Posts

Showing posts from 2013

Semantika enpresaren zerbitzuan

Image
Semantika hizkuntzalaritzaren adar bat da

Hizkuntzalaritza hizkuntzaren azterketa zientifikoa da eta semantika esanahiaren aldetik hizkuntza aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra.

Hizkuntzalaritza eta informatika eskuz esku doaz gaur egun

1950eko hamarkadatik hona bi jakintza-arlo horiek gero eta lankidetza estuagoan dihardute eta Linguistika Konputazionala deritzogun arlo berri bat sortu dute. Hiru esparru nagusitan ari da lanean diziplina hori:

Ahozko hizketaren tratamenduan, hau da, seinale akustikoaren tratamenduan,  hizketa -ezagutze automatikoan, hizketa testu bihurtzean eta ahotsaren sintesian.Hizkuntzaren tratamendu edo ingeniaritza linguistikoan, batez ere eginkizun hauetan: corpusen anotazioan, entitateen (pertsona- eta leku-izenak, markak, etab.en) erauzketan, itzulpen automatikoan, laburpen automatikoan, dokumentu multzoetan bilaketak egitean.Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketan.Web semantikoa

Asko aipatzen den izen horren azpian, egia esan, ez dago semantika askor…

Oraingoz Expresso Book Machine ez da egokia liburu-dendetarako

Iturria: Publishers weekly

Espresso Book Machine 2007an aurkeztu zutenetik liburu-denda independenteak bere buruari galdezka ari dira makina hori baliagarria izango zaien ala ez. Hasieran garbi ikusten zuten 185.000 dolarrean saltzen zen makina hura garestiegia zela eta orain 85.000 dolarrean saltzen bada ere ez da merkea. 

2008tik hona AEBetako dozena bat liburu-dendak jarri dute makina hori. Azken sei hilabetean lau liburu-dendak itzuli egin dituzte makinak. Denbora berean saltoki handi batzuek jarri egin dituzte aldiz. 

Guztira 80 bat tokitan daude  munduan zehar. Horietako batzuk liburu-dendak dira, beste batzuk liburutegiak edo unibertsitateak. 

Zabalkunde handiagoa ez izateko arrazoietako bat da argitaletxeek ez dutela begi onez ikusi tituluak eskuragarri jartzea.


CELAN: lehiakortasunerako eta enplegagarritasunerako hizkuntza-estrategien plataforma

Jatorria, helburua eta jarduerak

CELAN plataforma 2009ko irailean sortu zuen Europar Batasunaren Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Nagusiak. Plataforma hori enpresetako interesdunek, industriako ordezkariek, enpresek, elkarteek, sindikatuek, hizkuntza-industriaren ordezkariek eta beste partehartzaile batzuek hizkuntzek enpresetan duten garrantziaz interes handiagoa sortzeko beharraz izan zituzten eztabaidetan du oinarria. 

Eztabaida horietan ditu erroak CELANen ideia nagusiak: enpresetako interesdunei hizkuntza-zerbitzuak eskainiko dizkien sare bat sortzea. CELAN proiektua 2011ko urtarrilaren 1ean sortu zen eta 2013 martxoaren 31 arte iraun zuen.

Egitasmoaren helburu nagusia da enpresen komunitatearen eta hizkuntzen arloan lanean dihardutenen arteko elkarrizketa erraztea.

Honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste, proiektuan:


Hainbat sektoretako europar konpainiek eta enpresa txiki eta ertainek hizkuntzen aldetik dituzten beharrak ikertzea.Dagoeneko badauden hizkuntza-zerbitzu…

Google, Amazon eta Apple abantailatu ditu gehiena iraultza digitalak

Iturria: IDBOOX

Tresna mugikorren hedapen handiak aldatu egin du kultur ondasunen kontsumitzaileen portaera, batez ere irakurleena. Avignongo Foroak  aurten argitaratu duen txostenak eduki digitalen aurrean kontsumitzaileek dituzten portaera berrien berri ematen du eta erakusten du sektoreko erraldoiek, hots, Googlek, Amazonek eta Applek gero eta garrantzi handiagoa dutela.

Mendebaldeko herrialdeetan biztaleen %60k telefono aurreratuak dituzte eta %40k tabletak. AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian telefono aurreratuak zituzten pertsonak 2012an %49 izatetik 2013an %64 izatera pasatu dira. Tabletak dituztenak, berriz, 2012an %18 izatetik 2013an %39 izatera. Ostera, irakurgailu elektronikoak %18tik %20ra soilik ugaritu dira.

