Ebooken autoedizioan arrakasta izan duen Bella Andre idazleak bere ahokuak eman dizkigu

Iturria: The Digital Reader 


Nyree Belleville idazleak, goitizenez Bella Andre, gutxik bezalako arrakasta izan du autoedizioz argitaratu dituen ebookekin: hiruhileko batean 56.008 ale saldu zituen eta 116.264 dolar poltsikuratu zituen, eta azken 18 hilabetean 700.000 ebook saldu ditu 4,99 dolarrean bakoitza.


Bella Andre hitzaldia egiten BEAn IDPFk izan zuen atalean

Bukatu berria den BookExpo Amerikan, idazle horrek, hitzaldi labur batean, bere marketineko estrategien berri eman zuen. 


Hona hemen eman zituen aholkuak:



  • Gutxienez bost tituluz osaturiko serie bat prestatu. Bera ohartu da arrakasta handia duten autoreek sarri serie bateko bostgarren tituluarekin iristen direla arrakasta izatera. Hasieran pentsatu zuen berak idatzitako “The Sullivans” seriea bostgarren tituluarekin bukatutzat ematea, baina ikusi zuen argitaratzen zuen titulu berri bakoitzak aurreko tituluen salmentak igoarazten zituela. Horregatik, erabaki du seriea zabalik uztea.
  •  Oso itxura sinple eta argia ematea serieari, oso antzeko azalak erabiliz titulu guztientzat, oso erraz identifika daitezen, eta autorearen izena ahalik eta gehiena nabarmenduz. 


    Bella Andreren bi tituluren azalak
  • Salneurria izan dadila markaren elementu bat. Berak 2,99 dolarrean saltzen ditu 40.000 hitz arteko tituluak eta 4,99-5,99 dolarrean 60.000-80.000 hitzeko tituluak.
  • Azpigenerotan dibertsifikatu, bakoitzean goitizen desberdina erabiliz. Iaz serie txiki bat argitaratu zuen Lucy Kevin izengoitiarekin eta 25.000 ale saldu zituen lehen hilabetean.
  • Aztertu iraganean arrakasta izan zuten argitalpen moduak eta egin probak haiekin.
  • Jarraitu autoedizioa egiten atzerriko hizkuntzetan. Aurten 30 pertsona kontratatu dtu bere liburuak itzultzen laguntzeko.
  • Atzerrirako lizentziak negoziatu agente batekin.
  • Entzun irakurleei hurrena zer izan nahi luketen jakiteko, eta eman laster haiek eskatzen dutena. Autoedizioaz ohiko argitaletxe batekin lan eginda baino lasterrago atera daitezke liburuak. Bere lehen ebooka argitara eman zuenean, azken hamar urtean idatzi zioten jarraitzaile guztiei idatzi zien liburuaren berri emateko.
  • Gogoan izan lizentziak emateko aukerak konta ezin ahala direla: audioliburuetarako, atzerriko eskubideetarako, filmetarako, etab.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?