Posts

Showing posts from April, 2012

Booktype: era askotako liburuak eta ebookak egiteko dohainikako tresna

Image
Booktype aplikazioaz paperezko liburuak eta hainbat formatutakoak sor daitezke: ePub, PDF, web orriak, etab. Booktype amaraunean oinarrituriko softwarea da, beraz, ez dago ordenagailuan instalatu beharrik. Hura erabiltzeko aski da nabigatzailea, baina enpresa batek jaits  eta instala dezake bere zerbitzari batean, hala nahi izanez gero, eta baita egokitu ere, kode irekikoa baita. Booktype erabiliz "Book Sprintak" egin daitezke, hau da 6-10 lagunen lankidetzaz 3-5 egunetan liburu bat sortzeko saioak. Lankideok ez dute leku berean lan egin beharrik, sarean zehar egin dezakete. Ikus beheko bideoa: Erabiltzen hasteko:  http://www.booki.cc/

Microsoft Language Translator aplikazioa

Iturria: http://greattechno.com   Microsoftek Windows Phonerako itzultzaile elektroniko bat atera du. Aplikazio horri esker, erabiltzaileek telefonoko kamera erabil dezakete, ulertzen ez dituzten testuei argazkiak atera eta itzulita ikusteko. Horretaz gainera, hizkuntza arrotzetako ahotsezko hitzak testu bihurtzeko eta itzulitakoa entzuteko baliabidea ere badu aplikazioak, eta erabiltzaileak idatz ditzake hizkuntza arrotzeko hitzak itzulita ikusteko. Erabil daiteke aplikazioa norberaren hizkuntzatik beste hizkuntza batera itzultzeko ere.  Labur esateko, esan, idatzi edo atera argazki bat eta aplikazioak itzulpena egiten du.  Itzultzaile hori Windows Phonerako lehenago sortu zuten Bing Translator-en bertsio berria da. Aplikazioa doan jaits daiteke Windows Phone MarketPlace -tik. 

Zergatik behar duten eduki-estrategia argitaletxeek gaur egun

Image
Iturriak: Publishingperspectives  eta norberak landua Azken urteotan, asko hitz egin da argitalpen-industrian gertatzen ari diren aldaketez. Orain ez da zalantzarik argitaletxeak, eta batez ere argitaletxe espezializatuak, eduki-hornitzailetzat hartzen ditugula, eta haiek ere beren buruak halaxe hartzen dituztela. Liburu inprimatuez gain, argitaletxeek gero eta gehiago, produktu digitalak ari dira eskaintzen, dela sarean, e-book moduan edo aplikazio gisa. B2B eragiketak ere beren negozioen parte garrantzitsua ari dira bihurtzen. Aldaketa horiek zuzeneko lehian jartzen dituzte, beste argitaletxe batzuekin ez ezik, baita teknologia arloko enpresa handiekin ere, hala nola Apple, Google eta Amazonekin.  Mugak lausotzen ari dira, editorialek goi-teknologiako produktuak eskaintzen baitituzte eta teknologia-hornitzaileek, berriz, argitaletxe moduan jokatzen dute. Baina teknologia-hornitzaileek musika eta etxerako gauzak saltzen dituzte, bidaia-agentzia eta enkante-etxe ere badira. Produkt

Hizkuntza-arazoak enpresa globalizatuetan

Iturria:  http://nicosiamoneynews.com Hitzez hitz: Lenovo txinatar ordenagailu-fabrikatzaileak ingelesa hartu zuen enpresaren hizkuntzatzat mandarinaren ordez, IBMren PCetako dibisioa erosi ondoren. Nekez imajina daiteke Gina Qiao, Lenovoren giza baliabideen arduradun hitzontzia, zer esan ez dakiela. Baina bere enpresak iragarri zuenean, 2005ean IBMren ordenagailu pertsonalen dibisioa erosi zuenean, ingelesa hartuko zuela enpresaren hizkuntzatzat mandarinaren ordez, ahoa bete hortzekin geratu zen. “Nire bizitza osoko unerik gogorrena izan zen,” zioen azentu nabarmenezko ingelesez,  akatsak tartekatuz eta aditz-jokoak nahastuz. “Ez nezake komunika. Ez nitzake adieraz nire ideiak. Ez nezakeelako ezer esan, hain azkarra ez nintzela sentitzen nuen.” Qiao andrea gogaitzen zuten frustrazio-sentimenduak eta konfiantza falta, gero eta gehiago,  zorigaiztoko ezaugarriak dira    de facto   nazioarteko harremanetarako  hizkuntza gisa ingelesa aukeratu duen merkatu globalean .  Kudeatza

