Eusko Jaurlaritzak agerian jarri du iturburu irekiko biltegi bat berrerabilera errazteko

Iturria: European Commission Joinup 

Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen openapps.euskadi.net biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera.

Openapps.euskadi.net open data moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du. Webgune horrek beste batzuek sorturiko iturburu irekiko aplikazioen katalogoa ere badu, iturburu irekiko beste sei biltegiranzko estekekin. Biltegi horietakoak dira Joinup, Cenatic, Espainiako gobernuarena eta Kataluniako Generalitataerna, besteak beste. 

Erabiltzaileek aukera dute webgune horietan guztietan soluzioak bilatzeko. Beste biltegi batzuk ere gehituko zaizkio etorkizunean katalogoari. Beste mota bateko software-aplikazioak, berrerabilera bultzatzeko asmoz jarriko direnak, gehituko zaizkio webguneari laster. 

Ontologia 

Biltegia aurtengo udan aurrera irten den dekretu baten emaitza da. Dekretu horrek dio EAEko herri-administrazioek, edo adminitrazio horientzat, garaturiko software-aplikazio guztiak, besterik zehaztu ezean, iturburu irekiko gisa partekatu behar direla. Biltegiak baliabide irekien ontologia bat du. Ontologia horrek hiru biltegi hartzen ditu: Aplikazio Irekien Katalogoa, Beste Aplikazio Ireki Batzuen Katalogoa eta Aplikazio Irekien berrerabileraren Katalogoa. Plataformaren beraren iturburu-kodea ere eskuragarri dago. PHP eta Drupal erabiliz garatu dute eta plug-in bat ere garatuko dute metadatuen deskribapenak esportatzeko, W3Cren RDF kontzeptuak erabiliz. Horrela, biltegia bateragarria izango da baliabide semantikoak deskribatzeko ADMS.sw edo DCAT erabiltzen duten beste biltegiekin.

Euskal Autonomia Erkidegoaren biltegian erabiltzaileei esaten zaie askatasuna dutela aplikazioen iturburu-kodea aztertzeko, hobetzeko, moldatzeko eta birbanatzeko. Aplikazioen aplikazioentzat hobesten den lizentzia Europar Batasunaren iturburu irekiko EUPL lizentzia da eta dokumentazioa partekatzeko (CC-by-SA) Creative Commons lizentziarekin banatu beharko litzateke.

Comments

  1. Nire probetan behintzat euskaraz ez dabil.
    es eta en bai baina euskaraz ez.
    Betiko kontua?

    ReplyDelete

Post a Comment

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?