Posts

Showing posts from October, 2013

Hain arrakastatsua izandako sakelako liburua arriskuan da ebooken eraginez

Iturria: ActuaLitté   Sakelako liburuaren formatua XX.mendearen lehen herenean agertu zen eta geroztik sekulako arrakasta izan du. Hasieran, ordea, ez zuen irudi ona izan askorentzat. Iruditzen baitzitzaien formatu handiko liburuen bertsio eskasa zela eta autoreek ere beren lana hutsaltzeko modu bat zela pentsatzen baitzuten. Haatik agudo desagertu ziren burutazio horiek, formatu txikia oso baliagarria zela ikusi zenez. Hiru izan dira arrakasta horren euskarriak: zabalkunde handia, noranahi eramateko erraztasuna eta prezio merkea. Horietxek dira, hain zuzen, liburu digitalen bertuterik handienak. Beraz, bi formatuok ez ote daude lehian gaur egun? Galdera honi erantzutea ez da hain samurra. Liburu digitalaren eskuragarritasuna ez da sakelakoarena bezainbatekoa, irakurgailu bat erosi behar delako eta ebooken katalogoak oraindik paperezkoenak baino mugatuagoak direlako. Eramangarritasunari dagokionez, berriz, digitala da nagusi, eraman daitekeena ez delako liburu bat soilik, liburut

Argitaletxeek beren irakurleak ezagutu behar dituzte aro digitalean irauteko

Iturria: livemint Argitaletxeek beren irakurleak ezagutu behar dituzte eta saiatu behar dute jakiten haiek zer nahi duten, Interneteko saltoki handiek merkatuan eragin duten iraultzari erantzun ahal izateko. Duela urte gutxi arte, argitaletxeek eragin handia zuten irakurleen aukeretan, liburu-dendetan egiten zituzten sustapen-ekintzen eta prentsako erreseinen bidez. Orain, ordea, gero eta gehiago, irakurleek Interneten erosten dituzte liburuak edo irakurgailu elektronikoetara jaisten dituzte, beren iruzkinak egiten dituzte eta besteen iritziak jasotzen dituzte sare sozialen bitartez.  Digitaleranzko aldaketa dela eta, argitaletxeak edukiak eta istorioak tratatzeko guztiz bestelako era baten aurrean aurkitzen dira. Amazonek eta Applek beren bezeroen irakurtzeko erari eta beste ohitura batzuei buruzko datu-multzo izugarri handiak dituzte, merkatua menperatzea ahalbidetzen dietenak eta argitaletxe tradizionalak, berriz, beren irakurleengana mezuak iritsarazi ezinda dabiltza. Datuen

Financial Times-en estrategia albisteak sarean argitaratzeko

Lionel Barber-ek, Financial Times periodikoaren editoreak, txosten bat egin du albisteak digitalean argitaratzeko hurrengo urratsak proposatuz. Hark dioenez, Financial Times berriak eredu berria behar du gaur eguneko gustu eta ohiturei erantzuteko. Hona hemen egiten dituen proposamenak: 1970eko hamarkadako lan egiteko modua; alegia, gauan zehar ondoz ondoko aldaketak eginez hainbat edizio ekoiztekoa, hilda dago. Etorkizunean, paperezko produktua webekotik eratorria izango da, eta ez alderantziz. Financial Times berria papererako lan egingo duen talde txiki batek eta weberako egunez lan egingo duen talde integratu batek ekoitziko dute. Edizio bakar horren egiturak ekarriko du iluntzean ahalik eta aldaketa gutxiena egitea, baina malgutasuna izaten jarraitu beharko du, Erresuma Batuko edizio berezi bat ateratzeko, Erresuma Batuko albisteen orriekin. Ahaleginik handiena datu eta grafiko ugari izango dituzten orrietan egin beharko da. Albisteen editoreek aldatu egin beharko dute beren

Periodikoek estrategia berriak behar dituzte sareko bertsioetatik mozkinak lortzeko

Iturria:  E-Reader News Hal Varian-ek, Googleren ekonomialari nagusiak, Milanen orain dela gutxi izan den Nazioarteko Kazetaritza Jaialdian, esan zuen periodikoen industria tradizionala gainbehera etorri dela 1972az geroztik, azkenaldian are gehiago ari dela higatzen webguneen eraginez eta etorkizunera begira ikusten den argi-izpi bakarra tableten bidezko edizio digitalek eskainiko dioten aukera dela. Pew Foundation-en ikerlan bat  aipatuz Varianek esan zuen tabletak direla goizetan eta arratsaldetan albisteak irakurtzeko hobesten diren tresnak, irakurleek albisteak irakurtzen denbora gehiena ematen duten garaietan, eta ordenagailuak eta telefonoak baino gehiago erabiltzen direla tabletak horretarako.  Esan zuen, halaber, i ragarkietatik sortzen diren diru-sarrerak albisteak irakurtzen ematen den denboraren araberakoak direla, eta, beraz, tabletak ugaritzeak sareko periodikoen industriari bultzada berri bat emango diola, 40 urtean lehenbiziko aldiz. Zenbat eta denbora gehiago

Twitterrek orain 54 hizkuntzatatik itzulita eskain ditzake txioak.

