Posts

Showing posts from May, 2012

The Guardianek Erresuma Batuko liburu-denden mapa interaktiboa abiaraziko du laster

Iturria idboox   Bere liburuak eta liburu-dendak sustatzeko asmoz, The Guardianek, National Book Tokens-ekin lankidetzan, laster Erresuma batuko liburu-denden mapa interaktiboa abiaraziko du. Liburu berrien bila dabiltzanek dauden lekutik gertu dauden liburu-dendak aurkitu ahal izango dituzte horrela. Ez da horretan gelditzen, ordea, mapa interaktibo hori. Izan ere, ekitaldiak, liburu-azokak, egileei buruzko informazioak, etab. ere izango ditu. Liburu-dendek bidali ahal izango dute informazioa ekitaldien berri emateko. Ekainean jarriko da abian webgune berria.

Yahook Livestand kiosko digitala itxi du

Iturria www.idbox.com Yahook Livestand itxi du, 2011ko azaroan zabaldu zuen tabletetarako eta smartphoneetarako kiosko digitala. Ehunka argitalpen zeuzkan, baina Yahook dituen zailtasunek eta Livestandek izan dituen diru-sarrera eskasek egitasmoa bertan behera uztera bultzatu dute. Horren atzetik baliteke enpresa horren beste aplikazio batzuk ere jaustea, hala nola IntoNow iPadetarako  telebista soziala eta Cocktails, hodeiko banaketarekin zerikusia duena. Alabaina, beste egitasmo bat, Axis irudi-bilatzailea arrakasta izaten ari da, batez ere iPad munduan.

Mark Twainen eta Tolkienen argitaratzaileak behea jo du

Iturria: Business week   Houghton Mifflin Harcourt Publishing Co-k., Mark Twain eta J.R.R. Tolkien-en argitaratzaieak, porrot-aitorpena egin behar izan du, bizirik iraun ahal izateko, 3.000 milioi dolarreko zorrari erantzun ezinda.  Enpresa horrek, 2012ko urtarrilean, Amazonekin hitzarmen bat sinatu zuen. Era horretan, Amazonek liburu-dendetara iristeko modua zuen, paperezko argitaletxe batekin tratua eginda.  Ekin zioten bada lankidetza horri, baina liburu-dendak uko egiten hasi ziren liburu inprimatu horiei, eta ez edozein liburu-dendak, baizik eta Barnes & Noblek, Books-A-Million-ek eta Indigo kate kanadatarrak, ezin zituztelako bertsio digitalak saldu. Kindleren formatua itxia denez, irakurleek Amazonetik soilik eros zitzaketen ebookak.  Liburuen salmentak jaistearekin batera, Moody balorazio-agentziak kalifikazioa jaitsi zion  Houghton Mifflin-i. Badirudi, Amazonekin akordioa sinatzea salbaziorako azken abagune gisa erabili zuela argitaletxeak, baina hala ere ez duela

Waterstones liburu-dendak digitalera moldatzen ari dira

Iturria: googereader Waterstones liburu-denda kate britainiar bat da, 300 bat denda eta 4.500 enplegatu dituena Erresuma Batuan, Irlandan, Herbehereetan eta Belgikan sakabanatuak .  Enpresa hori ahaleginak egiten ari da digitalizazioa liburuaren merkatuan eragiten ari den aldaketei erantzuteko. Oraintxe bertan Amazonekin hitzarmen bat egin du. Akordio horren bitartez, Kindle irakurgailuak salduko ditu bere dendetan eta ebookak eskainiko ditu bere webgunean. Horrekin batera, dendak sakon birmoldatzen ari dira, Wifi konexioa doan eskaintzeko eta zona digitalak haietan jartzeko. Bestalde, Kindleen erabiltzaileek aukera izango dute Waterstonek saltzen dituen liburuen edukiak digitalki ikusteko eta eskaintza bereziak baliatzeko .

Norantz doa argitalpen-industria?

