Booktype: era askotako liburuak eta ebookak egiteko dohainikako tresna

Booktype aplikazioaz paperezko liburuak eta hainbat formatutakoak sor daitezke: ePub, PDF, web orriak, etab. Booktype amaraunean oinarrituriko softwarea da, beraz, ez dago ordenagailuan instalatu beharrik. Hura erabiltzeko aski da nabigatzailea, baina enpresa batek jaits eta instala dezake bere zerbitzari batean, hala nahi izanez gero, eta baita egokitu ere, kode irekikoa baita. Booktype erabiliz "Book Sprintak" egin daitezke, hau da 6-10 lagunen lankidetzaz 3-5 egunetan liburu bat sortzeko saioak. Lankideok ez dute leku berean lan egin beharrik, sarean zehar egin dezakete. Ikus beheko bideoa:




Erabiltzen hasteko: http://www.booki.cc/

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?