Pricewaterhouse-ren 2016rako aurreikuspenak ebooken merkatuaz

Iturria: paidcontent

Pricewaterhouse Coopers-ek argitara eman berria duen txosten batek dioenez, 2016rako AEBko liburu-merkatuaren erdia ebookena izango da. 


PwCren txostenak testuliburuak eta gainerakoak batera eta bereizita aztertzen ditu. Testuliburuak alde batera uzten badira, txostenak dioenez, AEBn urtetik urtera merkatua %1,1 inguru haziko da, hau da, ia batere ez, eta paperezko liburuen salmentek izango duten jaitsiera ebooken salmenten igoerak 2013rako konpentsatuko du. AEBn 2012ko lehen hiruhilekoan, helduen %30ek irakurgailu bat zuen gutxienez, dela ereader-a dela tableta. 


Europan gauzak astiroago doaz eta aurrerantzean ere astiroago joango omen dira. Ondoko grafikoak erakusten du munduko eskualde bakoitzean ebooken salmentak izango duen bilakaera 2016 arte. 



Txostenak dio, halaber, Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika batera hartzen dituen eskualdean testuliburuen eta gainerakoen salmenten batura jaitsi egingo dela datozen bi urteetan, eta gero igo egingo dela 2016rako, 44.800 milioi dolarreraino, hots, 2011ko mailaraino. Epe laburrean izango den jaitsieran eragina izango omen du krisialdiak eta baita ebookek paperezko liburuen merkatuari jango dioten zatiak ere.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?