Virgin ixtera doa Parisko Champs Élysées-en duen megadenda

Iturria: http://www.lefigaro.fr

Virgin harremanetan jarri da zenbait higiezin-agentziarekin, Parisko Champs Élysées-en duen lokal erraldoia hartuko duen beste norbait bila diezaioten. Megadenda hori izugarri handia da, Parisko hiribide nagusiaren 52 zenbakitik 60ra bitartekoak hartzen ditu, 7.000 m2 ditu guztira eta horietatik 4.500 m2 saltokiak hartzen ditu.




Dirudienez, lokal horren alokairua handiegia da eta salmentak beherantz doazkie urtean-urtean. Askok nahi lukete leku hori eta, esaten dutenez, Appel , Forever 21 eta Marks & Spencer dira horietako batzuk.


Jean-Louis Raynard, Virgin-en presidenteak berrikitan esan du beste saltoki-eredu txikiago bat, eskaintza segmentatuagoa izango lukeena, lantzen ari direla. Iaz geroztik Virgin bere 28 dendak, horietako hiru Pariskoak, eraldatzen ari da. Beste batzuk, berriz, ixten ari da. Esate baterako, aurtego udaberrian itxiko ditu Saint-Denisekoa eta Metzekoa, eta Bordele-Mérignac-ekoa 2011n eta Louvrekoa joan zen urtarrilean itxi zituen. Gainera, Fnac-ek hartu ditu Virginek tren-geltokietan eta aireportuetan zituen dendak. Halere, Virginek Saint-Lazare geltokikan denda bat irekiko du martxoaren 21ean.


2011n Virginen salmentak 300 milioi eurokoak izan ziren.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?