Posts

Showing posts from September, 2013

Europako periodikoak larri dabiltza

Krisiaren eraginez Europako periodikoek gero eta diru-laguntza gutxiago jasotzen dituzte gobernuengandik.Iaz Frantziako La Tribune astekari bihurtu zen eta Espainiako El Paisen jabea den enpresa ia kaudimen-gabezian da. Dozenaka kazeta itxi dira Espainian eta Grezian. Italian 2012an azken 20 urtean publizitate orokorrean gastatu den gutxiena gastatu zen, estatuaren laguntzak %60 jaitsi dira 2006az geroztik eta Italiako periodikoen salmentak %22 jaitsi dira azken bost urtean. Oxfordeko Unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera Italiako periodiko-irakurleen %5 bakarrik da harpidedun.

eBookdirect ebookak liburu-dendetan erosteko txartelak

eBookdirect plataforma frantsesak bezeroei aukera ematen die ebookak liburu-dendetan erosteko. eBookdirect kanal anitzeko Actissia banaketa-taldeak eskaintzen duen zerbitzu bat da. 

Ebookak deskargatu ahal izateko, aldez aurretik eBookdirect txartel bat erosi behar da. Txartel horretan sarbide-kode bat dago. Txartel hori duenak www.ebookdirect.frwebgunean sartu behar du, gero sarbide-kodea sartu aukeratzen duen tituluaren ondoan eta « télécharger » sakatu ebooka deskargatzeko.

Afixatze digitala laburki

Image
Zer da fixatze digitala?


Salmenta-puntuan eta jendea dabilen lekuetan eduki digital eta interaktiboak komunikatzeko kanala, IP sareetara konektaturiko gailuen bitartez, hala nola pantaila, proiektore, totem edo ukimen-panelen bitartez.
Salmenta-puntuak nahiz igorgailuak kudea daitezke bakoitza bere aldetik nahiz taldeka.




Non eta zertako erabiltzen da?

Dendetan, banketxeetan, publikoa artatzen duten bulegoetan, botiketan, supermerkatuetan, geltokietan, aireportuetan, kalean, etab., komunikazio korporatiborako eta ustiapen komertzialerako.




Zer helbururekin?

Marka lantzea, bezeroak fidelizatzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzea, komunikazioa segmentatzea, produktuari buruzko informazio zabala ematea, salmentak areagotzea.
Zein dira sistema hauen abantailak?
Malgutasuna, helburuko publikora mezuak hobeto bideratzea, mezuak denbora errealean aldatzea, erabiltzaileen esperientzia eta markarekiko atxikimendua handitzea, interaktibotasuna.
Zer formatutako edukiak erabiltzen dira?
MPEG-1,2 eta 4, …

Adierazpena liburuaren etorkizunaz Europan

Irailaren 9an bilkura bat egin zuten Alemaniako Deutscher Kulturrat, Börsenverein des Deutschen Buchhandels e.V. erakundeak, Frantziako Syndicat national de l’édition (SNE) eta Syndicat de la Librairie Française (SLF) sindikatuek. Bilkura horren ondorio gisa adierazpen bat egin zuten elkarrekin erakunde horiek, Europan liburuak izan beharreko etorkizunaz, Europar Batasunaren lan-programan kontuan izan dadin. 

Alemaniako eta Frantziako gobernuei eskatu diete "liburuari buruzko kultura europarra garatzeko estrategia bat jar dezatela abian, Europar Batasunaren lan-programan txertatua" eta liburuaren katean parte hartzen duten eragile guztiekin adostua. 

Hauek izan dira adierazpenaren puntu nagusiak:
Liburuaren prezio finkoa, Europar batasunaren 11 esatutan ezarrita dagoena ukitu ezinezkoa da eta negoziatu ezinezkoa ere bai nazioarteko hitzarmen komertzialetan. Prezio finkoa, argitalpenak sortzearen eta zabaltzearen garapen-tresna baita, Europako estatu guztiei gomendatu behar zaie…

Periodikoak gainbehera baina kazetaritza tente

Iturria: Paidcontent

Londresko City Universityn kazetaritza-irakasle den George Brock-ek berrikitan idatzi duen liburu batean esan du periodikoak gainbehera doazela Internet agertu baino askoz lehenagotik.
Gaur egun oso zabaldua dago kazetaritza krisian dagoela Interneten erruz. Ez dago ukatzerik Internetek kazetaritzari astindu ederra eman diola, baina George Brockek dio periodikoak aldapa behera datozela aspalditik eta gertatzen ari dena bilakaera normala dela deskalabrua baino gehiago, eta kazetaritzak etorkizun distiratsua duela. Alegia, periodikoen etorkizuna gauza bat dela eta beste bat kazetaritzarena.