Tableta ez da oraingoz behintzat liburu digitalen irakurgailua

15 eta 34 urtekoen %20k tableta jolaserako erabiltzen dute eta %25ek diote zenbait medio ikusteko nahiago dutela tresna mugikorra telebista baino. Zenbait herrialdetan oraindik irakurketara irit…

Liburu-dendariaren lan nagusia bezeroak dendan edukitzea da

Image
Pedro Herz, Brasilgo Livraria Cultura liburu-denden katearen zuzendari nagusiak, Frankfurteko liburu-azokan Publishing Perspectives-i eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak dakartzat hona. Liburu-salmentak funtziona dezan gakoa bezeroak dendan edukitzea da, esan zuen Herzek.
Pedro Herz Herzek liburuez aparte CDak, DVDak, periodikoak eta tresna elektronikoak ere saltzen ditu, eta gainera bere denda gehienek kafetegiak dituzte. Bere amak 1947an sortu zuen liburuak mailegatzeko negozio txikia 19 liburu-dendaz osaturiko katea bihurtu da. Horietan handienak, Sao Paulon dutenak, 4.300 m2-ko azalera du. Herzek kontatu zuen nola hasieran negozioa hasi zen horizontalki hazten eta horrek ez zuen funtzionatu. Berak berriro ekin zion, bertikalki haziz — “Azpiegitura eta erabakimen osasuntsuak baldin badituzu haz zaitezke”—eta saltoki handi batean liburu-denda bat ireki zuen, Brasilen lehenbizikoa izan zena, eta joera berri bati hasiera eman ziona. Gaur egun liburuek bere negozioaren %65-75 egite…

2012an Erresuma Batuko 98 argitaletxe itxi dira deskontu handien eta ebooken eraginez

Iturria: The Guardian

Erresuma Batuko 98 argitalpen-enpresa itxi ziren iaz, aurreko urtean baino %42 gehiago. Zenbaki horiek deskontu handien eta negozio-eredu digital berrien eraginez argitaletxeak nozitzen ari diren gero eta marjina-murrizte handiagoak islatzen dituzte.

Argitalpen-enpresen kaudimengabezia gehienak liburu-argitaletxeenak izan ziren, baina izan ziren periodiko eta aldizkarienak ere. 

Gertaera horien hainbat arrazoi aipatzen dituzte: deskontuak, ebooken merkatuaren hazkundea, pirateria eta bigarren eskuko liburuen merkatuaren hazkundea horien artean. 

Amazon eta erosahalmen handia duten beste saltzaile batzuk agertzeak izugarrizko presioa egin du marjinak murrizteko.

Erresuma Batuko liburu-saltzaileek ebooken BEZ desagerrarazteko eskatu dute

Iturria: The Bookseller

Europar Batzordeak ekonomia digitaleko zergak aztertzeko aditu-talde baten sorrera iragarri duen aste berean Erresuma Batuko liburu-saltzaileek ebooken BEZa desagerrarazteko eskatu dute. 

Waterstones liburu-denden katearen James Daunt zuzendari kudeatzailea, Sam Husain Foyles-en buru exekutiboa eta Seni Glaister The Book People-ren buru exekutiboa ebooken BEZa %0 izatearen alde agertu dira, gaur egun Erresuma Batuan paperezko liburuek duten zerga bera izan dezaten, ebookek duten %20koaren ordez. Ebookei BEZa kentzeak Erresuma Batuan beren egoitza nagusia duten saltzaileek eta Luxenburgon dutenek baldintza berberetan jardutea ekarriko luke. Izan ere Amazon, Kobo eta Nook Luxenburgoko baldintzez baliatzen dira. 

Europar Batasunaren legeak Europako liburu-saltzaileei galdatzen die BEZ estandar handiena ezartzea ebooken erosketei, baina Frantziak eta Luxenburgok araua hautsi zuten iaz, eta BEZa %5,5era eta %3ra jaitsi zuten hurrenez hurren, beren industria digitaletan…

Mike Shatzkin-ekin solasean: zergatik da horren zaila Amazonen lehian aritzea?

Iturria: Jeremy Greenfgield-ek Mike Shatzkin-i egindako elkarrizketa

Amazon argitaletxe gehienen bezero onena da — eta haiek beldurrik handiena dioten enpresa. Eduki digitalen negozioen aro globalizatuan, enpresek, seguru asko, aldi berean partaide eta lehiakide izan daitezkeen enpresekin egin beharko dituzte negozioak. 

Ondoko elkarrizketa laburrean Mike Shatzkin mintzo da Amazonen benetan gertatzen ari denaz, argitaletxeek jakin behar dutenaz eta ezagutza hori beren bezerorik garrantzitsuenarekiko harremanak hobetzeko baliatzeaz. 

