iTranslate4.eu itzultzaile automatikoa

iTranslate4.eu webgunea itzulpen automatikoa lantzen duten europar enpresen kontsortzio batek garatu du. Enpresa horietako bakoitzak gutxienez hizkuntza-bikote baterako itzulpen-sistema garatu du. Kontsortzioan parte hartzeko gonbita aldez aurretik egindako probetan emaitzarik onenak lortu zituzten enpresei egin zieten. Gonbidatu zituzten enpresa guztiek beren baliabideak eman zituzten Europar Batasuneko hizkuntza-bikote gehinetarako kalitateko itzulpen-zerbitzuak eskainiko zituen webgune erkide bat eratzeko. 


Dagoeneko abian da zerbitzua, beta bertsioan bada ere. Guztira 62 hizkuntzaren artean egiten ditu itzulpenak, zuzenean hizkuntzatik hizkuntzara, ingelesetik pasatu gabe. 


Proba helbide honetan egin daiteke:


http://itranslate4.eu/search/index 


Hizkuntza berbererako itzultzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, enpresen arteko lehia dago, nork kalitate hobea eskaini.


Partaideak honako enpresa hauek dira:



Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?