Posts

Showing posts from January, 2012

Erresuma Batuko idazleak haserre gobernuak hezkuntzan fotokopiak erabiltzeko jarri nahi dituen arauengatik

Ehunka idazle elkartu dira, Erresuma Batuko gobernuak copyright-lizentziak hezkuntzan erabiltzeko jarri nahi dituen arauen kontra. Haiek diote arau horiek izugarri murriztuko dituztela idazleen irabaziak. Erresuma Batuan, ikastetxeek baimena dute ehunka mila argitalpen eta ikusentzunezko edukien milaka ordu kopiatzeko eta berrerabiltzeko, urtean 2,75  £ ikasleko ordainduta,  Copyright Licensing Agency (CLA), eta Educational Recording Agency (ERA) erakundeek jarritako lizentziak emateko sistema baten barruan.  Egileek Author Licensing and Collecting Society (ALCS) baltzuaren bitartez jasotzen dituzte eskubideei dagozkien ordainketak. 2011n, 18.500 egile britainiarrek, gutxi gorabehera, jaso zituzten ordainketak sistema horren bidez, eta jaso zuten kopurua orotara 7 milioi £-koa izan zen. Sistema hori mehatxupean dago, Erresuma Batuko gobernuak irabazi horiek murrizteko asmoa duelako, hezkuntza arloan autore-eskubideek dituzten salbuespenak areagotuz, Europar Batasunaren legeek

Testuliburuak argitaratzen dituzten Alemaniako editorialek eduki digitalak aurkeztu dituzte

Image
Otsailaren 14tik 18ra Hanover-en izango den Didacta feriari begira, testuliburuak argitaratzen dituzten Alemaniako editorialek eduki digitalak aurkeztu dituzte, Applek berrikitan aurkeztu duen hezkuntzarako programari erantzunez.     Alemaniako 27 argitaletxek egin dute aurkezpena. Planteatu duten soluzioak plataforma bakarra izango du, non hainbat editorialen edukiak erabili ahal izango baitituzten eskolek, ikasleek eta irakasleek, sarean nahiz saretik kanpora . Plataforma berri hori 2012-2013 ikastaroaren hasieran merkaturatuko da. Edozein sistema eragile eta tresnarekin bateragarria izango da.

Barnes&Noble liburu digitalen irakurleei buruzko datuak partekatzen hasiko da argitaletxeekin

AEBko Barnes & Noble liburu-denden kateak iragarri du argitaletxeekin lankidetza estuagoan lan egiteko asmoa duela, irakurleei buruzko informazio gehiago partekatuz, liburu digitalen komertzializazioa hobetzeko Digital Book World konferentzian adierazi du hori ebook arloko Jim Hilt B&Nren presidenteordeak ,  sektoreko 1.000 profesionalen aurrean.  Hala zioen: « gure industriaren eraldaketa eta hazkunde lasterra, ebookaren arloan, ez dira gertatuko autoreek, saltzaileek eta argitaletxeek, erabiltzen dituzten datuei dagokienez, gardentasun handiagoz jokatzen ez duten bitartean. ». Dirudienez, datu-partekatze hori gauzatzeko bidea EPUB 3 formatuko edukiak sortzeko metodoak erabiltzea da, adibidez Javascript kodea liburu digitaletan txertatuz, irakurleen ohiturak jarraitzeko.

Jean Jaurès Fundazioaren saiakera berria: Langues et cultures régionales : en finir avec l’exception française

Image
Frantzian bada Jean Jaurès izeneko fundazio bat , pentsamendu sozialistaren berrikuntza xedetzat duena, eta  2012an, hain zuzen, hogei urte beteko dituena. Erakunde horren jarduerarik garrantzitsuenetako bat hamabostean behin saiakera bat argitaratzea da. Saiakera horiek paperean argitaratu eta saltzen dira 6 €-an eta doan lor daitezke PDF formatuan. Hemen aipatzen dugun saiakera hauxe da: Langues et cultures régionales : en finir avec l’exception française Armand Jung Jean-Jacques Urvoas ISBN : 978-2-36244-035-9 Esan bezala, doan jaits daiteke helbide honetatik:  http://goo.gl/fLi6c Liburuak sarrera eta hiru kapitulu ditu. Sarreran esaten da Frantzia ez dela herrian sorturiko asmo batetik abiaturik eraiki, baizik eta Paris inguruan agintea zuten jauntxo batzuen gero eta lurralde gehiagoz jabetzeko gosetik. Estatua eratzeko modu horren ondorio izan da lurralde horietan zegoen kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aurkako politika. Ideia horiek bi kapitulu hauetan zehar sak

Applek ikasmaterial digitalen plataforma aurkeztu du

Applek gaur, 2012-01-19, hezkuntza-arloko berrikuntzak aurkeztu ditu New Yorken. Adierazi dutenaren arabera, iTunes U orain topagune bat izango da unibertsitate mailako ikasleentzat eta irakasleentzat. Zerbitzuak aukera ematen die irakasleei mezuak bidaltzeko, etxeko lanak agintzeko eta  programak aurkezteko. Ikasleek berriz eskura izango dute ikastaroan erabiliko duten material guztia, bideoak, dokumentuak, aplikazioak, testuliburuak eta bestelako edukiak barne. Zerbitzu hori guztiz integraturik egongo da iBooks-ekin. iTunes U-n ariketa berriak agertzen direnean, ikasleek egin ahal izango dituzte eta hartzen dituzten apunteak testuliburu digitaletan txertatu ahal izango dituzte.  Aplikazioa bera doan erabil daiteke, baina materiala ordaindu egin behar da.