Jeremy Greenfield-ek: Amazon da argitaletxe askoren bezerorik handiena. Beldurrik handiena ematen dien lehiakidea ere bada. Nola lan egin dezakete argitaletxeek eta nola ari daitezke lehian,  hain handia eta arrakastatsua den enpresa batekin?

Mike Shatzkin-ek: Amazonekin lehian aritzea hain zaila izateko arrazoietako bat da hura hainbat saltsatan dagoela sartuta. Diapers.com-en jabea da, beraz haurrak zaintzeari buruzko liburu bat egiten ari direnean, argital…

Hain arrakastatsua izandako sakelako liburua arriskuan da ebooken eraginez

Iturria: ActuaLitté

Sakelako liburuaren formatua XX.mendearen lehen herenean agertu zen eta geroztik sekulako arrakasta izan du. Hasieran, ordea, ez zuen irudi ona izan askorentzat. Iruditzen baitzitzaien formatu handiko liburuen bertsio eskasa zela eta autoreek ere beren lana hutsaltzeko modu bat zela pentsatzen baitzuten. Haatik agudo desagertu ziren burutazio horiek, formatu txikia oso baliagarria zela ikusi zenez.

Hiru izan dira arrakasta horren euskarriak: zabalkunde handia, noranahi eramateko erraztasuna eta prezio merkea. Horietxek dira, hain zuzen, liburu digitalen bertuterik handienak. Beraz, bi formatuok ez ote daude lehian gaur egun? Galdera honi erantzutea ez da hain samurra.

Liburu digitalaren eskuragarritasuna ez da sakelakoarena bezainbatekoa, irakurgailu bat erosi behar delako eta ebooken katalogoak oraindik paperezkoenak baino mugatuagoak direlako. Eramangarritasunari dagokionez, berriz, digitala da nagusi, eraman daitekeena ez delako liburu bat soilik, liburutegi oso ba…

Argitaletxeek beren irakurleak ezagutu behar dituzte aro digitalean irauteko

Iturria: livemint

Argitaletxeek beren irakurleak ezagutu behar dituzte eta saiatu behar dute jakiten haiek zer nahi duten, Interneteko saltoki handiek merkatuan eragin duten iraultzari erantzun ahal izateko.

Duela urte gutxi arte, argitaletxeek eragin handia zuten irakurleen aukeretan, liburu-dendetan egiten zituzten sustapen-ekintzen eta prentsako erreseinen bidez. Orain, ordea, gero eta gehiago, irakurleek Interneten erosten dituzte liburuak edo irakurgailu elektronikoetara jaisten dituzte, beren iruzkinak egiten dituzte eta besteen iritziak jasotzen dituzte sare sozialen bitartez. 

Digitaleranzko aldaketa dela eta, argitaletxeak edukiak eta istorioak tratatzeko guztiz bestelako era baten aurrean aurkitzen dira. Amazonek eta Applek beren bezeroen irakurtzeko erari eta beste ohitura batzuei buruzko datu-multzo izugarri handiak dituzte, merkatua menperatzea ahalbidetzen dietenak eta argitaletxe tradizionalak, berriz, beren irakurleengana mezuak iritsarazi ezinda dabiltza.

Datuen analisia…

Financial Times-en estrategia albisteak sarean argitaratzeko

Lionel Barber-ek, Financial Times periodikoaren editoreak, txosten bat egin du albisteak digitalean argitaratzeko hurrengo urratsak proposatuz. Hark dioenez, Financial Times berriak eredu berria behar du gaur eguneko gustu eta ohiturei erantzuteko. Hona hemen egiten dituen proposamenak:
1970eko hamarkadako lan egiteko modua; alegia, gauan zehar ondoz ondoko aldaketak eginez hainbat edizio ekoiztekoa, hilda dago. Etorkizunean, paperezko produktua webekotik eratorria izango da, eta ez alderantziz. Financial Times berria papererako lan egingo duen talde txiki batek eta weberako egunez lan egingo duen talde integratu batek ekoitziko dute.Edizio bakar horren egiturak ekarriko du iluntzean ahalik eta aldaketa gutxiena egitea, baina malgutasuna izaten jarraitu beharko du, Erresuma Batuko edizio berezi bat ateratzeko, Erresuma Batuko albisteen orriekin. Ahaleginik handiena datu eta grafiko ugari izango dituzten orrietan egin beharko da.Albisteen editoreek aldatu egin beharko dute beren lana …

