Posts

Showing posts from 2012

Hego Koreako ikasgeletan, testuliburu digitalen iraultzaren aurka daude batzuk

Iturria: The Washington Post


Duela bost urte, Hego Koreak bere hezkuntza-sistema munduko aurreratuena bihurtzeko plan bat diseinatu zuen. Herrialdeak "jakintzaren indarretxe" bihurtu behar zuen, gobernuaren txosten batek zioenez, "etorkizunerako prestaturiko" ikasleak haziz. Ikasle horiek gutxi erabiliko lituzkete beren gurasoentzat ohikoak ziren testuliburu astunak. Haien testuliburuak digitalakizango lirateke, aukeratuko luketen edozein pantailatatik eskuragarriak. Haien bizkar-zorroak askoz arinagoak lirakete. Hego Koreak etorkizunari aurrea hartu nahi zion, eraldaketarako planaren elementu nagusi gisa testuliburu tradizionalak digitalez ordezkatzeko asmoaz,  — eta ikuspegi hori neurri handi batean hezurmamitu da tableten, telefono aurreratuen eta e-booen irakurgailuen zabalkunde handiaz.  

Interneteko konexiorik lasterrena duten munduko 10 hirietatik, bost lehenak Hego Korean daude. Lehenengo bi hiriak, Taegu eta Taejon, 20 Mb/s-tik gorako abiadurak zituzten, ber…

Eusko Jaurlaritzak agerian jarri du iturburu irekiko biltegi bat berrerabilera errazteko

Iturria: European Commission Joinup

Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen openapps.euskadi.net biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera.

Openapps.euskadi.net open data moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du. Webgune horrek beste batzuek sorturiko iturburu irekiko aplikazioen katalogoa ere badu, iturburu irekiko beste sei biltegiranzko estekekin. Biltegi horietakoak dira Joinup, Cenatic, Espainiako gobernuarena eta Kataluniako Generalitataerna, besteak beste. 

Erabiltzaileek aukera dute webgune horietan guztietan soluzioak bilatzeko. Beste biltegi batzuk ere gehituko zaizkio etorkizunean katalogoari. Beste mota bateko software-aplikazioak, berrerabilera bultzatzeko asmoz jarriko direnak, gehituko zaizkio webguneari laster. 

Ontologia

Bilteg…

Europako hizkuntza-teknologiaren industria eraikitzeko estrategia

Iturria: LT-Innovate.eu

2012ko abenduaren 6an, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko goi-mailako exekutiboek eztabaida-dokumentu bat eman zuten ezagutzera, ahalegin handi bat eskatuz, eduki digitalen ekonomia bideragarri egiteko helburuarekin,hizkuntza-teknologiak bultzatzeko. Dokumentu horren atal bat, industria hori eraikitzeko estrategiari dagokiona, ematen dut hemen. 

HIZKUNTZA-INDUSTRIA ERAIKITZEKO ESTRATEGIA

Masa kritikoa falta den gaur egungo egoeratik, argi ezagutzeko moduko identitate industrialbateranzko bilakaera izan dezan, Europako hizkuntza-teknologiaren industriak ikuspegi bat eta estrategia bat behar ditu, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko enpresen goi-mailako buruzagien artean adostua. 

Elkarrekin egin beharreko ahaleginean kontuan hartu beharreko arlo nagusiak hartu behar lituzke estrategia horrek: merkatuaren garapena, berrikuntza hizkuntza-teknologiako industriaren eskaintzetan eta negozio-ereduetan, partaidetza-modu berriak Europa-mailako produktuak eta zerb…

Random House Mondarorik testu laburren serieak ebook formatuan argitaratzeari ekin dio

Iturria: Publishing Perspectives

Serie batean autore ospetsuen fikziozko testu laburrak argitaratuko dituzte, formatu digitalean soilik. En Debate izena izango duen beste serie bateanfikziozkoak ez diren generoetako liburuak argitaratuko dituzte, hala nola, historialarien eta kazetarien lanak, gaur egungo gaiez. 

Egitasmo honi ekin diote ikusi dutenean ebooka aukerako euskarria dela, lan laburrak paperean argitaratzea eta banatzea ekonomikoki bideragarria ez den kasuetan, eta espainierazko liburuen merkatuan euskarri digitala indartzen ari dela. 

Erabaki horrek haustura bat dakar ebookak liburu fisikoen erreplika gisa argitaratzeko marketineko estrategiarekiko, serie horiek euskarri digitalean soilik argitaratuko baitira. 