Era horretan beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituen jendearekin harremanak izateko aukera dago Twitter aplikaziotik irten gabe.

Frankfurteko feriaren zuzendariak dio Google, Amazon eta Apple mehatxu bat direla argitalpen-industriarentzat

Frankfurteko liburu-azokaren irekieran gaur, urriak 8, izan den prentsaurreko batean, azokaren zuzendariak, Jürgen Boos-ek, honako hau esan du: «Amazon, Google eta Apple logistikaren magoak dira, baina ez dira editoreak eta ez dute edizioaren pasiorik». Gogor astindu ditu Boosek hiru erraldoi estatubatuarrak: «Bezeroak fidelizatzeko makinak dira, Interneteko merkataritzaz gainera irakurgailuak ere menderatzen dituzte eta horrekin bezeroak kontrolpean dituzte», esan du.

Frantzian hezkuntza digitalaren aldeko apustu handi bat egitekoak dira 2014an

Berrogeita bi erakunde batu dira « Education numérique 2014 » taldean. Helburua da sinergiak lortzea eta hezkuntza digitala nazio mailako helburutzat hartzea 2014an. Erakunde publiko eta pribatuak dituen taldeak uste du badela garaia ikaskuntza digitala eskolan eta eskolatik kanpo helburutzat hartzeko. 2014an kanpaina handi bat abian jartzeko, hainbat proposamen egin dituzte; zehazki hauek:  Enpresariak digitalaz sentsibilizatzeko ekintzak abian jartzea. Sarean eskuragarri izango diren dohainikako edukien lankidetza bidezko plataforma bat sortzea. 6-12 urteko haurrentzako hezkuntza-modulu digitalak sortzea Frantziako telebistekin partaidetzan formatu laburrak sortzea eta zabaltzea

Denbora errealean itzultzeko tresnak hizkuntzen arteko hesiak apurtzen ari dira

Munduko teknologia-enpresa aurreratuenetako batzuk, hala nola Japoniako NTT Docomo eta AEBetako Google eta Microsoft denbora errealeko itzulpena hobetzeko ahaleginetan ari dira. Zehaztasun-maila egokia lortzeko, makinek ez dute aski hitzez hitz itzultzea, esaldi osoak analizatu behar dituzte beren testuinguruetan, eta esanahia igarri, itzulpena eskaini aurretik. Googleren itzulpen zerbitzuen burua den Franz Och-ek iragarri zuen hizketatik hizketarako itzulpenak nahikoa ondo funtzionatuko duela urte gutxi barru, eta Microsoft Sare neural sakonen adimen artifizialeko teknologia erabiltzen ari da, hizketaren ezagutza lantzeko.  Enpresa sortu berrien artean, berriz, badira beste batzuk teknologia apalagoekin ari direnak. Esate baterako ReadSpeaker enpresak ahotsetik azpitituluak ateratzo teknologia azpitituluetatik ahotsa ateratzekoarekin konbinatzen ari da, Skype moduko aplikazioetarako.

Irakurri ahala itzultzen duten betaurrekoak

Image
Garatu dutenek agindu dute prest izango dituztela 2020an Tokioko Olinpiar Jokoetara joaten diren bisitariek.  NTT Docomo konpainia japoniarrak aurkeztu du, betaurrekoek, kamerak eta ordenagailuak osatzen duten sistema hau. Betaurrekoak jarrita dituen erabiltzaileak munduaren ikuspegi berri bat jasotzen du. Betaurrekoen aplikazioetako bat hizkuntza ezezagun bateko testu bat erabiltzaileari bere hizkuntzan erakustea da. Hori bereziki interesgarria izango da japoniar zeinuak ezagutzen ez ditugunontzat.  Karaktereak ezagutzeko teknologiak bat-bateko itzulpena egitea ahalbidetzen du. Beste aplikazio bat edozein gainazal lau ukimenezko teklatu bihurtzea da. Beste bat aurpegiak ezagutzea eta identifikatzea.