Posts

Showing posts from July, 2012

RAEren hiztegia Interneten eskuragarri mugikorretarako

RAEren Diccionario de la Lengua espaƱola , tresna mugikorretatik kontsulta daiteke. Espainieraren Akademiak aplikazio bat kaleratu berria du telefono aurreratuetarako. Aplikazio hori Grupo Planeta k, hiztegia argitaratzen duen editorialak, garatu du.  Aplikazioa doan jaits daiteke eta hiztegiaren sarrera guztiak dauzka. Appleren iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak daude oraingoz, baina RAEk aditzera eman du laster beste bertsio batzuk ere kaleratuko dituela.  Erabilera errazekoa da aplikazioa. Bilaketa-lauki batean hitza sartzen denean, aplikazioak Akademiaren hiztegian hitz horrek dituen adiera guztiak kargatzen ditu. Erabiltzaileak aukera du bilaketa-parametroak aldatzeko, lemen, formen edo beste ezaugarri batzuen araberakoa izan dadin bilaketa. iOSerako bertsioa Androiderako bertsioa

Amazonek eskaria egiten den egun berean entregatuko ditu liburuak etxean AEBn

Image
Orain arte Amazonek zerga txikienak ordaintzen ziren estatuetan ipintzen zituen AEBn bere logistika-zentroak. Bezeroek paketeak biltegi horietatik eskaria egiten zuten biharamunean jasotzen zituzten. Orain, arautegi fiskala aldatu dutenez, ez du horrelako abantailarik bilatuko eta biltegiak hiri-inguru askotan jarriko ditu, eskariak egiten diren egun berean  entregak  egiteko. Dagoeneko inbertsio handiak eginak zituen biharamunean entregak egiteko. Horrekin lehiakide asko jokoz kanpo utziak zituen, baina orain nagusitasuna areagotu egingo du. Bezeroek etxean ez ezik, "kutxazain" moduko batzuetan ere jaso ahal izango dituzte liburuak. Alboko argazkian ikus daiteke kutxazain horietako bat.

Collins argitaletxeak erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegian

Collins-ek, 1819tik hiztegiak argitaratzen diharduen argitaletxeak, erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegiaren hurrengo edizioan. Hitz berriak hiztegian sartzea, orain arte itxia izan den prozesua, ireki egingo dute ingelesez hitz egiten duen edonorentzat.  Edonork proposa ditzake hiztegian sartzekoak liratekeela uste duen hitzak, Collinsen webgunea ren bitartez. Proposamen horietako batzuk hiztegian sartuko dituzte, erabilera-maiztasuna, iturri-kopurua,iraupena eta beste irizpide batzuk kontuan izanda.  Horretarako datuak 4.500 milioi testu-hitzeko Collins Corpusak eskainiko dizkie. Corpus horrek hainbat iturritatik jasotzen ditu hitzak, hala nola egunkarietatik, irratietatik eta hedabide sozialetatik. Collins-ek dagoeneko identifikatuak ditu hiztegiko sarrera izateko hautagaiak liratekeen hitz batzuk, adibidez: creeping, cray, legbomb, yolo, mantyhose, superphone, sweatworking, Tebowing, tweeps eta twitlit . Collins-en editoreek erabiltzaileen iradokizunei bi

Publication Standards Project egitasmoa: manifestu bat ebooken arloko estandarizazioaren alde

Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak.  Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe  sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik.  Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena .  Gaur egun, oso bali