Posts

Showing posts from March, 2012

Harry Potter-en ebookak ez daude DRMz babesturik

Pottermore-n Harry Potter-en liburuak salgai jartzea aipagarria da, ez bakarrik arrakasta handiko obra horien bertsio digitala noiz kaleratuko zen jende asko zegoelako zain, baizik eta baita ere hesi bat hautsi duelako, liburu horiek ez baitaude DRMz babesturik. Erosleek ez dute eragozpenik izango tresna batetik bestera liburuok mugitzeko. Pottermorek arrakasta izaten badu, gerta daiteke eredu hori hedatzea eta Amazonen nagusitasunari azpia jatea. Orain arte, argitaletxe handien ebookak babesturik saldu dira, hau da tresna jakinetan eta software jakina erabiliz soilik irakur daitezke. Esate baterako, Amazonen erositako ebookak Kindle irakurgailuetan edo telefonoetarako, tabletetarako eta ordenagailuetarako Kindle aplikazioak erabiliz baizik ez daitezke irakur. Ezin dira, esate baterako, Barnes & Nobleren Nook irakurgailuetan irakurri. Alderantziz, Nookerako ebook bat ezin da irakurri Kindleetan. Apple Storen erositako ebookak iPhoneetan, iPodetan eta iPadetan bakarrik irakur d

Rakuten: merkataritza elektronikoaren eredu japoniarra

Interneten zerbitzuak eskaitzen dituen konpainia japoniar bat da  Rakuten , merkataritza elektronikoaren arloan munduko 10 handienetakoa, Amazon, eBay, Baidu, eta abarrekin batera. Negozio txikiei Interneten saltzeko aukera ematen dien portale bat du, haiei beren webguneak optimizatzea eta haietara bezeroak erakartzea ahalbidetzen diena. Eredua B2B2C da, hau da "business to business to consumer" Amazonek ere bere webgunean eskaintzen ditu beste negozio batzuen produktuak, baina ez die Rakutenek ematen dien protagonismoa ematen. Amazonek produktua nabarmentzen duen bezala, Rakutenek saltzailea nabarmentzen du. Beti dakizu argi eta garbi zein den saltzen ari zaizun denda. Eredu hori sekulako arrakasta izaten ari da: 2011n 4.600 milioi dolarreko salmentak egin zituen, urtebetean % 9,8 hazkundea lortuz. Baditu beste negozio batzuk ere: bankuen, telekomunikazioen eta bidaien arloetakoak . Japonian izugarri ezaguna da. Sarea erabiltzen duten japoniarren  % 78 bere webgun

Deloitte-ren txosten batek dio 5 urtean denda fisikoen % 40 itxi litezkeela Erresuma Batuan

Iturria: The Guardian Erresuma Batuko kale komertzialetan laster kafetegiak eta Interneteko kioskoak izango dira nagusi, Deloitte-ren txosten batek dioenez. Hamar dendatik lauk ateak itxi beharko omen dituzte bost urtean, kontsumitzaileek denda tradizionaletara joateari utzi eta sarean erosketak egiten ohitu ahala.  Lehiakorrak izaten jarraitzeko, dendariek  % 30 - 40  murriztu beharko dituzte beren ondasun higiezinak datozen bost urteetan, eta mantentzen dutena  kontsumitzaileen eskakizun berrietara  egokitu, Deloittek dioenez.  AEBn,   dagoeneko, saltoki handiek gero eta joera handiagoa dute dohanikako Wi-fi-a eskaintzeko, kontsumitzaileei sarean erosten laguntzeko, eta joera hori munduan zehar zabalduko dela espero da. Erresuma Batuko Tescok iragarria du bere saltokietan hori bera egiteko asmoa. "Erresuma Batuko dendari gehienek denda gehiegi dituzte" esan zuen txostenaren egilea izan den eta  Deloitten dendei aholku emateko zerbitzuaren zuzendari den  Silvia Rind

QR kodeak hezkuntzan erabiltzeko zenbait ideia

Image
QR kode bat barra-kode baten antzekoa da, baina bi dimentsiokoa. Barra-kode batean hogei digito inguru kodetu daitezke, QR kode batean, aldiz, askoz informazio gehiago sar daiteke. Esate baterako URL bat, webgune batera bideraturiko esteka. Lehen ere aipatua dut hau . Gaur egun nonahi aurki daitezke QR kodeak, edozein argitalpenetan, edozein ibilgailu, tresna, produktu, eta abarretan. Irudi horietako baten atzean zer dagoen jakiteko, kameradun telefono, tableta edo ordenagailua behar dugu eta QR kodeak dekodetzeko aplikazio bat. Kamera kodeari begira jartzen dugunean, QR kodeari dagokion informazioa eskuratuko dugu: webgunea, irudia, abestia edo dena delakoa. Telefono kameraduna edonork du gaur egun eta dekodetzeko softwarea doan eskuratzea ere oso erraza da. Nik neuk i-nigma aplikazioa dut nire telefonoan. Kodeak sortzea ere erraza da, esate baterako kaywa webgunean. Hor sortzen den irudia gorde, inprima edo dokumentu batean txerta dezakezu. Eta, zer egin daiteke kode horiek