Iturria: Huffington Post Gaur egun, asaldaturik dabil  argitalpen-industria . Bostehun urtez, liburuak argitaratzeko metodoak eta praktikak ia aldatu gabe mantendu dira, baina, gaur egun, Gutenberg-en garaitik izan dituen erronkarik handienei erantzun beharrean aurkitzen da  industria hori.  Erronka horiek bi prozesuren ondorio dira . Alde batetik, argitalpen-industria ezezagun bihurtzeraino eraldatu da, 1960ko hamarkadaz geroztik aldaketa sozial eta ekonomiko sakonak gertatuz joan direlako, gure inguruan egun ikusten dugun argitalpen-panorama ekarri dutenak: New Yorken eta Londresen egoitza duten argitaletxe handi batzuk, multimedia talde handienak; idazleentzat eta idazlegaientzat argitaratzeko ezinbesteko sarbideak bihurtu diren agente ahaltsu batzuk; eta txikizkako salmenta, berriz, ikusten dugu gero eta denda-kate gutxiagok, saltoki handiek eta Amazonek menderatzen dutela. Bestetik, iraultza digitalak eragindako astinaldi teknologikoa eragin handia izaten ari da liburuen arg

Aplikazioak ala HTML5?

Azken urteotan oso modan jarri dira aplikazioak. Badaude Ipad-erakoak, Androiderakoak, telefonoetan eta tabletetan erabiltzen direnak. Bazirudien aplikazio horiek nagusituko zirela HTML formatuko edukien kaltetan. Badirudi, ordea, nabigatzaileaz erabiltzen diren edukiak berpizten ari direla. HTML5en garapenak weberako eduki aberatsagoak sortzeko aukera ekarri du. Batez ere telefonoetan nabari da hobekuntza. Duela lau urte HTML formatuko edukiak arlote geratzen ziren aplikazioen aldean, baina orain alde hori txikiagoa da. Edukien garapen-kostuaren aldetik, berriz, aplikazioek sistema bakoitzerako garapena egitea eskatzen dute: tabletetan zutika ikustekoa eta etzanda ikustekoa, telefonoetarakoa, etab. Badira argitaratzaileak, aplikazioak garatzeko sekulako inbertsioak egin eta mozkinik ez datorkiela ikusi dutenean, atzera egin dutenak, eta tresna guztietan ondo ikusten diren HTML5 orrietara jo dutenak. Jakina, sarean diharduten enpresa guztiek ez dute hori egin. Zenbait produktuk, hala

BBCren Argitalpen Semantiko Automatizaturako sistemak

Iturria: relevant.at Linked Data teknologien bidez Argitalpen Semantiko Automatizatua (ASA) lortzen da, hau da, ontologian oinarrituriko informazio-arkitektura batean erlazionaturik dauden eduki-objektuak automatikoki biltzea eta argitaratzea. Datu-formatu semantikoak erabiliz, lehendik dagoen edukia berrerabil eta birprozesa daiteke eta hura automatikoki esteka daiteke egokiak zaizkion beste eduki batzuekin. BBCk Hegoafrikan 2010ean izan zen Futboleko Munduko Koparako prestatu zuen webguneak erabili zuen ASA lehenbiziko aldiz. Erabiltzen duten sistemak  dinamikoki eta semantikoki aberasturiko  datuak  leku bakar batean integratzen eta konbinatzen ditu,  eta webgunean argitaratzen ditu berehala . Plataforma horren bidez honako eginkizun hauek bideratzen dira: Egituraturik nahiz egituratu gabe dauden datu eta metadatuetatik abiatuz edukia automatikoki sortzea.  Datuak metadatuz aberastea.  Erabiltzen errazak diren formulario eta proposamen-zerrrenden bidez metadatu semantikoak e

Iraultza dator inprentara

Iturria: The Guardian Maiatzaren 3tik 16ra 390.000 bisitari espero ditu Düsseldorf-en izango den Drupa 2012 erakustazokak. Lau urtean behin izaten den erakusketa hori inprentetarako materialaren arloan munduan egiten den handiena da. Aurten, bisitariek elkarrekin lehian diharduten teknologiak ikusiko dituzte. Horiek guztiek diote Gutenberg-ek eragin zuenaren ondoren inprentetan izango den iraultzarik handiena eragingo dutela. Inprimagailu digitalak offseta bazterraraziko omen du eta kalitatea asko hobetuko omen du. Inprimaketa digitalean batez ere tinta-txorrozko edo laserrezko inprimagailuak erabiltzen dira, ordenagailutik, telefonotik edo kameratik zuzenean inprimatzeko, xaflarik gabe.  Inprimaketa digitalak ez ditu izan orain arte o ffset bidezko inprimaketak dituen abiadura handia, kalitatea eta efizientzia. Zabalduenak dauden tinta-txorrozko inprimagailu digitalek kopia asko egin ditzakete denbora laburrean, baina kalitate kaskarrean, eta paper berezia erabiliz, eta beste inpr

Produktuari prezioa ezarri ala prezioari produktua ezarri?