Periodikoek estrategia berriak behar dituzte sareko bertsioetatik mozkinak lortzeko

Iturria: E-Reader News
Hal Varian-ek, Googleren ekonomialari nagusiak, Milanen orain dela gutxi izan den Nazioarteko Kazetaritza Jaialdian, esan zuen periodikoen industria tradizionala gainbehera etorri dela 1972az geroztik, azkenaldian are gehiago ari dela higatzen webguneen eraginez eta etorkizunera begira ikusten den argi-izpi bakarra tableten bidezko edizio digitalek eskainiko dioten aukera dela. Pew Foundation-en ikerlan bat aipatuz Varianek esan zuen tabletak direla goizetan eta arratsaldetan albisteak irakurtzeko hobesten diren tresnak, irakurleek albisteak irakurtzen denbora gehiena ematen duten garaietan, eta ordenagailuak eta telefonoak baino gehiago erabiltzen direla tabletak horretarako. Esan zuen, halaber, iragarkietatik sortzen diren diru-sarrerak albisteak irakurtzen ematen den denboraren araberakoak direla, eta, beraz, tabletak ugaritzeak sareko periodikoen industriari bultzada berri bat emango diola, 40 urtean lehenbiziko aldiz.

Zenbat eta denbora gehiago eman irakurleek…

Twitterrek orain 54 hizkuntzatatik itzulita eskain ditzake txioak.

Era horretan beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituen jendearekin harremanak izateko aukera dago Twitter aplikaziotik irten gabe.

Frankfurteko feriaren zuzendariak dio Google, Amazon eta Apple mehatxu bat direla argitalpen-industriarentzat

Frankfurteko liburu-azokaren irekieran gaur, urriak 8, izan den prentsaurreko batean, azokaren zuzendariak, Jürgen Boos-ek, honako hau esan du: «Amazon, Google eta Apple logistikaren magoak dira, baina ez dira editoreak eta ez dute edizioaren pasiorik». Gogor astindu ditu Boosek hiru erraldoi estatubatuarrak: «Bezeroak fidelizatzeko makinak dira, Interneteko merkataritzaz gainera irakurgailuak ere menderatzen dituzte eta horrekin bezeroak kontrolpean dituzte», esan du.

Frantzian hezkuntza digitalaren aldeko apustu handi bat egitekoak dira 2014an

Berrogeita bi erakunde batu dira «Education numérique 2014» taldean. Helburua da sinergiak lortzea eta hezkuntza digitala nazio mailako helburutzat hartzea 2014an. Erakunde publiko eta pribatuak dituen taldeak uste du badela garaia ikaskuntza digitala eskolan eta eskolatik kanpo helburutzat hartzeko.

2014an kanpaina handi bat abian jartzeko, hainbat proposamen egin dituzte; zehazki hauek: 

Enpresariak digitalaz sentsibilizatzeko ekintzak abian jartzea.Sarean eskuragarri izango diren dohainikako edukien lankidetza bidezko plataforma bat sortzea.6-12 urteko haurrentzako hezkuntza-modulu digitalak sortzeaFrantziako telebistekin partaidetzan formatu laburrak sortzea eta zabaltzea

Denbora errealean itzultzeko tresnak hizkuntzen arteko hesiak apurtzen ari dira

Munduko teknologia-enpresa aurreratuenetako batzuk, hala nola Japoniako NTT Docomo eta AEBetako Google eta Microsoft denbora errealeko itzulpena hobetzeko ahaleginetan ari dira. Zehaztasun-maila egokia lortzeko, makinek ez dute aski hitzez hitz itzultzea, esaldi osoak analizatu behar dituzte beren testuinguruetan, eta esanahia igarri, itzulpena eskaini aurretik. Googleren itzulpen zerbitzuen burua den Franz Och-ek iragarri zuen hizketatik hizketarako itzulpenak nahikoa ondo funtzionatuko duela urte gutxi barru, eta Microsoft Sare neural sakonen adimen artifizialeko teknologia erabiltzen ari da, hizketaren ezagutza lantzeko. 

Enpresa sortu berrien artean, berriz, badira beste batzuk teknologia apalagoekin ari direnak. Esate baterako ReadSpeaker enpresak ahotsetik azpitituluak ateratzo teknologia azpitituluetatik ahotsa ateratzekoarekin konbinatzen ari da, Skype moduko aplikazioetarako.

Irakurri ahala itzultzen duten betaurrekoak

Image
Garatu dutenek agindu dute prest izango dituztela 2020an Tokioko Olinpiar Jokoetara joaten diren bisitariek. 

