Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna


Iturriak: Econtent eta Publisher's weekly


Paperezko liburuen ohiko salmentak ez bezala, ebooken salmentak aukera bikaina eskaintzen die argitaletxeei liburuek duten harrerari eta irakurleen irakurtzeko eta erosteko ohiturei buruzko informazioa lortzeko. Paperezko liburuen kasuan saldutako ale-kopurua baino askoz informazio gehiago ez zuten lortzen. 
Ebook-ek eta irakurgailuek liburu bat zenbat bider zabaltzen den, aldiko zenbat orrialde irakurtzen diren, zenbat denbora hartzen duen liburu batek irakurria izateko, noraino iristen diren irakurketa bertan behera uzten duten irakurleek, zer irakurtzen duten kontsumitzaileek lehenago eta zer geroago erregistratzen dute. Datu horiek aztertuz argitaletxeek jakin dezakete zenbaterainoko atxikimendua duten kontsumitzaileek produktuarekiko.
Dagoeneko Apple, Amazon, eta Google datu horiek aztertzen eta ustiatzen ari dira eta, irakurleen jarraipenerako gero eta software aurreratuagoa garatzen.

Analitika horiek egiteko teknikak Big Data arlokoak dira. Informatikan ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie Big Data. Horrelako datu-multzoak prozesatuz, lehen begiratuan ageri ez diren negozioaren joerak bilatu nahi izaten dira.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?