Toponimia sinkronikoari buruzko jardunaldiak Rennes-eko Unibertsitatean

Image
Martxoaren 22an eta 23an toponimia-gaietan adituak diren berrogei hizkuntzalari, hamabost herrialdetakoak Rennes-eko Unibertsitatean bilduko dira toponimia sinkronikoaz hitz egiteko. Jardunaldien izenburua hauxe da: "Toponimia sinkronikoaren erronkak: egiturak, testuinguruak eta erabilerak". Hitzaldiak ingelesez edo frantsesez izango dira eta hainbat gai jorratuko dituzte: NBEren lanak nazioarteko komunikazioan toponimoen erabilera arautzeko. Bretoieraren Erakunde Publikoaren lana eskualdeko toponimiaren eta toponimoek hedabideetan duten erabileraren analisi gramatikal, semantiko eta pragmatikoaren arloan. Toponimoen erabilera geografiakoak zehazki ez diren beste testuinguruetan (narrazioan, identitate- eta politika-arazoak leku-izenak hautatzerakoan). Toponimoen erabilera administrazioan eta kartografian. Lau osoko bilkura izango dira. Bilduko direnen artean izango dira Maria Barros, NBEren ordezkari gisa, eta Frantzia, Austria, Italia, Finlandia, Aljeria, Errumani

« Soutenir la librairie » txostenaren ondorioak

Frantziako Kultura ministroak, Frédéric Mitterrand-ek, misio bati txosten bat egin zezan eskatu zion, liburuaren industria izaten ari den egoerari aurre egiteko jokabidea proposa zezan. Igaro berria den Liburuaren Parisko Saloian aurkeztu zituen ministroak txosten horretan atera diren ondorioak. Txostenaren izenburua da «Soutenir la librairie pour consolider l’ensemble de la chaine du livre : une exigence et une responsabilité partagées » [Liburu-denda sostengatu, liburuaren kate osoa sendotzeko: eskakizun eta erantzukizun partekatuak] Txostengileek azaldu dituzten ideia eta proposamen nagusiak honako hauek dira: Frantzian liburuaren merkatua beherantz doa, baina oraindik sendo dago, ondo egituraturik dago eta baditu baliabide egokiak. Beheranzko joera horren arrazoi nagusia irakurleen jokabidea da eta ez hainbeste teknologia. Bistan da, ordea, merkatu horrek aldaketa handiak izango dituela, batez ere epe ertainean, dagoeneko abian den digitalizazioaren eraginez. Liburu-den

iTranslate4.eu itzultzaile automatikoa

iTranslate4.eu  webgunea itzulpen automatikoa lantzen duten europar enpresen kontsortzio batek garatu du. Enpresa horietako bakoitzak gutxienez hizkuntza-bikote baterako itzulpen-sistema garatu du. Kontsortzioan parte hartzeko gonbita aldez aurretik egindako probetan emaitzarik onenak lortu zituzten enpresei egin zieten. Gonbidatu zituzten enpresa guztiek beren baliabideak eman zituzten Europar Batasuneko hizkuntza-bikote gehinetarako kalitateko itzulpen-zerbitzuak eskainiko zituen webgune erkide bat eratzeko.  Dagoeneko abian da zerbitzua, beta bertsioan bada ere. Guztira 62 hizkuntzaren artean egiten ditu itzulpenak, zuzenean hizkuntzatik hizkuntzara, ingelesetik pasatu gabe.  Proba helbide honetan egin daiteke: http://itranslate4.eu/search/index   Hizkuntza berbererako itzultzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, enpresen arteko lehia dago, nork kalitate hobea eskaini. Partaideak honako enpresa hauek dira: Koordinatzailea: Hungariako Zientzia-Akademiaren Hizkuntz

Haurrentzako eduki digitalen negozioa TOC Bolonian

Iturria:  http://publishingperspectives.com Joan zen igandean, 2012-03-18an, 350 lagun baino gehiago bildu ziren Urteroko TOC Boloniaren bigarren edizioan. Ekitaldi hori aste honetan izaten ari den Haurrrentzako Liburuen Boloniako 49. feriaren atarikoa izan zen. Hizlari-sail batek eta hainbat panel-eztabaidak haurrentzako eduki digitalen arloa aztertu zuten; non dagoen gaur egun, eta nora jo lezakeen etorkizunean. Hona hemen han esandako gauzarik nabarmenenak: Irekiera hitzaldian, Disney Publishing Worldwide-ren presidentea den Russell Hamptonek, haurrentzako munduko editorialik handiena digitalizatzea zer nolako erronka den azaldu zuen. Haurrentzako eduki digitalen salmentak handitzen ari direla esan zuen, eta, adibidez, Rick Riordan-en azken liburuaren, The Son of Neptune titulua duenaren, lehen asteko salmenten % 30 e-book formatukoenak izan direla. Bigarren hitzaldian, Dominique Raccah, Sourcebooks-en editoreak, adierazi zuen orain ikusten ari garen eraldaketek "libur

Nola ari dira moldatzen egunkariak edizio digitaletatik diru-sarrerak izateko?