NTT Docomo konpainia japoniarrak aurkeztu du, betaurrekoek, kamerak eta ordenagailuak osatzen duten sistema hau. Betaurrekoak jarrita dituen erabiltzaileak munduaren ikuspegi berri bat jasotzen du. Betaurrekoen aplikazioetako bat hizkuntza ezezagun bateko testu bat erabiltzaileari bere hizkuntzan erakustea da. Hori bereziki interesgarria izango da japoniar zeinuak ezagutzen ez ditugunontzat. 

Karaktereak ezagutzeko teknologiak bat-bateko itzulpena egitea ahalbidetzen du. Beste aplikazio bat edozein gainazal lau ukimenezko teklatu bihurtzea da. Beste bat aurpegiak ezagutzea eta identifikatzea.

Europako periodikoak larri dabiltza

Krisiaren eraginez Europako periodikoek gero eta diru-laguntza gutxiago jasotzen dituzte gobernuengandik.Iaz Frantziako La Tribune astekari bihurtu zen eta Espainiako El Paisen jabea den enpresa ia kaudimen-gabezian da. Dozenaka kazeta itxi dira Espainian eta Grezian. Italian 2012an azken 20 urtean publizitate orokorrean gastatu den gutxiena gastatu zen, estatuaren laguntzak %60 jaitsi dira 2006az geroztik eta Italiako periodikoen salmentak %22 jaitsi dira azken bost urtean. Oxfordeko Unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera Italiako periodiko-irakurleen %5 bakarrik da harpidedun.

eBookdirect ebookak liburu-dendetan erosteko txartelak

eBookdirect plataforma frantsesak bezeroei aukera ematen die ebookak liburu-dendetan erosteko. eBookdirect kanal anitzeko Actissia banaketa-taldeak eskaintzen duen zerbitzu bat da. 

Ebookak deskargatu ahal izateko, aldez aurretik eBookdirect txartel bat erosi behar da. Txartel horretan sarbide-kode bat dago. Txartel hori duenak www.ebookdirect.frwebgunean sartu behar du, gero sarbide-kodea sartu aukeratzen duen tituluaren ondoan eta « télécharger » sakatu ebooka deskargatzeko.

Afixatze digitala laburki

Image
Zer da fixatze digitala?


Salmenta-puntuan eta jendea dabilen lekuetan eduki digital eta interaktiboak komunikatzeko kanala, IP sareetara konektaturiko gailuen bitartez, hala nola pantaila, proiektore, totem edo ukimen-panelen bitartez.
Salmenta-puntuak nahiz igorgailuak kudea daitezke bakoitza bere aldetik nahiz taldeka.




Non eta zertako erabiltzen da?

Dendetan, banketxeetan, publikoa artatzen duten bulegoetan, botiketan, supermerkatuetan, geltokietan, aireportuetan, kalean, etab., komunikazio korporatiborako eta ustiapen komertzialerako.




Zer helbururekin?

Marka lantzea, bezeroak fidelizatzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzea, komunikazioa segmentatzea, produktuari buruzko informazio zabala ematea, salmentak areagotzea.
Zein dira sistema hauen abantailak?
Malgutasuna, helburuko publikora mezuak hobeto bideratzea, mezuak denbora errealean aldatzea, erabiltzaileen esperientzia eta markarekiko atxikimendua handitzea, interaktibotasuna.
Zer formatutako edukiak erabiltzen dira?
MPEG-1,2 eta 4, …

Adierazpena liburuaren etorkizunaz Europan

Irailaren 9an bilkura bat egin zuten Alemaniako Deutscher Kulturrat, Börsenverein des Deutschen Buchhandels e.V. erakundeak, Frantziako Syndicat national de l’édition (SNE) eta Syndicat de la Librairie Française (SLF) sindikatuek. Bilkura horren ondorio gisa adierazpen bat egin zuten elkarrekin erakunde horiek, Europan liburuak izan beharreko etorkizunaz, Europar Batasunaren lan-programan kontuan izan dadin. 

Alemaniako eta Frantziako gobernuei eskatu diete "liburuari buruzko kultura europarra garatzeko estrategia bat jar dezatela abian, Europar Batasunaren lan-programan txertatua" eta liburuaren katean parte hartzen duten eragile guztiekin adostua. 

