Posts

Showing posts from June, 2012

Europako argitaletxeetako buruak ebooken hazkundeak dituen oztopoez hitz egiteko bildu ziren

Atzo, ekainak 26, Bruselan Europako argitaletxeetako buruak mahai-inguru batean bildu ziren, ebooken hazkundeaz eta ebookei nahiz paperezko liburuei BEZ berbera ezarri beharraz hitz egiteko. Besteak beste, Penguineko John Makinson buru exekutiboa, Hachetteko  Richard Kitson zuzendari komertziala Mondadoriko  Riccardo Cavallero,  Gallimard Jeunesseko  Hedwige Pasquet eta  Holtzbrink Verlagsgruppeko  Rudiger Salat   biltzekoak ziren. Bilkura Europako Argitaletxeen Federazioak eta Europako Liburu-denden Federazioak antolatu zuten. Bi erakunde horiek proposatzen dute ebooken BEZa jaistea, formatu hori sustatzeko, eta edozein liburu digital irakurri ahal izatea  edozein irakurgailutan, edozein plataformatan erosia dela ere, kontsumitzaileen onurarako. Erakunde horiek diote gaur egun ebookei ezartzen zaien BEZa kaltegarria dela haien hazkunderako, herrialde batetik bestera BEZa diferentea izateak  plataforma multinazionalen eta lokalen artean desberdintasun handiak izatea eragiten duela eta

Edonork parte har dezake Frantziako hirietako landare basatien inbentarioa egiten

Image
Iturria: Thot Cursus   Hirietako hainbat txokotan landareak berez sortzen dira. Parisko Musée national d'Histoire naturelle -k eta Tela Botanica , botanika frankofonoaren sareak, Frantziako biztanleei proposatzen diete hirietako landare basatien inbentarioa egitea. Landare horien behatoki bat sortzea da helburua. Parisen 2011ko udan probatu zuten Sauvages de ma rue egitasmoa orain Frantzia osora hedatu da. Parte hartzeko ez dago botanikan aditua izan beharrik. Aski da hiriko auzo bat aukeratzea, lursailaren fitxa inprimatzea, behatzea, landareak identifikatzea, haiei argazkiak egitea eta datuak Tela Botanicara igortzea, han inbentaria ditzaten.  Botanikan aditua izan gabe landareak identifikatzea ezinezkoa dirudi, baina ez da hala. Dauden lekuan bertan identifikatu nahi dituztenek 2012ko ekainaren bukaeran salgai jarriko den Sauvages de ma rue  gidaliburua erabil dezakete. Bestela webgunean landareak identifikatzeko saila erabil dezakete.  Partehartzaileentzat entretenigarri

Galesko kostako ibilbideetan QR kodeak jarri dituzte

Image
Iturria: Live for the outdoors   Galeseko kostaldean Wales Coast Path izeneko ibilbide multzoa dago. Guztira 870 miliatan zehar egin daitezke ibilaldiak han. Orain hainbat informazio eskura ditzakete bide haietan dabiltzanek, leku bakoitzeko historiaz eta geografiaz, beren sakelako telefonoen bidez. QR kodeak jarri dituzte 37 lekutan. Horri esker, smartphone bat edo tableta bat duenak, kode horiek eskaneatuz, une berean aurrean duen paisaiaren ezaugarriei buruzko informazioa jaso dezake. Hainbat puntutan, bisitariek, QR kodeen bidez, urrunean ikusten diren mendi eta herrien izenak erakusten dizkieten argazkiak jaits ditzakete eta leku-izenak entzun ditzakete. Mapetan ikus dezakete leku bakoitzaren kokapena. Puntu bakoitzean webgune bat kontsulta dezakete, hurrengo punturaino gidatzen dituena.   Wales Coast Path-en eskualdeen mapa Lan hori hainbat instituzio eta gizabanakoren ekarpenei esker egin ahal izan da, hala nola lekuan lekuko historialariei eta informazioa sei hizkuntz