Mobipocketek pertsiana jaitsi du

Liburu digitaletan aitzindaria izan zen Mobipocket enpresa ateak ixtera doa, hamabi urtetan zehar arlo horretan jardun ondoren. Enpresa horrek sortu zuen .MOBI formatua eta enpresa bera Amazonek erosi zituen 2005ean . Horixe izan zen, hain zuzen, desagertzera kondenaturik geratzeko bidea, lehen Lexcycle enpresari eta bere Stanza aplikazioari gertatu zitzaien bezala, Amazonek 2009an erosi zituenean. Amazonek, .MOBI formatutik abiatuz, Kindle formatua eta izen bereko irakurgailuaren inguru itxia sortu zituen. Une honetan  http://www.mobipocket.com  webgunean dohainikako titulu batzuk daude soilik. Edozein bilaketa egiten saiatuz gero "Sentitzen dugu, bilaketak ez du emaitzarik" da erantzuna.

Herbehereetan asko handitu dira ebooken salmentak

Image
Iturriak:  http://www.ereaders.nl                http://web.cpnb.nl Ebooken salmentak bikoiztu egin dira Herbehereetan 2011n 2010koekin alderatuta. Hala ere, oraindik liburu mota guztien salmenten % 1,6 egiten dute. Liburu digitalen salmentak, ostera % 4,6 jaitsi dira paperezko liburuen salmentak . Herbehereetan liburu digital gehiena saltzen duen Interneteko denda  Bol.com  da. 2011n milioi bat ebook saldu ditu. 2012rako esperantza onak dituzte.  Aurten Kobo sartu da Herbehereetan eta Amazon laster sartzekoa da. Guztira % 5era igo daitezke liburu digitalen salmentak salmenta guztiekiko. Egia esan, 2011n espero zuten ehuneko horretara iristea, baina ez dute lortu, besteak beste argitaletxeak oraindik uzkur samar agertzen direlako, tituluak euskarri horretan argitaratzeko orduan. Paperezko liburuaren kaltetan izango den igoera hori ez dago jakiterik, baina 2012. urtea ez da ondo hasi liburuaren industriarentzat, urtearen lehen astean % 14,6 jausi baitira salmentak.  Herbeheretak

Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak

Jokoetako teknikak eta planteamenduak ikaskuntzan erabiltzeaz (ingelesez gamification deritzonaz) asko hitz egiten da gaur egun. Baina, zein dira ikasmaterialgintzan dihardutenek balia ditzaketen jokoetako oinarrizko elementuak?  Hona hemen ezaugarri horietako batzuk: Istorioa Jokoek interesa eta motibazioa istorio baten bidez pizten dituzte. Istorio horrek giro bat sortzen du eta hor ekintza batzuk egin behar dira. Ohiko ikasmaterial askori ekintzarako giroa falta izaten zaie, hain zuzen. Istorio batek argumentua, pertsonaiak, bukaera, jokalekua jartzen ditu ikaskuntzan laguntzeko, zerbait ikastea erabilerara hurbiltzeko eta baita ere oroimenari laguntzeko ere. Emaitzak Jokoek berehala ematen diote erabiltzailari bere errendimenduaren berri.  Ikaskuntzan hori aplikatzen denean, ikasleari etengabeko ebaluazioa eskaintzen zaio. Bestalde, jakintza ebaluatu ordez jakintzaren aplikazioa ebaluatzen zaio.  Saiatu-huts egin-saiatu prozesua Azterketa bidezko ebalua

24Symbols bere zerbitzuak argitaletxeei eskaintzen hasi da

24Symbols enpresa espainiarrak, liburuen Spotify deitu izan zaionak, bi joera berri abian jartzea erabaki du. 24symbols-en HTML5 formatuko bertsio bat lantzen ibili dira tresna mugikorretarako, ordenagailuetarako web bertsioaren eta iPaderako aplikazioaren ondoren. HTML5en lehen bertsio bat kaleratu dute jada, baina gehiago hobetzekotan dira, funtzioak gehituz. Bestalde, argitaletxe txiki eta ertainentzako zerbitzuak proposatzeko asmoa dute, haiek ere probetxua atera diezaieten azken sei hilabeteotan egin dituzten garapenei. Hodeian irakurketa-zerbitzuak irakurleei proposatu nahi dizkieten enpresei  beren teknologia  eskaintzen hasi dira.  Hodeian irakurtzeko plataformak funtzionalitate sozialak ditu, hala nola partekatzea eta trukatzea, eta harpidetza bidezkoa da. Erabiltzaileak harpidetza egin dezakete, hainbat argitaletxetako katalogoa eskura izateko.  Sistema hori bera beren bezeroei eskaini nahi dieten enpresek 24symbols-en zerbitzuak erabil ditzakete, baina kudeaketa ald

