Posts

Showing posts from February, 2012

Ordenagailuak sen onez hornitzen ari da MIT

Image
Iturria: http://www.opinno.com


Telefonoaren beste aldean, zerbitzua ematen duen pertsona  eta zu hizkuntza bera erabiltzen ari izango ez bazinate bezala sentitu al zara inoiz edo sentitu al zara zure herriko sukurtsaleko bankuko enplegatua hizkuntza arrotz batean hitz egiten ari izango balitz bezala, nahiz eta denok ingelesez jardun? 


Interakzio horiek gero eta okerrago doazelarik, bezeroak konpainiarekiko dituen sentimenduek txarrera egiten dute. Azken finean, bezeroek sentitzen badute nahi izango luketen zerbitzua ez zaiela ematen ari konpainia, beste hornitzaile batengana joko dute.


Komunikazio-arazo horiek eta beste batzuk aztertu zituzten astelehen arratsaldean Henry Lieberman MITeko irakasleak eta Dustin Smith doktorego-ikasleak, Madrilgo BBVA Innovation Center-en, "Ikaskuntza automatikoa hizkuntza bidez" izenburua zuen hitzaldi batean. 


Henry Lieberman irakaslea

Dustin Smith doktoregaia Lieberman irakasleak egungo merkatua deskribatuz ekin zion hitzaldiari eta, adibide gisa…

FBReader softwareak bat-batean itzultzen ditu ebookak irakurgailuan

Iturria: http://www.actualitte.com


FBReader, CoolReader-ekin batera, liburu digitalak irakurtzeko softwarea da, kode irekikoa, Android sistema eragilerako, Paragon Softwarek eta Geometer Plus LCC enpresa errusiar txikiak garatua. Dagoeneko erabiltzaileek estimatzen badute, seguru asko aldeko gehiago izango ditu, orain ebookak bat-batean itzultzen dituen sistema bat eskaintzen duenez. 


Digitalean irakurtzen duten irakurleek laster, itzulpen ofiziala egin baino lehen, irakurri ahal izango dituzte hizkuntza arrotzetan idatzitako liburuak. Gutxienez, Googleren Android sistemarako FBReader irakurketa-softwarearen funtzionalitate berria probatu ahal izango dute.


Ezinbesteko baldintza keinu batez itzulpena lortzeko, izango da irakurgailuak 100 Slovoed hiztegietako bat gutxienez edukitzea eta ebookaren formatua EPUB, OEB, FB2, RTF, mobipocket edo testu soila izatea. 29 hizkuntzatarako dago sistema prestatua eta nazioarteko hiztegi handienetatik, hala nola  Le Robert, Duden, PONS, Langenscheidt, …

Nazioarteko editore-koalizio bat liburuen pirateriaren aurka

Mundu osoko argitaletxeek baturik borroka egitea erabaki dute, liburu digitalak eskubideak errespetatu gabe eskaintzen dituzten webguneak ugaritzen ari direla ikusirik.


Atzo, 2012-02-15, argitaletxeek sortu duten nazioarteko koalizio batek, horien artean Cambridge University Press, Elsevier eta Pearson Education editorialek, Interneteko bi webguneren aurkako salaketak jarri dituzte egile-eskubideak urratzeagatik. Wegune horiek www.library.nu eta www.ifile.it dira.


Webgune horien jabeek, bere kabuz, itxi egin dituzte, koalizioaren salaketak eragina izan aurretik. Azkenaldian 400.000 titulu eskubidedun doan eskaintzen ari ziren. Publizitatetik, emaitzetatik eta ordainketa bidezko harpidetzetatik ateratzen zituzten irabaziak: 8 milioi € inguru, koalizioaren aholkulari izan den Lausen abokatu-bulego alemanak dioenaren arabera.


