Erresuma Batuko hiriguneetan liburu-dendak urritzen ari dira


Ekonomiaren beheraldiak gogor astindu ditu Erresuma Batuko hiriguneetako dendak eta partikularki liburu-dendak. Egia da, ordea, denda asko itxi diren bitartean "dena libera batean" motako dendak eta outletak ugaritu egin direla, beste dendek uzten zituzten hutsuneak betez. Horrelako 3.005 denda zeuden urriaren bukaeran 487 hirigunetan, The Daily Telegraph-ek eskaturik egindako azterketa batek erakutsi duenaren arabera. Leku horietan berberetan 2.705 liburu-denda zeuden garai horretan.
Liburu-dendek hamarkada bat daramate supermerkatuen eta Interneteko saltokien lehia nozitzen. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?