Posts

Showing posts from July, 2013

Liburuen etorkizuna liburu-dendetan

Egilea:Mike Shatzkin 

Liburuen etorkizuna liburu-dendetan ez da era bakarrekoa denentzat, askotarikoa baizik. Liburu-dendak iraungo duten neurrian (eta haietan apalek hartuko duten lekua ezinbestean gero eta txikiagoa izango den arren, iraungo dute), liburu-dendak gero eta gehiago irakurtzeko liburuenak izango dira eta gutxiago erabiltzeko liburuenak.

Barnes & Nobleren azken txostenaren berri on bat zen beren dendak oraindik irabazten ari direla. Ez dakigu duten marjinaren zer parte datorkien liburuetatik eta zenbat NOOKetik edo jostailuetatik eta jokoetatik, baina benetan berri ona da argitaletxeen salmententzat eta ikusgaitasunarentzat hain garrantzitsuak diren dendak oraindik itxuraz osasuntsu mantentzea. Zoritxarrez, ezustekoa litzateke gauzak horrela luzaro jarraitzea. Internetera migratzen ari diren liburu-salmenten ehunekoak hazten jarraitzen du. Amazonek saltzen dituen paperezko liburuen salmentak igotzen jarraitzen dute (astiroago, jakina, baina beste guztienak beherantz doa…

HideOut: Disney-ren errealitate areagotuko teknologia

Iturria: Disney


Objektu materialekin eta gainazalekin interakzioan jardutea ahalbidetzen duen sistema bat da HideOut, projektore mugigarri batean oinarritua. HideOuten projektoreak atxikia duen kamera bat erabiltzen du, uhin infragorriak xurgatzen duen tinta batez egindako marka ezkutuak detektatzeko. Hainbat motatako aplikazioak gara daitezke sistema honetan oinarrituak: istorio interaktiboak, jokoak, etab. Liburu interaktibo batek, adibidez, orrialdeen leku jakinetan uhin infragorriak xurgatzen dituen tintaz eginiko markak izango ditu. Marka horiek ez dituzte ikusten gure begiek. Marka horien gainean, ordea, inprima daiteke tinta arrunta erabiliz, eta horrela ikusgai ditugun gauzek izan ditzakete sistemak atzemango dituen markak. Kamerak marka horiek atzematen dituenean proiektoreak irudiak proiektatzen ditu orrialdearen edo gainazalaren gainean.

Ikus bideoa hemen.