Berez, dio, periodikoek XX.mendearen bigarren erdian izan zuten loraldia berez gainbehera komertzial luze bat izan zela. Erresuma Batuko zabalkunde handiko periodikoek 1950eko hamarkadaren hasieran izan omen zuten salmenten gailurra. Telebistak Internetek baino kazeta gehiago hil zituela. Internetek gauzak gehiago okertu zituela, iragarki sailkatuak eta diru-sarrerak murriztea ekarr…

Helpouts, Googleren urruneko ikaskuntzarako zerbitzua

Googlek aurkeztu berria du Helpouts, beren ezagutzak beste batzuekin partekatu nahi dituzten profesionalei edo adituei zuzenduriko bideodeien bidez ikasteko eta kontsultatzeko zerbitzu berria. "Irakasle" horiek eskain dezakete beren zerbitzua dirua irabazteko asmoz nahiz dohainik. Oraindik ez dago publiko zabalarentzat jarrita eta gonbit bidez soilik egin daiteke erabiltzaile. Beren ezagutzak eskaini nahi dituzten pertsonek adituak diren arloetan eman behar dute izena eta adierazi behar dute zer ordu-tartetan egon daitezkeen prest erantzuteko. Bai zerbitzua emateagatik kobratu nahi duten aholulariek eta baita ikasleek ere Google Wallet ordainketa-sisteman kontu bat ireki behar dute, hori soilik izango baita ordainketa-kobraketak egiteko modua. Helpouts erabiltzeko Google+-en ere izan beharko da kontua. Googlek %20ko komisioa kobratuko du.

Marketinak gero eta garrantzi handiagoa du argitaletxeetan

Argitaletxeetan kezka nagusia zer nolako liburuak argitaratu izan da askotan eta ez hainbeste ekoizpenean efizientzia hobetzea edo salmentetan eta marketinean berrikuntzak egitea. Liburuen sustapena izan da bigarren arlo horretan batez ere landu izan dena, katalogoen, aurkezpenen, autoreen sinaduren, erreseinen eta publizitatearen bidez, baina benetako marketin-programarik gabe.

Orain ere liburu egokiak argitaratzen asmatzea funtsezkoa da argitaletxe batentzat, baina gero eta gehiago beste gauza batzuk garrantzi handia ari dira hartzen: sare sozialen bidezko harremanak, Google Adwords eta antzeko zerbitzuen bidezko publizitatea, bilaketak optimizatzeko liburuen fitxa bibliografikoak metadatuz hornitzea eta Dilve moduko zerbitzuen bidez hedatzea, kontsumitzaileekiko harreman pertsonalizatuak sortzea eta haien datu-baseak mantentzea, besteak beste.

Suedian bide egokia bilatu dute liburutegiek ebookak maileguz emateko

Liburutegietarako teknologiaren arloan diharduen Axiell enpresak eta Publit argitalpen-plataformak, lankidetzan, Atingo izendatu duten ebooken maileguak kudeatzeko plataforma sortu dute Suedian. 

Era horretan argitaletxeek eta liburutegiek erraz negozia ditzakete ebooken maileguak. Erresuma Batuan, aldiz, argitaletxeek eta gobernuak erabaki dute ebookak liburu fisikoak bezala erabiltzea, baina horrek ez du emaitza onik eman. Suediarrek asmatu egin dute aitortu dutenean ebooka eta paperezko liburua ez direla gauza bera, eta eredu berbera bientzat erabiltzen saiatzea ez dela egokia. Liburutegiek argitaletxeei maileguz hartzen dizkiete ebookak mailegu-aldiko horrenbesteko bat ordainduz. Suediarren eredu horrek negoziatzeko eta malgutasunez jokatzeko aukera ematen du. 

Azken finean, argitaletxeek beste edozein salmenta-kanal bezalaxe tratatzen dute liburutegien arloa. Salneurria erabakitzen dute eta noiznahi alda dezakete salneurri hori. Lehen, ez bazuten nahi eleberri berri bat liburute…