Kontsumitzaileak nola hautematen duen zerbaiten prezioa erabakigarria da, hark produktua erostea ala ez erostea erabaki dezan. Orain pil-pilean dago ebooken prezioaren auzia. Bezeroek produktua oso merke nahi dute eskuratu, paperezko produktua baino merkeago. Argitaletxeak esaten du kontuak ez zaizkiola ateratzen;  edukiak digitalizatzeko kostuak jendeak uste baino handiagoak direla.  Gaur egun ebook gehienak paperezko titulu beraren erreplika hutsak direnez, kontsumitzaileak paperezko produktuaren erreferentzia du eta automatikoki produktu digitalagatik ordainduko lukeena begiz jotzen du. Dinamika hori hauste ko zer egin dezakete argitaletxeek? 1) eduki digitala paperezkoa baino aberatsagoa izatea, bezeroak eduki horregatik ordain dezakeela pentsatzen duen mailan prezioa jarriz. 2) Paperezko produktuekin zerikusirik ez duten edukiak argitaratzea euskarri digitalean. Produktu horiek, seguru asko, laburrak izan beharko lukete paperezkoen aldean edo zatika saldu beharko lirateke.

Laster ikusiko ditugu QR kodeak eta NFC txipak liburu-dendetan

Iturria: Publishin Perspectives Egilea: Javier Celaya Azken urteotan, liburuaren munduan,  edukia digitalizatzeari eman zaio  lehentasuna (bai nobedadeei dagokienez eta baita katalogo tituluei dagokienez ere). Datorren lehentasuna liburu-dendako esperientzia "digitalizatzea" izango da, liburua aurkitzea errazteko eta dendako salmentak areagotzeko. Liburu-dendek sareaz kanpoko eta sarearen bidezko bilaketak eta erosketak erraztea integra ditzakete, kontsumitzailearen esperientzia oro har hobetzeko eta baita ahalik eta saltzeko abagune gutxien galtzeko ere (paperezkoak eta ebookak) dendara egiten diren bisitetan. Berehalaxe ikusiko ditugu QR kodeak, ukipen-pantailak eta NFC txipak, aurkitzea errazten duten beste teknologia batzuen artean, gure liburu-dendetan, eta horiek e-book formatuko erosketak bizkortzeko eta paperean irakurtzea nahiago duten bezeroen fideltasuna sortzeko erabiliko dira. Teknologia berri horien erabilerari esker, liburu-dendak gai izango dira beren bezer

Oinarrizko kontzeptuak produktuen globalizazioaz

Iturriak: gpi Translation blog ;  http://www.alphatrad.es Produktu edo eduki baten globalizazioa zer den Produktu bat globalizatzea da haren diseinua, garapena eta kudeaketa-elementuak aldez aurretik planifikatzea, bezeria kulturaniztuna eta eleaniztuna kontuan hartuz. Globalizazioaren helburua produktuak edo edukiak, arrazoizko kostuaz eta eraginkortasunez, mundu mailan bezeriaren ezaugarrietara moldatzea da. Globalizazio-estrategia egokiaz hizkuntza-kalitate egokia eta merkatuaren onarpena, merkaturatzeko denbora laburra, marketineko ahaleginak koordinatu ahal izatea eta lege-arauekiko adostasuna bermatzea ere lortzen dira. Globalizazioa osatzen duten prozedurak Globalizazioaren oinarrizko osagaiak honako prozedura hauek dira: Nazioartekotzea Lokalizatzea Itzultzea Kalitatea bermatzea Nazioartekotzea Softwarearen arloan, programa baten nukleoa garatzeko orduan, horren ezaugarrien diseinua eta kodea hizkuntza jakin baterako edo leku jakin baterako soilik balio lukete