Metadatuen eragina liburuen salmentan

Oraintsu arte ISBNa izan da liburuen identifikaziorako baliabide nagusia. Garrantzitsua izan da hori, zeren eta nekez sal edo eros daiteke ezagutzen ez dena. Azken urteotan, ordea, beste tresna aberatsago batzuk ari dira agertzen. Esate baterako Espainian DILVE (Distribuidor de Información del Libro Español en venta) Interneteko plataforma sortu da. DILVEren bidez, Espainian salgai dauden liburuen datu bibliografiko aberastuak eskura ditzake liburuaren balio-kateko edozein profesionalek. Ohiko datu bibliografikoez aparte (titulua, autorea, argitaletxea, urtea, etab.) beste hainbat erabil daitezke sistema horretan, informazio bibliografikorako nazioarteko ONIX estandarraren bitartez. Estandar hori XML lengoaian oinarritua da, baina erabiltzaile arruntek ez dute lengoaia horren berri izan beharrik ere, datuak kargatzeko eta erauzteko baliabide gardenak eskaintzen dituelako DILVEk. ONIXen bidez liburuari buruzko era askotako metadatuak kodetu daitezke, identifikazio soilaz aparte: hizkunt

Frantziako autoreak eta argitaletxeak ez dira ados jarri ebooken kontratuen arazoan

Idazleen kontseiluak (CPEk)eta argitaletxeen sindikatu patronalak (SNEk) zituzten elkarrizketak adostasunik gabe etenda geratu dira. Eztabaidagaia argitalpen digitalen kontratuei buruzkoa izan da. Bi gai izan dira porrotaren eragileak: 1) Paperean agortuak edo deskatalogatuak dauden eta digitalean eskuragarri dauden tituluak. 2) Idazle batek bere obraren bertsio digitalari buruzko kontratu bat sinatzen duenean, ez dago argi egile-eskubideak nola kobratuko lituzkeen negozio-eredu berriak sortuko balira.  Horren ondorioz, idazleen kontseiluak eskatzen dio Aurélie Filippetti Kultura ministroari izan dadila aparteko kontratu bat bertsio digitalerako, hiru urteko iraupena izango lukeena. Porrot hori Googleren, argitaletxeen sindikatu patronalaren eta Société des gens de lettres idazle-elkartearen artean akordioak sinatu eta egun gutxira etorri da. Technorati token:  XGCBMDSWFFSR

Frantzian paperezko liburuen eta ebooken BEZa jaistera doaz

Aurélie Filippetti andrea, Frantziako Kultura eta Komunikazio arloko ministroa, liburu-saltzaileekin bildu zen etorkizunaz hitz egiteko. Bilkura horretan berretsi zuen BEZ murriztua % 5,5ekoa izatera itzuliko dela, «sektoreak dituen arazo tekniko eta logistikoak kontuan izango dituen egutegi baten arabera. Liburu digitalaren BEZa liburu inprimatuarenarekin berdinduko da.». Liburu fisikoaren BEZa %5,5etik %7ra igo zuten joan zen apirilean eta ebookena, aldiz, 2012ko urtarrilean %19,6tik %7ra jaitsi zuten.

Zapata-kaxatik XML fitxategira euskal hiztegigintzan

Ikus teknologiaren erabilerak euskal hiztegigintzan izan duen bilakaera: Open publication - Free publishing - More hiztegigintza

Paris historian zehar eta gaur egun 3Dko animazioen bidez bisitatzeko aukera eskainiko duen liburua

Frantziako Dassault Systèmes-ek garatu dituen errealitate areagotuko teknologiei esker, gaurko Paris nahiz historian zehar izan dena 3Dko animazio birtualen bidez bisitatzeko aukera eskainiko duen liburu bat argitaratuko du 2012ko irailaren bukaeran Flammarion argitaletxeak. Paris la ville à remonter le temps izenburua izango duen liburu horren orrialdeak webcam baten aurrean jartzen direnean ikusiko dira 3Dko animazio horiek.