Hauek izan dira adierazpenaren puntu nagusiak:
Liburuaren prezio finkoa, Europar batasunaren 11 esatutan ezarrita dagoena ukitu ezinezkoa da eta negoziatu ezinezkoa ere bai nazioarteko hitzarmen komertzialetan. Prezio finkoa, argitalpenak sortzearen eta zabaltzearen garapen-tresna baita, Europako estatu guztiei gomendatu behar zaie…

Periodikoak gainbehera baina kazetaritza tente

Iturria: Paidcontent

Londresko City Universityn kazetaritza-irakasle den George Brock-ek berrikitan idatzi duen liburu batean esan du periodikoak gainbehera doazela Internet agertu baino askoz lehenagotik.
Gaur egun oso zabaldua dago kazetaritza krisian dagoela Interneten erruz. Ez dago ukatzerik Internetek kazetaritzari astindu ederra eman diola, baina George Brockek dio periodikoak aldapa behera datozela aspalditik eta gertatzen ari dena bilakaera normala dela deskalabrua baino gehiago, eta kazetaritzak etorkizun distiratsua duela. Alegia, periodikoen etorkizuna gauza bat dela eta beste bat kazetaritzarena.

Berez, dio, periodikoek XX.mendearen bigarren erdian izan zuten loraldia berez gainbehera komertzial luze bat izan zela. Erresuma Batuko zabalkunde handiko periodikoek 1950eko hamarkadaren hasieran izan omen zuten salmenten gailurra. Telebistak Internetek baino kazeta gehiago hil zituela. Internetek gauzak gehiago okertu zituela, iragarki sailkatuak eta diru-sarrerak murriztea ekarr…

Helpouts, Googleren urruneko ikaskuntzarako zerbitzua

Googlek aurkeztu berria du Helpouts, beren ezagutzak beste batzuekin partekatu nahi dituzten profesionalei edo adituei zuzenduriko bideodeien bidez ikasteko eta kontsultatzeko zerbitzu berria. "Irakasle" horiek eskain dezakete beren zerbitzua dirua irabazteko asmoz nahiz dohainik. Oraindik ez dago publiko zabalarentzat jarrita eta gonbit bidez soilik egin daiteke erabiltzaile. Beren ezagutzak eskaini nahi dituzten pertsonek adituak diren arloetan eman behar dute izena eta adierazi behar dute zer ordu-tartetan egon daitezkeen prest erantzuteko. Bai zerbitzua emateagatik kobratu nahi duten aholulariek eta baita ikasleek ere Google Wallet ordainketa-sisteman kontu bat ireki behar dute, hori soilik izango baita ordainketa-kobraketak egiteko modua. Helpouts erabiltzeko Google+-en ere izan beharko da kontua. Googlek %20ko komisioa kobratuko du.

Marketinak gero eta garrantzi handiagoa du argitaletxeetan

Argitaletxeetan kezka nagusia zer nolako liburuak argitaratu izan da askotan eta ez hainbeste ekoizpenean efizientzia hobetzea edo salmentetan eta marketinean berrikuntzak egitea. Liburuen sustapena izan da bigarren arlo horretan batez ere landu izan dena, katalogoen, aurkezpenen, autoreen sinaduren, erreseinen eta publizitatearen bidez, baina benetako marketin-programarik gabe.

Orain ere liburu egokiak argitaratzen asmatzea funtsezkoa da argitaletxe batentzat, baina gero eta gehiago beste gauza batzuk garrantzi handia ari dira hartzen: sare sozialen bidezko harremanak, Google Adwords eta antzeko zerbitzuen bidezko publizitatea, bilaketak optimizatzeko liburuen fitxa bibliografikoak metadatuz hornitzea eta Dilve moduko zerbitzuen bidez hedatzea, kontsumitzaileekiko harreman pertsonalizatuak sortzea eta haien datu-baseak mantentzea, besteak beste.

Suedian bide egokia bilatu dute liburutegiek ebookak maileguz emateko

Liburutegietarako teknologiaren arloan diharduen Axiell enpresak eta Publit argitalpen-plataformak, lankidetzan, Atingo izendatu duten ebooken maileguak kudeatzeko plataforma sortu dute Suedian. 

Era horretan argitaletxeek eta liburutegiek erraz negozia ditzakete ebooken maileguak. Erresuma Batuan, aldiz, argitaletxeek eta gobernuak erabaki dute ebookak liburu fisikoak bezala erabiltzea, baina horrek ez du emaitza onik eman. Suediarrek asmatu egin dute aitortu dutenean ebooka eta paperezko liburua ez direla gauza bera, eta eredu berbera bientzat erabiltzen saiatzea ez dela egokia. Liburutegiek argitaletxeei maileguz hartzen dizkiete ebookak mailegu-aldiko horrenbesteko bat ordainduz. Suediarren eredu horrek negoziatzeko eta malgutasunez jokatzeko aukera ematen du. 

