Periodikoak gainbehera baina kazetaritza tente

Iturria: Paidcontent 

Londresko City Universityn kazetaritza-irakasle den George Brock-ek berrikitan idatzi duen liburu batean esan du periodikoak gainbehera doazela Internet agertu baino askoz lehenagotik.
Gaur egun oso zabaldua dago kazetaritza krisian dagoela Interneten erruz. Ez dago ukatzerik Internetek kazetaritzari astindu ederra eman diola, baina George Brockek dio periodikoak aldapa behera datozela aspalditik eta gertatzen ari dena bilakaera normala dela deskalabrua baino gehiago, eta kazetaritzak etorkizun distiratsua duela. Alegia, periodikoen etorkizuna gauza bat dela eta beste bat kazetaritzarena.

Berez, dio, periodikoek XX.mendearen bigarren erdian izan zuten loraldia berez gainbehera komertzial luze bat izan zela. Erresuma Batuko zabalkunde handiko periodikoek 1950eko hamarkadaren hasieran izan omen zuten salmenten gailurra. Telebistak Internetek baino kazeta gehiago hil zituela. Internetek gauzak gehiago okertu zituela, iragarki sailkatuak eta diru-sarrerak murriztea ekarri zituelako. 

Horrek ez du esan nahi gizarteak albiste-egarririk ez duela, alderantziz, gero eta handiagoa du. Kazeta handien negozio-ereduak eraginkortasuna galdu du, ordea, hain zuzen publizitatearen diru-sarrerak beharrezkoak dituelako. Egoera berrira moldatzen jakiten dutenek eta eredu berri batekin sortzen direnek egingo diote aurre beheraldiari.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?