Random House Mondarorik testu laburren serieak ebook formatuan argitaratzeari ekin dio

Iturria: Publishing Perspectives

Serie batean autore ospetsuen fikziozko testu laburrak argitaratuko dituzte, formatu digitalean soilik. En Debate izena izango duen beste serie batean fikziozkoak ez diren generoetako liburuak argitaratuko dituzte, hala nola, historialarien eta kazetarien lanak, gaur egungo gaiez. 

Egitasmo honi ekin diote ikusi dutenean ebooka aukerako euskarria dela, lan laburrak paperean argitaratzea eta banatzea ekonomikoki bideragarria ez den kasuetan, eta espainierazko liburuen merkatuan euskarri digitala indartzen ari dela. 

Erabaki horrek haustura bat dakar ebookak liburu fisikoen erreplika gisa argitaratzeko marketineko estrategiarekiko, serie horiek euskarri digitalean soilik argitaratuko baitira. 

Fikziozko seriea, berriz,ezezaguna duten idazle baten liburu oso bat erosteko prest ez dauden irakurleentzat lagin gisakoak eskaintzeko modua izango da, edo formatu digitalerako oraindik irabazita ez daudenak proba egitera animatzeko modu bat. Seriea osatuko duten tituluetan lehena 
David Foster Wallace-ren This is the Water obraren espainierazko bertsioa da. Eleberri luzeak idazten dituen idazle baten espainierazko lan laburrago bat argitaratzea harengana hurbiltzeko era bat izan daitekeela erakusten duen adibidea da hori. Bestalde, era horretan haren lan luzeagoak irakurleria zabalago batengana iristea lor daiteke

Serie horretan bertan argitaratuko dira Mónica Lavin, Carlos Pascual, Álvaro Enrigue eta Óscar de la Borbolla-ren fikziozko lan laburrak. Fikziozkoak ez diren obren En Debate serieak "berehala argitaratzeko" premiari ere erantzungo dio, hau da, gertatu berriak diren geretakariei buruzko kazetaritza-lanak argitaratzeko premiari. “Aipatzen dugun adibidea Fukushimako tsunamiarena da,” zioen Random House Mondadoriren ebooken saileko zuzendaria den Carmen Ospinak. “Ohiko formatuko liburuekin urtebete joan daiteke gertakari bat izan denetik hari buruzko lana argitara eman arte, eta En Debate seriearekin, aldiz, garrantzizko zerbait gertatu eta berehala izan daitezke artikuluak kalean" zioen halaber. 

Hasieran
 sei titulu dituen En Debate seriea 2013an 40 titulu ingururaino zabalduko dute eta horien artekoak dira Jesús Ramírez Cuevas-en “Presidencia Comprada,” saiakera, Mexikon 2012an izan ziren hauteskundeei buruzkoa eta Marco Lara Klahr-en “Cosas de Familia” saiakera, Michoacán-go estatuko droga-trafikatzaileen kartelari buruzkoa.  Julio Scherer-ek 1994an Octavio Paz Nobel saridun mexikarrari, honen 80. urtebetetzean, egin zion elkarrizketa eta Enrique Krauze historialariak biografiaren arteaz idatzitako saiakera ere argitaratuko dituzte. 

Espainierazko ebooken merkaturik handiena den AEBn tituluak 1,99 dolarrean salduko dira eta 29 pesoan Mexikon, hura baita oraindik haurtzaroan egon arren Latin Amerikan lasterren haztea espero den merkatua. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?