Azken finean, argitaletxeek beste edozein salmenta-kanal bezalaxe tratatzen dute liburutegien arloa. Salneurria erabakitzen dute eta noiznahi alda dezakete salneurri hori. Lehen, ez bazuten nahi eleberri berri bat liburute…

eOsasunaren interoperabilitatea Europar Batasunean

eOsasuna (ingelesez e Health) terminoak prozesu eta komunikazio elektronikoek lagunduriko osasun-zerbitzuak adierazten ditu. 

Hainbat motatako zerbitzuak sartzen dira eOsasuna kontzeptuaren pean:

Osasun-historia digitalak: pazienteen datuak osasun-arloko profesionalen artean komunikatzeko.ePreskripzioa: preskripzio-aukerak eskuratzeko, pazienteei preskripzioak inprimatzeko eta batzuetan preskripzioak medikuengandik farmazialariengana elektronikoki transmititzeko. Telemedikuntza: urrundik pazienteei tratamendu fisikoak edo psikologikoak emateko, pazienteen funtzioak telemonitorizatzea barne.Kontsumitzaileentzako osasun-informatika, hau da pertsona osasuntsuek nahiz pazienteek medikuntza-gaiei buruzko baliabide digitalak erabiltzeko sistemak. Osasunari buruzko jakintzaren kudeaketa: adibidez, azken medikuntza-aldizkarien berri emateko, praktika hoberenetarako gidak eskaintzeko edo epidemien jarraipena egiteko.Osasun-zerbitzuetako talde birtualak, hau da, ekipamendu digitalaren bitartez pa…

Bidai gidak zertan diren

Iturria: Pandodaily

Garai batean, Internetik eta GPSrik ez zegoenean gai ginen mundu osoan zehar bidaiatzeko. Ordainketak dirutan edo bidai txeketan egiten genituen, kreditu-txartelik ez genuenez. Aldean bidai gidak eta paperezko mapak eramaten genituen, orientaturik eta informaturik ibiltzeko.

Azken 25 urte honetan, ordea, gauzak asko aldatu dira, baliabide berriei esker. Besteak beste, orain Interneti esker ez dugu bidai gidetan askotan zaharkiturik egoten zen informazioaren beharrik. GPSak eta Google Mapsek telefono aurreratuetan eta tabletetan funtzionatzen dute, hotelen eskaintza bereziak eguneraturik ezagutzen ditugu eta baita beste bidaiari askoren haiei buruzko gomendioak ere. Aldaketa hori bidaiariontzat onuragarria izan den bezala, buruhauste-iturri da bidai gidak argitaratzen dituzten editorialentzat.

Editorial horietako garrantzitsuenetakoa izan den Lonely Planetentzat ere ez dira garai onak etorri. Digitalizazioaren eraginez enplegatuen %20 kaleratu behar izan ditu berrikita…

Suedian abian jarri dute periodikoak eta argazkiak eskatu ahala inprimatzeko sistema bat

Image
Iturria: http://www.springwise.com/

Eskatu ahala inprimatzeko zerbitzuak izan dira orain baino lehen, baina ia liburutegietan, unibertsitateetan eta argitaletxe batzuetan bakarrik.
Orain dela gutxi, Stockholm-en, Meganews enpresa suediarrak minutu gutxitan couché paperezko aldizkariak kalitate handiz inprimatzeko zerbitzua jarri du. Bertatik pasatzen direnek aukera dute hainbat aldizkari ezagun kreditu txartelaz ordaindu eta pare bat minutuan inprimaturik jasotzeko. 

Horretarako Ricoh enpresa japoniarraren teknologia erabili dute. Makinak amaraunera konektaturik daudenez, zenbaki berriak prest dauden bezain laster eskuragarri dituzte erabiltzaileek. 



Argitaletxeek aurrezki handiak egiten dituzte inprimategiko gastuetan, banaketan eta itzulketetan. Gainera ingurumena ere irabazten irteten da, ez delako paperik eta tintarik alferrik galtzen, eta birziklatzerik ez delako behar. 

Ondoko orriko bideoan azaltzen dira zehatz-mehatz zerbitzu horren abantailak:

http://www.meganewsmagazines.com/index…

Zer aldaketa eragin dio Amazonek argitalpen-industriari?

