bidez ordainketetarako tresna bihurtu nahi dutenenena.  Beste tresna batzuekin merkatuan nagusi diren berberak izango dira seguru asko erloju aurreratuak kaler