Posts

Showing posts from November, 2012

FnacMusic ixtera doa

Iturria: Jennifer ROUSSE-MARQUET [ACTUALITÉ]   2012ko abenduaren 31n etengo du zerbitzua Fnac-ek sarean duen musika saltzeko webgunea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, FnacMusic-en bezeroak Itunes-era bideratuko dira. Zortzi urte iraun du Fnac-en zerbitzu horrek. Inoiz ez du lortu, ordea, pisurik merkatuan. 2011. urtean Frantzian Internet bidez egin diren musika digitalaren salmenten %4 baizik ez zituen lortu.  Besteak beste, MP3formatua aukeratu beharrean wma formatua DRMarekin aukeratu izanak, bilatzaile kaskarra izateak, iTunesek eskaintzen duen 20 milioi tituluen aldean katalogo askoz txikiagoa, 11 milioi titulukoa,  izateak ez diote utzi espero zuen arrakasta izaten .  Fnac-ek CDen merkatuari eutsiko dio, hor Frantziako merkatuaren %70 baitauka. Bestalde, gogoeta estrategikoa egiten ari dira, izango duten jarduera-esparrua zehazteko asmoz. Saltokiak gaika berrantolatzen ari dira, etxe-tresna elektriko txikiak saltzen hasi dira, Disney guneak jartzera doaz eta beste espazio b