Iturria: Business Journal

2007an Amazonen Kindlea sortu zenez geroztik hona asko aldatu da askoren liburuak erosteko eta irakurtzeko era. Kindlea aldaketaren eragile izan dela ez dago ukatzerik baina ez da hori bakarrik Amazonek eragindako aldaketaren erantzule bakarra. Enpresa horrek autore-eskubideak hilero ordaintzen ditu eta ez, argitaletxe askok bezala, bi urtean behin. Horri esker autoreekn askoz lasterrago jakiten dute marketinaren ahaleginek zer nolako emaitzak dakarzkieten. Amazonek erraztu egin die autoreei argitaratzea zerbitzu automatizatuen bidez. Edizio- eta zuzenketa-zerbitzuak, liburuen marketinari buruzko ikasgaiak eta liburuak paperean nahiz euskarri digitalean kaleratzeko bideak ere eskaintzen dizkie. Amazonek argitalpen-industrian eskarmentu handia duten profesionalak kontratatu ditu, idazleekin harreman estuagoal izateko. Ohiko argitaletxeek gutxietsi izan dituzten generoak, hala nola istorio laburrak, saiakerak eta kazetaritza-lan luzeak, argitaratzeko aukerak ema…

Liburuen etorkizuna liburu-dendetan

Egilea:Mike Shatzkin 

Liburuen etorkizuna liburu-dendetan ez da era bakarrekoa denentzat, askotarikoa baizik. Liburu-dendak iraungo duten neurrian (eta haietan apalek hartuko duten lekua ezinbestean gero eta txikiagoa izango den arren, iraungo dute), liburu-dendak gero eta gehiago irakurtzeko liburuenak izango dira eta gutxiago erabiltzeko liburuenak.

Barnes & Nobleren azken txostenaren berri on bat zen beren dendak oraindik irabazten ari direla. Ez dakigu duten marjinaren zer parte datorkien liburuetatik eta zenbat NOOKetik edo jostailuetatik eta jokoetatik, baina benetan berri ona da argitaletxeen salmententzat eta ikusgaitasunarentzat hain garrantzitsuak diren dendak oraindik itxuraz osasuntsu mantentzea. Zoritxarrez, ezustekoa litzateke gauzak horrela luzaro jarraitzea. Internetera migratzen ari diren liburu-salmenten ehunekoak hazten jarraitzen du. Amazonek saltzen dituen paperezko liburuen salmentak igotzen jarraitzen dute (astiroago, jakina, baina beste guztienak beherantz doa…

HideOut: Disney-ren errealitate areagotuko teknologia

Iturria: Disney


Objektu materialekin eta gainazalekin interakzioan jardutea ahalbidetzen duen sistema bat da HideOut, projektore mugigarri batean oinarritua. HideOuten projektoreak atxikia duen kamera bat erabiltzen du, uhin infragorriak xurgatzen duen tinta batez egindako marka ezkutuak detektatzeko. Hainbat motatako aplikazioak gara daitezke sistema honetan oinarrituak: istorio interaktiboak, jokoak, etab. Liburu interaktibo batek, adibidez, orrialdeen leku jakinetan uhin infragorriak xurgatzen dituen tintaz eginiko markak izango ditu. Marka horiek ez dituzte ikusten gure begiek. Marka horien gainean, ordea, inprima daiteke tinta arrunta erabiliz, eta horrela ikusgai ditugun gauzek izan ditzakete sistemak atzemango dituen markak. Kamerak marka horiek atzematen dituenean proiektoreak irudiak proiektatzen ditu orrialdearen edo gainazalaren gainean.

Ikus bideoa hemen.


Eleaniztasuna eta enpresa : 2013-11-8an Nantesko Unibertsitatean

Eleaniztasunaren gaia enpresetan gaur egun bizi-bizirik planteatzen da, 1980ko hamarkadan planteatzen zen "dena ingelesez" aukeraren ordez. Kapitalismo berantak gaur egun dituen aldaketek gero eta zeregin garrantzitsuagoa ezartzen diote eleaniztasunari ekonomia globalizatuan, botere ekonomikoak munduan zehar sakabanatzeak hizkuntzen arteko harremanak birplanteatzea baitakar. 

"Eleaniztasunean eta kultura-aniztasunean" gaitasuna izatearen ideia agertzeak eta gaitasun horien balioa lan-merkatuan handitzeak gogoeta egitera gonbidatzen dute, formazioaren ikuspegitik. Gero eta ikerlan gehiago ari dira agertzen frogatzen dutenak ingelesa ez dela nahikoa nazioarteko partaideen artean komunikazioa bermatzeko. 2006an, ELAN txostenak, 2008an Davignon txostenak osatu zuenak, haren emaitzak berretsiz, erakutsi du nahikoa den hizkuntza-sorta bat ez menderatzeak merkatuak galarazten dizkiela enpresei.

Zenbait egitasmok, hala nola DYLAN 2006-2011 egitasmoak, Hizkuntzen dinamika eta…