Informazio iturria:   http://www.journalism.org Errealitate latza ari dira bizi izaten egunkariak han eta hemen. Paperezko edizioetatik datozkien diru-sarrerak murrizten ari zaizkie eta digitaletatik etortzea nahi luketenak ez datozkie parrastaka. Zehazki esateko, gizarte-zientzietan espezializaturiko Pew Research Center estatubatuarrak egin duen Project for Excellence in Journalism egitasmoak erakusten duenez, edizio digitaletatik irabazten duten dolar bakoitzeko, zazpi galtzen dituzte paperezkotik. Giroa, sektoreko arduradunen artean, ez da oso alaia, nahiz eta mundu guztiari ez doakion berdin. Badirudi, guztientzat baldintzak berberak izan arren, egunkari bakoitzaren emaitzek zerikusia dutela enpresa bakoitzaren kultura eta jarrerekin, eta tamaina ere ez dela erabakigarria. Arduradun baikorrenek uste dute digitaletik etorriko diren irabaziek gaindituko dituztela paperezko edizioek sortzen dituzten galerak hemendik urte batzuetara, ezkorrenek, aldiz, diote hori ez dela inoiz ger

Eduki digitalak Frantziako ikastetxeetan

Image
Iturria:  http://www.idboox.com Conseil National du Numérique (CNNum ) erakundeak txosten bat argitaratu berria du, herrialde hartako ikastetxeetan eduki digitalek duten egoerari eta garapenari buruz. Kontseiluak bere aholkuak eman ditu, argitaletxeek, eduki digitalen arloko eta hezkuntzako profesionalek ziotena entzun ostean. Egoera ez da oso distiratsua Txostenean, CNNum-ek hauxe adierazten du: « Ia 100.000 ikasle irteten dira urtero CM2tik oinarrizko gaitasunak menderatu gabe.  CM2 maila Frantziako hezkuntza-sisteman Sistema digitalen potentzialari oraindik oso etekin gutxi ateratzen zaio, bestelakoekin alderatuz gero, nahiz eta prozesu pedagogikoetan eta hezkuntza-sistemaren antolaketan hobekuntzak egiteko tresna bikaina izan. Hori erakusten duten zifra batzuk: - 300 milioi euro gastatzen dituzte urtero kolektibitateek paperezko ikasliburuak erosten, eta beste 100 milioi urtero fotokopietan. - 2010ean, 20 milioi euro soilik gastatu dira baliabide digitaletan

Barnes & Noblek Europara jauzi egiteko asmoa du

Iturria:  http://www.actualitte.com Barnes & Noble, AEBko liburu-denden kate handiena Europara jauzi egiteko asmotan dabil, lehiakide nagusiak dituen Amazoni et Appleri aurre egiteko. Hasieran Barnes & Nobleren estrategia komertziala aplikazioetan oinarrituko da, britainiarrak Interneteko bere katalogoan sartu ahal izan daitezen.  Estrategia horren ifrentzua, epe luzera, Nook irakurgailua Europako merkatuan sartzea izan liteke. AEBn Nook tabletaren prezioak Amazonen Kindlerenarekin parekatu ostean,  Barnes & Noblek kontraerasoari ekin dio. Zalaparta handi samarrez sartu da Herbehereetan, 2011ko abenduaren 20an Merkataritza Ganberan erregistratuz. Badirudi Erresuma Batuan  Waterstones   liburu-denda sarearen bidez salduko duela Nook . Bestalde Nooken beste bertsio bat udaberrian kaleratzekoa omen dute, Waterstonesekin izango duten aliantzaren barruan sartuko litzatekeena. Tableta horren erabiltzaileek Waterstones liburu-dendetan dauden bitartean liburuen zatiak

Virgin ixtera doa Parisko Champs Élysées-en duen megadenda

Image
Iturria:  http://www.lefigaro.fr Virgin harremanetan jarri da zenbait higiezin-agentziarekin, Parisko Champs Élysées-en duen lokal erraldoia hartuko duen beste norbait bila diezaioten. Megadenda hori izugarri handia da, Parisko hiribide nagusiaren 52 zenbakitik 60ra bitartekoak hartzen ditu, 7.000 m2 ditu guztira eta horietatik 4.500 m2 saltokiak hartzen ditu. Dirudienez, lokal horren alokairua handiegia da eta salmentak beherantz doazkie urtean-urtean. Askok nahi lukete leku hori eta, esaten dutenez, Appel , Forever 21 eta  Marks & Spencer  dira horietako batzuk. Jean-Louis Raynard, Virgin-en presidenteak berrikitan esan du beste saltoki-eredu txikiago bat, eskaintza segmentatuagoa izango lukeena, lantzen ari direla. Iaz geroztik Virgin bere 28 dendak, horietako hiru Pariskoak, eraldatzen ari da. Beste batzuk, berriz, ixten ari da. Esate baterako, aurtego udaberrian itxiko ditu Saint-Denisekoa eta Metzekoa, eta Bordele-Mérignac-ekoa 2011n eta Louvrekoa joan zen urtarrile