Hachettek Numilog lehengo jabeari saldu dio

Prentsa-ohar baten bidez, Hachette Livre argitaletxeak adierazi du 2008an erosi zuen Numilog enpresa, liburuen digitalizazioan eta liburu digitalen salmentan espezializatua, Denis Zwirn-i, haren sortzaile eta Zuzendari Nagusiari, saldu diola. Frantzian liburuaren merkatua izaten ari den bilakaera da  salmenta bidez lehengo jabeari Numilog itzultzeko azaldu duten arrazoi ofiziala . Era horretan Numilog burujabe izango da bere garapena egiteko eta zerbitzuak proposatzeko, hala nola fitxategi digitalak banatzeko, liburu digitalak zuzenean edo bitartekarien bidez saltzeko, liburu-denden webguneak sortzeko eta kudeatzeko, etab. Hachette Livrek Numilogekin lankidetzan jarraituko du hala ere.  Plataforma digitalaren bezeroen eskakizun bat izan da  Numilog independentea izatea eta ez Hachetterena izatea.

Hezkuntzan erabiltzeko irudi libreak

Ikasmaterialetan irudiak erabiltzea erabakitzen denean, ezin da edozer gauza egin. Erraza da Internetetik irudiak jaistea, baina, eskubideak kontuan hartu gabe egiten bada, arazoak izan litezke. Eskubideak errespetatuz jokatu nahi bada, berriz, bestelako arazo batzuk sortzen dira: askotan ez da jakiten eskubideak norenak diren eta eskubideak erostea ere konplikatua gertatzen da askotan. Zorionez, gaur egun badira beste bide batzuk arazo horiekin topo ez egiteko, zehazki eskubideetatik libre dauden irudien bankuak erabiltzea. Hona hemen irudi-banku horietako bat: Wikimedia Common . Irudi-banku honek 12 milioi irudi baino gehiago dauzka. Hor bilaketak egin daitezke gaika (natura, gizartea, zientzia, etab.), lekuaren arabera (Lurra, espazioa, etab.), irudi motaren arabera (argazkiak, mapak, diagramak, etab.), lizentzia motaren arabera (Creative Commons, etab.), iturrien arabera (aldizkariak, entziklopediak, etab.)

Argitaletxeetako arduradunek nola erabili behar lituzketen sare sozialak

Iturria: Digital Book World Gero eta gehiago dira sare sozialak erabiltzen ari diren argitaletxeetako arduradunak, eta gero eta gehiago dira haietatik Twitter-en edo blogetan zer esan zaintzen dutenak. Sare sozialak erabili nahi dituzten argitaletxeetako profesionalek zenbait erregela sinple jarraitu behar lituzkete: 1. Errespetatu zure enpresaren komunikazio-politika Kontsultatu horretarako zure enpresaren giza baliabideen sailari ea enpresak zehaztua duen sare sozialak erabiltzeko politikarik. Nolanahi ere, ez ezazu esan sarean, jendaurreko aurkezpen batean esango ez zenukeena. Badira begien bistako erregela batzuk edozein enpresatan errespetatu beharrekoak, hala nola ez zabaltzea enpresaren barrukotzat hartzen diren informazioak, salmenten eta emaitzen datuak, eta horrelakoak. 2. Adieraz ezazu argi eta garbi zure iritziak ez datozela nahitanahiez bat enpresaren iritziekin, zeure iritziak direla eta ez besterik. 3. Kontuan izan sare sozialak erabiltzea oso erraza del

Wikipediaren hurrengo urratsa: Wikidata, makinek prozesatu eta erabiltzaileek editatu ahal izango duten datu-basea

Wikipedia kudeatzen duen Wikimedia Fundazioa egitasmo berri bat garatzen hasi da: Wikidata. Otsailean Berlinen izan zen Semantic Tech & Business Conferencen aurkeztu zuen erakunde horrek Wikidata, gizakiek eta makinek irakurri eta editatu ahal izango duten jakintza-biltegia, datu-base semantikoa alegia. Ez da hau Wikipediako datuetan oinarrituz datu-base semantiko bat sortzeko lehen ahalegina. Hor dago DBpedia, Wikipediatik datu egituratuak erauzten dituena. Bien arteko aldea da, datuak eskuragarri jartzeaz gain, edonork editatzeko aukera ere emango duela Wikidatak. Wikipediaren hizkuntza guztietako bertsioak parean jarriko ditu, oinarrizko datuei dagokienez. Wikidata sortzeko lehen esfortzua Wikimediaren Alemaniako adarrak egingo du.  Egitasmoak hiru fase izango ditu. Lehenbizikoak ekarriko du Wikipediaren 280tik gora hizkuntzetako bertsio bakoitzak Wikidata orri bat izatea. Horrela entziklopediak datu estrukturatuen iturri erkide bakarra izango du hizkuntza guztietarako,