Collins-ek dohainikako hiztegi bat jarri du sarean

Image
Collins-ek hiztegi bat jarri du sarean,  www.collinsdictionary.com   helbidean. Dohainik erabil daiteke 220.000 sarrera, sinonimoak, itzulpenak, hitzen maiztasunen grafikoak eta Flickr-eko argazki adierazgarriak dituen webgune hori. Webgunea 18 hilabetean garatu dute, Collinsek Glasgowen duen egoitza nagusian. Antzeko webguneak dituzte beste argitaletxe batzuek ere, hala nola  Oxford English Dictionaryk, baina oro har ordainduz kontsultatzekoak dira. Collins-en webgune hori lehian izango da, hortaz, Wordreference moduko webguneekin. Joan zen abenduaren 31n jarri zuten abian hiztegia 120.000 sarrerarekin eta 220.000 sarrerara datorren martxoan iritsiko da. Erabiltzaileek definizioak, sinonimoak, thesaurus bat eta hizten 38 hizkuntzatako baliokideak aurkituko dituzte hiztegi horretan, eta baita hitzen historiak, milioi bat erabilera-adibide, fikziozko literaturatik, liburu teknikoetatik, egunkari eta aldizkarietatik hartuak, milioi bat audio baino gehiago, ingeles britainiarrek

Argitaletxeen bezeroak banatzaileak izan dira orain arte; gero eta gehiago irakurleak izango dira bezeroak

Liburu digitalak jaio ziren arte, argitaletxeek beren liburu gehien-gehienak banatzaileei saltzen zizkieten. Ez zuten asko arduratu beharrik liburuak irakurleei saltzeaz, horretaz bitartekariak arduratzen zirenez. Aski zuten batez ere publikoari erakargarriak gertatuko zitzaizkien produktuak zaintzearekin. Liburu digitalak ateratzearekin, print on demand teknologiarekin eta Internet bidezko paperezko liburuen salmentarekin, buztan luzea gero eta luzeagoa gertatzen ari da. Hor ikusgaitasunaren arazoa areagotu egiten da. Lehen ere zaila bazen titulu batek kontsumitzailearen arreta bereganatzea, hemendik aurrera are zailagoa izango da. Argitaletxeari irakurlea ezagutzea komeni zaio eta harekin zuzeneko harremanetan jardutea. Horrek aspalditik erroturiko ohiturak aldatzea eskatzen du

Argitaletxeak 2012. urteari begira. Argitalpen digitalen epe laburreko erronkak

Iturria: Futurebook Hainbat dira argitaletxeek epe labur eta ertainean argitalpen digitalen arloan zaindu beharko dituzten alderdiak: Eskubideak Argitalpen digitalen arloan argitasun eta gardentasun handiagoa behar da eskubideei dagokienez, eta gaur egungo anbiguotasuna eta informazio falta, aldi berean, mehatxurik handiena eta abagunea dira.  Liburuaren mundua globala da eta ebooken merkatua lehertu ahala, argitaletxeek birpentsatu beharra dute lurraldekako eskubideen sistema. Obra zurtzak jarraitzen dute izaten askok ikusten duten pagotxa,  eta arazoak konpondu gabe jarraitzen du. Baimen-eskubideak bihurtuko dira gero eta gehiago abagune, edukiak zatikatzen eta hobetzen diren heinean, eta zatiak mundu digitalean eskuragarriago bihurtu ahala. Beste medio batzuek dituzten lizentzi ereduak ez  ditu liburuaren merkatuak gaur egun. Alokatzeari eta mailegatzeari ezin zaie ez ikusia egin gehiago, eta, ez bazaie proaktiboki soluziorik ematen, beste batzuek soluzionatuko dituzte. DR

Elkarrizketa David “Skip” Prichard, Ingram Content Group-en presidente eta zuzendari nagusiarekin

Iturria: Education News Ingram Content Group AEBko enpresa bat da, argitalpen-industriari zerbitzuak eskaintzen dizkiona. Liburu-dendak, liburutegiak, eskolak, etab. dira haren bezeroak.  Bezero horiek fitxategi digital batean bidaltzen diote edukia eta Ingram-ek zabalkundea ematen dio, inprimaturik eta hainbat formatu digitaletan. Guztira 7,5 milioi tituluko inbentarioa dute.  Hona hemen  David “Skip” Prichard Ingram Content Group-en presidente eta zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa : Nolakoa uste duzu izango dela liburuaren hazkundea datozen  bost-hamar urtetan? Baikortasunez ikusten dut liburuaren hazkundea etorkizunean. Lehenik eta behin, demografia alde dugu. Baby-boom -eko belaunaldia [AEBz ari da] adinean aurrera doa eta horrek irakurketa elikatu beharko luke.  Ingelesezko liburuen eskariaren joera ere positiboa da, epe luzera begira.  Bigarrena,  liburuaren eskaria areagotzen ari da  teknologia , bai tresna elektronikoetan eta baita Internet bidezko liburu-erosketei