Fikziozko seriea, berriz,ezezaguna duten idazle baten liburu oso bat erosteko prest ez dauden irakurleentzat lagin gisakoak eskaintzeko modua izango da, edo formatu digitalerako oraindik irabazita ez daudenak proba egitera animatzeko modu bat. Seriea osatuko duten titul…

Thema: liburuen gaien katalogazio-sistema berria

Liburuaren industriako ordezkariek PanThema (edo laburturik Thema) izena izango duen liburuen gaiak sailkatzeko nazioarteko estandar berri bat sortzea adostu dute.

Egitasmo horren asmoa da Espainiak urtearen hasieran onartu zuen IBICO sistemari jarraipena ematea. IBICO sistemaren jabeak diren Book Industry Communication-ek (BIC) eta Nielsen Book-ek beren eskubideak laga dituzte etorkizuneko Thema estandarraren oinarri gisa erabil dadin.

Hasieran estandar berria lehendik dauden beste sistema batzuekin batera (BIC, BISAC, CLIL …) erabiliko da, baina helburua da etorkizun hurbilean liburuen nazioarteko merkaturako gaien katalogazio-estandar bakarra izatea.

Themak herrialdeen mugez haraindi edukiak saltzea erraztuko du eta aldi berean aski malgua izango da merkatu bakoitzak bere berezitasun kulturala manten dezan.

Egitasmoa Frankfurteko azken azokan aurkeztu zuten eta 15 herrialdek eman diote onespena: Alemaniak, Australiak, Austriak, Kanadak, Danimarkak, Espainiak, AEBk, Frantziak, Talde P…

FnacMusic ixtera doa

Iturria: Jennifer ROUSSE-MARQUET [ACTUALITÉ]

2012ko abenduaren 31n etengo du zerbitzua Fnac-ek sarean duen musika saltzeko webgunea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, FnacMusic-en bezeroak Itunes-era bideratuko dira. Zortzi urte iraun du Fnac-en zerbitzu horrek. Inoiz ez du lortu, ordea, pisurik merkatuan. 2011. urtean Frantzian Internet bidez egin diren musika digitalaren salmenten %4 baizik ez zituen lortu.  Besteak beste, MP3formatua aukeratu beharrean wma formatua DRMarekin aukeratu izanak, bilatzaile kaskarra izateak, iTunesek eskaintzen duen 20 milioi tituluen aldean katalogo askoz txikiagoa, 11 milioi titulukoa, izateak ez diote utzi espero zuen arrakasta izaten. 

Fnac-ek CDen merkatuari eutsiko dio, hor Frantziako merkatuaren %70 baitauka. Bestalde, gogoeta estrategikoa egiten ari dira, izango duten jarduera-esparrua zehazteko asmoz. Saltokiak gaika berrantolatzen ari dira, etxe-tresna elektriko txikiak saltzen hasi dira, Disney guneak jartzera doaz eta beste espazio batzuk ere…

Pearson-ek eta Bertelsmann-ek elkarrekin argitalpen digitalen eredu berriak sortzea erabaki dute

Iturria: NATASHA LOMAS

Pearson eta Bertelsmann argitalpen-konpainia erraldoiek iragarri dute elkarrekin kudeatuko duten enpresa bat sortuko dutela, beren Penguin eta Random House argitaletxeen negozioak batuz, aro digitalean arrakasta lortzeko. Sortuko duten enpresaren izena Penguin Random House izango da. Bertelsmann-ek enpresa berrian %53 partaidetza izango du eta Pearson-ek %47.

Egitasmoaren helburuak eduki aberatsetan inbertitzeko plataforma sendoagoa eta baliabide handiagoak, argitalpen digital berriak eta laster hazten ari diren merkatuetara iristeko ahalmena izatea dira. Gainera baliabidetan aurreztea ere espero dute.

Enpresa berriak ez du hartuko Bertelsmann-ek Alemanian dituen publiko zabalarentzako argitalpenen negozioak. Pearson-ek ere munduan zehar dituen hezkuntza-arloko merkatuetan Penguin marka erabiltzeko eskubideak atxiki egingo ditu. 

Egin duten iragarpenean Amazon aipatzen ez den arren, hari aurre egiteko asmoa egon daiteke operazioaren atzean. Izan ere Amazonek liburua…

Frankfurteko azokan ikasmaterialen digitalizazioa aztertu dute

Iturria: Frederic Happe (AFP)

Mundu digitala ate-joka dago ikasgelan, baina kontua ez da papera pantailaz aldatzea besterik gabe, hezkuntza-arloko adituek eta eduki interaktiboak ekoizten dituztenek ohartarazte dutenez.  Tresna eramangarriek, hala nola telefono aurreratuek eta tabletek milioika pertsonaren eguneroko bizimodua guztiz aldatu duten arren, Interneteko sarbidearen bidez, eskolak neurri handi batean teknologia berritik at geratu dira. Alabaina, aurten Frankfurt-eko liburu-azokan leku garrantzitsua izan duten haurrak, paradoxaz trebeak dira tresnak erabiltzen, eta intuitiboki digitalak direla erakusten dute askotan.