Google Play liburuak saltzen hasi da Espainian

Image
Ostegunean Alemanian ebooken denda zabaldu ostean, Googlek ireki du ostiralean Espainiako denda.

Alemaniako Thalia liburu-denden kateak Cybook Odyssey irakurgailua eskainiko du

Irakurgailuak fabrikatzen dituen Bookeen enpresak eta Thalia liburu-denden kateak hitzarmen bat sinatu dute, kateak Alemanian, Suitzan eta Austrian dituen 300 dendetan Cybook Odyssey irakurgailua proposatzeko. Tresna horrek zuzeneko sarbidea izango du Thaliaren Interneteko dendara. Fabrikatzaile horrek berak partaidetzan dihardu Virginekin eta Decitrerekin Frantzian eta Feltrinellirekin Italian. Thaliaren presidente zuzendari nagusiak Hauxe esan du akordioaz: «Irakurketa digitalaren merkatuan gertatzen ari diren garapen lasterrek eta liburu digitalen banaketa gero eta handiagoak justifikatzen dute Thaliak sektore horretan egin duen apustua».

Google Books abian da Alemanian eta laster izango da Frantzian

Image
Googlek abian jarri du ebooken denda Alemanian. Google +-en iragarri du irekiera hori eta bertan alemanezko best-seller batzuk aurkeztu ditu. Frantzian oraindik ez dute zabaldu liburu digitalen denda, baina laster zabalduko dutela dirudi, zeren eta astelehenean Googlek eta Syndicat National de l’Edition (SNE) editore-elkarteak sinatu zuten hitzarmenarekin bukatu baita 2006az geroztik zuten auzia. Alemaniako Google Booksen hasierako orria

Googlek Frantziako autore eta argitaletxeekin sinatu duen kontratuak oztopa dezake Amazon Kindle Europan hedatzeaa

Iturria: Paidcontent Googlek iragarri berria du Frantziako autoreekin eta argitaletxeekin sinatu duen kontratua, legezko linbo batean egon diren milioika ebook saltzeko aukera emango diona. Kontratu horrek bultza litzake argitalpen digitalak Europan eta erabakigarria izan daiteke kontinentean ebooken merkatuan zer enpresa nagusituko diren eragiteko.  Kontratuaren baldintzen arabera,  Googlek, argitaletxeen baimenik gabe, hainbat titulu eskaneatzeko hartu zuen erabakiaren aurka,  Frantziako 600 argitaletxek eta autore talde handi batek  jarri zituzten demandak indarrik gabe utziko ditu, eta argitaletxeak liburuen bertsio digitalak saltzen hasiko dira. Kontratu horren arabera, argitaletxeek kontrolatu ahal izango dute zer ebook saltzen diren eta eska diezaiokete Googleri sor dezala zerrenda bat, autoreei beren eskubideen jarraipena egitea ahalbidetuko diena.  Akordio hori Frantziako legeak ebooken egile-eskubideak biltzeko sortu duen mekanismo berri baten sorrerarekin batera iritsi

Eskatu ahalako inprimaketak eragotz diezaieke autoreei agorturiko tituluen kontratuak hutsaldu ahal izatea

Gaur egun indarrean dagoen legearen arabera, liburu bat agorturik baldin badago, autoreak argitaletxeari berrargitaratzeko eskatu eta berrargitaratu gabe urtebete igarotzen bada, autoreak eskubidea du argitaletxearekin duen kontratua hutsaltzeko. Bestalde, liburu baten argitaraldi bat agortutzat ematen da, saldu gabe geratzen den ale kopurua edizioaren kopuru osoaren %5 baino txikiagoa denean edo 100 ale baino gutxiago geratzen direnean saldu gabe. Eskatu ahalako inprimaketa (Print on demand) bitartez, ordea, euskarri digitalean dagoen liburu baten ale bat inprima daiteke noiznahi. Hortaz, teknologia horrek titulu bat etengabe salgai edukitzea ahalbidetzen du eta eragotz diezaioke autoreari kontratua hutsaldu ahal izatea.