Webgune horien egoitzak Irlandan daude. Salaketak Irlandan eta Alemanian jarri dituzte


Goian aipaturiko argitaletxe handiez gain, beste hauek ere koalizioaren partaide …

Readium, ebookak Epub3 formatuan prestatzeko kode irekiko soluzioa

Argitalpen digitalen arloan estandarrak sortzeko xedea duen International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak Readium soluzioa iragarri du, ePub3 formatua laster eta hedadura handiz onartua izateko helburuarekin sortu duena .

ePub3 formatuak HTML 5, CSS3, Javascript eta SVG estandarrak erabiltzen ditu. Readium-ek liburu digital aberastuen garapena lastertzea eta erraztea ahalbidetuko ditu. Liburu horiek bideoa, eduki interaktiboak, zailtasun fisikoak dituzten pertsonek erabiltzeko erraztasuna eta MathML bidez idatzitako matematikako adierazpenak izan ditzakete. Behin-betiko bertsioa ez dago oraindik bukatuta, baina eskuragarri dago Chromerako beta bertsioa

LT-Innovate. Europako Hizkuntza-Teknologiako industriaren foroa

Iturria: www.lt-innovate.eu
Hizkuntza-teknologiak hainbat arlotan ari dira izaten eragina: gobernuetan, enpresa handi nahiz txikietan eta gizabanakoetan.
Hizkuntza-teknologia produktu eta zerbitzurik berritzaileenetako batzuetan txertatzen ari den arren, hizkuntza-teknologiaren industria sakabanaturik dago. Hainbat jakintza-arlotatik abiatuta garatu da eta oso zubi gutxi daude hizketa-teknologian, edukietan eta itzulpenean dihardutenak harremanetan jartzeko –eta gutxiago oraindik eragile horiek guztiak hizkuntza-teknologiarako aplikazioen aukera zabalarekin lerrokatzeko.
Hizkuntza-teknologiarik berritzaileenetako asko Europako unibertsitateetako eta enpresetako laborategietan garatuak dira, baina gaur egungo industrian enpresa handi gutxi batzuk dira nagusi. LT-Innovate aukera bat da Europako enpresa txikiagoak juntatu eta indarra hartzeko, balio handikoa eta potentzial handikoa den industria baten etorkizuneko norabidean eragina izateko Europaren alde. 
LT-Innovatek hizkuntza-teknolog…

Argitalpen digitalen etorkizunari buruzko 6 galdera

Argitalpen digitalen itsasoko urak ez daude bare. Gauza asko ari dira aldatzen. Hobeto esan, deus ez dago geldi, eta, horren ondorioz, lehen zalantzak baldin bazeuden, etorkizunera begira beste zalantza batzuk sortzen dira.


Hona hemen, zalantza horietako batzuk: 


Zer gertatuko da estandarrekin?
Estandarrek (epub, html5, xml, etab.) askatasuna ematen diote edukiari edozein tresnatan eta plataformatan funtzionatzeko. Formatu itxiak, aldiz, marka bati loturik egoten dira (adib. Apple, Amazon) eta, beraz, formatu bati, aplikazio bati, tresna bati.   Enpresa handiak, merkatuan joerak markatzen dituztenak, beren soluzio itxiekin dabiltza eta beren artean merkatuaz jabetzeko lehian, baina estrategia desberdinekin (tresnak saldu edukiak saldu ahal izateko vs edukiak saldu tresnak saldu ahal izateko). Erabiltzaileok zer hautu egingo dugun ikusi behar.

Android ala iOS?
Android Googleren estrategiari dagokio eta iOS, berriz, Applerenari. Applek tresnak saltzean ikusten du irabazpidea, Googlek, aldiz,…

Burbuila ekonomikoen zazpi urratsak argitalpen digitalen kasuan

Iturria: The Guardian

Hemen azaltzen dudana Ewan Morrison nobelagileak The Guardian egunkarian argitara eman zuen artikulu baten zati bat da.


Nola dakigu autoargitalpen digitalen fenomenoa burbuila ekonomiko bat dela?


Galdera horri erantzuteko, Hyman Minskyekonomialari ospetsuak zioenera joko dugu. Minskyk (1919-1996) merkatuetan aldian behin izaten den ezegonkortasuna ikertu zuen, eta edozein burbuila ekonomikotan zazpi urrats izaten direla ondorioztatu zuen. Haren Financial Instability Hypothesis [PDF]) lanekoa da hemen aipatzen den terminologia:
Lehen urratsa – ZalapartaEdozein burbuila finantzario zalaparta batez hasten da. Dela teknologia berri bat asmatzea, dela legeen edo politika ekonomikoan aldaketak egitea, dela interes-tasak edo prezioak murriztea edo merkatu bat lehen ireki gabe zegoen eskualde batean hedatzea. Gehienetan hainbat faktore juntatzen dira aldaketa eragiteko – eta horren ondorioz, ekonomiaren sektore batek izugarrizko eraldaketa izaten du. Horixe gertatu da, hain z…