Ehun herrialde baino gehiagotako argitaletxeak, idazleak, itzultzaileak eta multimedia konpainiak erakartzen dituen azokak erakutsi du etorkizuneko ikasgelak nolakoak izan daitezkeen, biologia edo kimika pantailan bizidun bihurtuz, 3D betaurrekoei eta urruneko kontrolari esker. Haatik, adituek uste dute eskolak ez direla digitalean goizetik gauera murgilduko, eta a…

Ebookak indarra hartzen ari dira Europan, AEBn baino beranduago bada ere

Iturria: Kate Millar (AFP)

Liburu elektronikoak, argitalpen-munduan urtetan zeresan handia eman ondoren, indarra hartzen ari dira Europako irakurleen artean, nahiz eta AEBn baino beranduago abiatu ziren, sektorekoek diotenez. Liburu digitalek Europako herrialdeetan duten merkatu-kuota oraindik AEBkoa baino txikiagoa da, baina Frankfurten egun hauetan izaten ari den liburu-azokan dauden argitaletxeak baikor agertzen dira azkenaldian izan duten hazkundearekin eta dituzten aurreikuspenekin. 

Haiek esan dute irakurgailu elektronikoak geroago iritsi zirela Europako herrialde batzuetara eta, bestalde, ebookak garestiegiak izan direla irakurleek haietara jo zezaten, paperezkoak alde batera utzita. Juergen Boos-ek, azokaren zuzendariak, iradoki zuen Europan oro har badela liburu fisikoarekiko halako atxikimendu bat eta objektu kultural gisa estimatzen dela, eta horrek ebookari galga jarri izan diola. "Ez da aukerarik ez dagoelako, ebookak hor daude... gehiago da fenomeno sozial bat", …

Marketina irakurleei zuzentzeak esan nahi du irakurleek nola pentsatzen duten ulertzea.

Iturria: Digital Book World
Egilea: Rob Eagar

Irakurketa digitalaren igoerak eta liburu-denda fisikoen jaitsierak liburuen salmenta birpentsatzea eskatzen diete argitaletxeei. Liburuak banatzaileei saltzea ezin da izan gehiago helburu nagusia, milioika pertsona ez baitira jada liburu-dendetara joaten liburuak aurkitu eta erostera. Digitaleranzko eraldaketak esan nahi du argitaletxeek marketina kontsumitzailearengana zuzenean gehiago bideratu behar dutela. Edo, bestela esateko, sustapena irakurlearengana zuzenean bideratzea banatzaileei zuzenean bideratzea bezain garrantzitsua dela.

Kontsultatu ditudan argitaletxe askori aldaketa hori uste zuten baino zailagoa ari zaie gertatzen. Nola iristen zarete irakurleengana, hamarkadatan arreta nagusia banatzaileengan jarri ondoren? Nola erakartzen eta eraikitzen dituzue irakurle-erkidego handiak, hutsetik abiaturik? Erantzuna sare sozialetan edo liburuak merkeago saltzean aurkitzen da. Marketina irakurleei zuzentzeak esan nahi du irakurleek nola …

Amaraunean norberak argitaratzearen on-gaitzak

Iturria: New York Times
Egilea: Alan Finder

Aspaldi ez dela, ohiko argitaletxeek ezezkoa emandako idazle batek aukera bakarra zuen: bere kontura inprimatu eta zabaltzea. 5.000 edo 10.000 dolarrengatik eta agian gehiago ordainduz, lor zezakeen bere eskuizkribua argitaratzea, hainbat ale berak erostea onartuz gero, sarritan milaka batzuk edo gehiago. Horiek guztiak garajean bukatu ohi zuten.
Teknologia Digitalak aldatu egin du hori guztia. Ohiko argitaletxeengandik ezezkoa jaso duen idazle batek — edo haiekin lan egin nahi ez duen batek — orain hainbat aukera ditu. Horien artean eskuizkribua ebook moduan bere kontura argitaratzea, eskatu ahala inprimatzen duten konta ezin ahala konpainiaren bidez bere kontura argitaratzea, ale bat saltzen den bakoitzean tapa biguneko edo gogorreko liburu bat inprimatuz eta norberak argitaratzen laguntzen duten konpainiei zerbitzu-multzo bat erosiz. “Mendebalde Basatia da gauza askotan — berritzaileek gauza aipagarriak egin ditzakete,” zioen bere kontura …

Nobedadeak ez diren tituluen salmentak behera doaz paperean eta gora digitalean

AEBn behintzat joera hori garbia da. Nielsen BookScan-ek eskainitako datuen arabera, nobedadeak ez diren fikziozko tituluen paperezko aleak %30 gutxiago saldu dira uztailaren 22an amaitu den aldian 2011ko aldi berean baino, eta fikziozkoak ez direnak, berriz, %13 gutxiago. 


