Posts

Showing posts from April, 2011

Barnes & Noble errelitate areagotua erabiltzen ari da bere 700 dendetan

Image
Barnes & Noble munduko liburu-denda kate handiena da 717 liburu-denda ditu AEBetako 50 estatutan eta badu filial bat fakultateetan 637 liburu-denda dituena, 4 milioi ikasle eta irakasleri zerbitzua emanez.  Esquire munduko hilabetekari ospetsuenetakoa da AEBetako aldizkari garrantzitsuenetarikoa da, eta gainera 22 edizio egiten ditu munduan zehar.  GoldRun errealitate areagotuaren arloan lanean hasi berria den enpresa bat da Enpresa horrek aplikazio bat garatu du erabiltzaileei GPS bidez estekatuak dauden objektu birtualekin interakzioan jarduteko, mundu fisikoan baleude bezala. Aplikazio horrek barruan jokoak, gidak, foto birtualen bildumak eta leku fisiko nahiz Internetekoetara jendea erakartzeko, salmentak areagotzeko, markekiko atxikimendua areagotzeko eta marketin biralerako fidelizazio-programak dauzka. GoldRun aplikazioa erabiltzen dutenek argazkiak ateratzen dituzte objektu birtualekin batera eta berehala argazki horiek Facebookera igo ditzakete.  Esquirek erreali

Argitalpen-munduan 30 urte daramatzan Alberto Vitalere-kin solasean

  Alberto Vitale eskarmentu handiko gizona da argitalpen munduan Alberto Vitale Random House-ko zuzendari nagusi izendatu zuten 1989an eta zuzendari nagusi izan zen, orobat, 1998an Random House taldean integratu zen  Bantam Doubleday Dell argitalpen-enpresan eta Bertlesmann-en. Hogeita hamar urtetik gora daramatza argitalpen industrian eta AEBetako Argitaletxeen Elkartearen presidenteorde izan zen. Horregatik haren iritziak jakingarriak dira guztiz. Pensilvaniako Unibertsitateko Wharton Eskolako Knowledge@Wharton aldizkari digitalak egin zion elkarrizketa Wharton Eskola Pensilvaniako Unibertsitateko enpresa-zientzietako eskola da, munduko prestigiotsunetako bat. Elkarrizketatzaileek eta elkarrizketatua  ez dira edonor, eta horrexegatik interesgarria iruditu zait elkarrizketa hona ekartzea. Knowledge@Wharton: 1989an Random Houseko zuzendari nagusi izendatu zintuzten. Zer karrera izan zenuen argitalpen arloan horren aurretik? Nola eraman zintuen horrek Random Housen hartu zen

Liburuen salmentak 2011ko lehen hiruhilekoan

AEBetatik eta Erresuma Batutik datozen azken datuen arabera, AEBetan liburuen salmentak % 9 jaitsi dira 2011 lehen hiruhilekoan iazko hiruhileko horretan izandakoekiko eta Erresuma Batuan % 5,5 jaitsi dira denbora berean. Beste herrialde batzuetan, hala nola Danimarkan, Italian eta Espainian, zertxobait igo dira salmentak, dirudienez ebookak astiroago ari direlako sartzen herrialde horietan. 

Kobo maiatzean hasiko da saltzen Espainian bertako edukiak ebook formatuan

 Egoitza nagusia Toronton duen e-booken eta irakurgailuen salmentan diharduen enpresa bat da Kobo . Gaur egun 2,2 milioi titulu eskaintzen ditu eta eReader izeneko irakurgailu bat. Nolanahi ere, beste tresna askotan ere (telefono aurreratuetan, tabletetan, ordenagailuetan) irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioak eskaintzen ditu doan. Gaur, Londresko Ferian, iragarri du Alemanian eta Espainian bertako edukiak salduko dituzten dendak irekiko dituela aurtengo maiatzean eta geroxeago beste hainbeste egingo duela Frantzian, Italian eta Herbehereetan.   Gaur egun, kobok 3 milioi erabiltzaile eta bezero ditu 100 herrialdetan, munduan zehar. Horietatik milioi bat 90 egun baino gutxiagoan bereganatu zituen. 

Europako batzordeak Hizkuntzen Industriaren berri ematen duen wegune bat jarri du

Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak tresna interaktibo bat jarri zuen, Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko, 2010eko azaroaren 18an. Hizkuntzen industrian diharduten enpresei, elkarteei eta gizabanakoei, eta estatistika-institutu ofizialei dei egin diete orain han datuak sar ditzaten. Horrek webgune hori informazio-iturri baliagarri bihurtuko du, hizkuntzen industriaz interesatzen den edonorentzat. Hauxe da webgunearen helbidea: http://ec.europa.eu/language-industry   Bertan dokumentuak bilatzeko, informazioa gehitzeko eta datuak igortzeko aukera dago. Hizkuntzen Industriaren azpisektore hauek hartzen ditu: •          itzulpena •          interpretazioa •          azpititulazioa eta bikoizketa •          softwarearen lokalizazioa eta webguneen globalizazioa •          hzkuntza-teknologiako tresnen garapena •          konferentzia eleaniztunen antolaketa •          hizkuntzen irakaskuntza •          hizkuntza-aholku

4th Language and Technology Conference-ko txostenak doan jaisteko

Image
Zygmunt Vetulani, “Human Language Technology. Challenges for Computer Science and Linguistics” Springer | 2011 | ISBN: 364220094X | 597 orrialde | PDF | 8,1 MB Liburu horretan bildu dituzte, Poloniako Poznan-en, 2009ko azaroan, 4th Language and Technology Conference: Challenges for Computer Science and Linguistics, LTC 2009 , izenburupean egin zen kongresuko txostenak. Txostenok honako gai hauen arabera antolaturik daude: hizketaren prozesamendua, morfologia/lexikografia konputazionala, analisi sintaktikoa, semantika konputazionala, elkarrizketaren modelizazioa eta prozesamendua, hizkuntza-baliabide digitalak, WordNet, dokumentazioaren prozesamendua, informazioaren prozesamendua eta itzulpen automatikoa. Liburua PDF formatuan doan eskuratzeko moduan dago hemen .