Posts

Showing posts from January, 2013

Inprimatuak izan dezake etorkizuna aro digitalean

Zer egin dezakete argitaletxeek argitalpen digitalen munduan buru-belarri sartu eta gainera paperezko argitalpenekin aurrera egiteko? Esan dezagun lehenbizi paperezko argitalpenentzat beti izango dela lekua. Irakurle batzuek papera nahiago dutelako eta baita gauza batzuetarako paperezko liburuek ebookek baino egokiera hobeak eskaintzen dituztelako ere, adibidez, adiskide bati liburu bat uzteko edo erregalatzeko. Informazioa zabaltzeko egokiena ez da izango agian paperezko liburua, baina objektu gisa askok estimatzen dute. 

Liburuak inprimatzeko era berriak ere indarra hartzen ari dira. Dagoeneko ez da nahitanahiezkoa milaka aleko tiradak egitea. Inprenta digitalak gero eta tirada txikiagoak egiten ditu arrazoizko kostu baten barruan, eta eskatu ahalako inprimaketak, berriz, aleak banan-banan inprimatzea ere ahalbidetzen du. Sistema hau ohiko inprentaren aldean bi bider garestiagoa da, baina kontuan izanda liburu-dendetatik jasotako aleen %30etik gora banatzaileei itzultzeak eragiten di…

Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna

Image
Iturriak: Econtent eta Publisher's weekly
Paperezko liburuen ohiko salmentak ez bezala, ebooken salmentak aukera bikaina eskaintzen die argitaletxeei liburuek duten harrerari eta irakurleen irakurtzeko eta erosteko ohiturei buruzko informazioa lortzeko. Paperezko liburuen kasuan saldutako ale-kopurua baino askoz informazio gehiago ez zuten lortzen.  Ebook-ek eta irakurgailuek liburu bat zenbat bider zabaltzen den, aldiko zenbat orrialde irakurtzen diren, zenbat denbora hartzen duen liburu batek irakurria izateko, noraino iristen diren irakurketa bertan behera uzten duten irakurleek, zer irakurtzen duten kontsumitzaileek lehenago eta zer geroago erregistratzen dute. Datu horiek aztertuz argitaletxeek jakin dezakete zenbaterainoko atxikimendua duten kontsumitzaileek produktuarekiko. Dagoeneko Apple, Amazon, eta Google datu horiek aztertzen eta ustiatzen ari dira eta, irakurleen jarraipenerako gero eta software aurreratuagoa garatzen.

Analitika horiek egiteko teknikak Big Data arloko…