Fikziozkoak ez diren nobedadeen salmentak %10 jaitsi dira aldi horretan, baina nobedadeak oro har %2 gehiago saldu dira. Borders katea itxi izanak eta beste denda batzuetan apalen espazioa murriztu izanak jaitsarazi ditu fondoko tituluen paperezko bertsioen salmentak, eta galera hori ez du konpentsatu Interneteko denden bidez mota horretako tituluak paperean gehiago saltzeak.


Izan ere, irakurleak gaur egun milioika titulu ditu eskuragarri sarean eta titulu bakoitzaren ikusgaitasuna izugarri jaitsi da. Fondoko tituluen bertsio digitalen salmentak, aldiz, gora doaz. Bowker Market Research-ek dioenez, 2011ko laugarren hiruhilekoan, Borders itxi ondoren, e-booken salmentak aletan literatura klasikoaren segmentuan %35 i…

RAEren hiztegia Interneten eskuragarri mugikorretarako

RAEren Diccionario de la Lengua española, tresna mugikorretatik kontsulta daiteke. Espainieraren Akademiak aplikazio bat kaleratu berria du telefono aurreratuetarako. Aplikazio hori Grupo Planetak, hiztegia argitaratzen duen editorialak, garatu du. 


Aplikazioa doan jaits daiteke eta hiztegiaren sarrera guztiak dauzka. Appleren iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak daude oraingoz, baina RAEk aditzera eman du laster beste bertsio batzuk ere kaleratuko dituela. 


Erabilera errazekoa da aplikazioa. Bilaketa-lauki batean hitza sartzen denean, aplikazioak Akademiaren hiztegian hitz horrek dituen adiera guztiak kargatzen ditu. Erabiltzaileak aukera du bilaketa-parametroak aldatzeko, lemen, formen edo beste ezaugarri batzuen araberakoa izan dadin bilaketa.


iOSerako bertsioa

Androiderako bertsioa

Amazonek eskaria egiten den egun berean entregatuko ditu liburuak etxean AEBn

Image
Orain arte Amazonek zerga txikienak ordaintzen ziren estatuetan ipintzen zituen AEBn bere logistika-zentroak. Bezeroek paketeak biltegi horietatik eskaria egiten zuten biharamunean jasotzen zituzten. Orain, arautegi fiskala aldatu dutenez, ez du horrelako abantailarik bilatuko eta biltegiak hiri-inguru askotan jarriko ditu, eskariak egiten diren egun berean entregak egiteko.
Dagoeneko inbertsio handiak eginak zituen biharamunean entregak egiteko. Horrekin lehiakide asko jokoz kanpo utziak zituen, baina orain nagusitasuna areagotu egingo du.
Bezeroek etxean ez ezik, "kutxazain" moduko batzuetan ere jaso ahal izango dituzte liburuak. Alboko argazkian ikus daiteke kutxazain horietako bat.

Collins argitaletxeak erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegian

Collins-ek, 1819tik hiztegiak argitaratzen diharduen argitaletxeak, erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegiaren hurrengo edizioan. Hitz berriak hiztegian sartzea, orain arte itxia izan den prozesua, ireki egingo dute ingelesez hitz egiten duen edonorentzat. 


Edonork proposa ditzake hiztegian sartzekoak liratekeela uste duen hitzak, Collinsen webgunearen bitartez. Proposamen horietako batzuk hiztegian sartuko dituzte, erabilera-maiztasuna, iturri-kopurua,iraupena eta beste irizpide batzuk kontuan izanda. 


Horretarako datuak 4.500 milioi testu-hitzeko Collins Corpusak eskainiko dizkie. Corpus horrek hainbat iturritatik jasotzen ditu hitzak, hala nola egunkarietatik, irratietatik eta hedabide sozialetatik. Collins-ek dagoeneko identifikatuak ditu hiztegiko sarrera izateko hautagaiak liratekeen hitz batzuk, adibidez: creeping, cray, legbomb, yolo, mantyhose, superphone, sweatworking, Tebowing, tweeps eta twitlit.

Collins-en editoreek erabiltzaileen iradokizunei bizpahiru …

Publication Standards Project egitasmoa: manifestu bat ebooken arloko estandarizazioaren alde

Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua:

1. atala

Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak. 

Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe sortu zen amarauna; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik. Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat—aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena. 

Gaur egun, oso baliabide urriak daude…