Ebooken autoedizioan arrakasta izan duen Bella Andre idazleak bere ahokuak eman dizkigu

Image
Iturria: The Digital Reader   Nyree Belleville  idazleak , goitizenez   Bella Andre, gutxik bezalako arrakasta izan du autoedizioz argitaratu dituen ebookekin: hiruhileko batean 56.008 ale saldu zituen eta 116.264 dolar poltsikuratu zituen, eta azken 18 hilabetean 700.000 ebook saldu ditu 4,99 dolarrean bakoitza. Bella Andre hitzaldia egiten BEAn IDPFk izan zuen atalean Bukatu berria den BookExpo Amerikan, idazle horrek, hitzaldi labur batean, bere marketineko estrategien berri eman zuen.  Hona hemen eman zituen aholkuak: Gutxienez bost tituluz osaturiko serie bat prestatu. Bera ohartu da arrakasta handia duten autoreek sarri serie bateko bostgarren tituluarekin iristen direla arrakasta izatera. Hasieran pentsatu zuen berak idatzitako “The Sullivans” seriea bostgarren tituluarekin bukatutzat ematea, baina ikusi zuen argitaratzen zuen titulu berri bakoitzak aurreko tituluen salmentak igoarazten zituela. Horregatik, erabaki du seriea zabalik uztea.  Oso itxura sinple eta

Pricewaterhouse-ren 2016rako aurreikuspenak ebooken merkatuaz

Image
Iturria: paidcontent Pricewaterhouse Coopers-ek argitara eman berria duen txosten batek dioenez, 2016rako AEBko liburu-merkatuaren erdia ebookena izango da.  PwCren txostenak testuliburuak eta gainerakoak batera eta bereizita aztertzen ditu. Testuliburuak alde batera uzten badira, txostenak dioenez, AEBn urtetik urtera merkatua %1,1 inguru haziko da, hau da, ia batere ez, eta paperezko liburuen salmentek izango duten jaitsiera ebooken salmenten igoerak 2013rako konpentsatuko du. AEBn 2012ko lehen hiruhilekoan, helduen %30ek irakurgailu bat zuen  gutxienez , dela ereader-a dela tableta.  Europan gauzak astiroago doaz eta aurrerantzean ere astiroago joango omen dira. Ondoko grafikoak erakusten du munduko eskualde bakoitzean ebooken salmentak izango duen bilakaera 2016 arte.  Txostenak dio, halaber, Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika batera hartzen dituen eskualdean testuliburuen eta gainerakoen salmenten batura jaitsi egingo dela datozen bi urteetan, eta gero igo egingo del

ebookak AEBko liburuaren merkatua eraldatzen ari dira

Iturria: Publishers Weekly   AEBn 2011n kontsumitzaileek liburutan gastatu zuten diruaren %7 ebooketan gastatu zuten eta erosi zituzten liburuen %14 ebookak izan ziren,  Bowker Market Research-en arabera . 2010ean ebooketan gastaturikoa %2 izan zen eta erositako aleak %4. Bistan da ebookak  paperezko liburuak baino eta batez ere azal gogorrekoak baino  merkeagoak direla . Azal gogorreko liburuen salmentek 2009an salmenta guztien %46 ziren, 2010ean %42 eta 2011n %39. Azal biguneko liburuak tinko mantendu ziren 2009tik 2010era gastuaren %36rekin eta 2011n igoera txiki bat izan zuten %37raino, nahiz eta aletan proportzioa jaitsi. Saltzen diren generoetan ere badute eragina ebookek. Adibidez polizia-eleberrietan 2010ean ebook formatuan saldu ziren aleak %6 izan ziren eta 2011n, aldiz, %24. Dirutan, ordea, %12tik %17ra bakarrik igo ziren. Polizia-eleberrien ondoren misteriozkoak izan ziren ebook formatuan igoera handiena izan zutenak: dirutan %5etik %14ra igo ziren.