Posts

Showing posts from November, 2011

Mac Graw-Hill argitaletxea nola ari den QR kodeak baliatzen

Image
McGraw-Hill editorialak argitaratu berria duen “The Zappos Experience”, tituluan QR kodeak txertatu ditu 15 kapitulutan. Horren helburua irakurleei multimedia edukiak eskuratzeko aukera ematea da, hala nola autoreari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusteko, telefono aurreratu baten kamera QR kode horietako batera zuzentzen dutenean. Irakurleak, eduki horiek ikusteko, erregistratu egiten dira. Horrela editorialak banan-banan ezagutzen ditu multimedia eduki horiek ikustea aukeratzen duten irakurleak, bere marketineko datu-basean ditu eta haiekin zuzeneko harremanak izateko aukera du.  Argitaletxea joan daiteke bezeroen interesei buruzko informazioa biltzen eta informazio horren arabera bideratuko dizkie marketineko kanpainak .  Esaten dutenez, irakurleen % 20k eskaneatzen ditu QR kode horiek batez beste eta kasurik txarrenean ere % 4k. Hori izugarri da Facebook-eko esteketan klik egiten dutenen % 0,2 baino gutxiagoaren aldean QR kodeekin gaur egun egiten dutena luzaro gab

Erresuma Batuko hiriguneetan liburu-dendak urritzen ari dira

Ekonomiaren beheraldiak gogor astindu ditu Erresuma Batuko hiriguneetako dendak eta partikularki liburu-dendak. Egia da, ordea, denda asko itxi diren bitartean "dena libera batean" motako dendak eta outletak ugaritu egin direla, beste dendek uzten zituzten hutsuneak betez. Horrelako 3.005 denda zeuden urriaren bukaeran 487 hirigunetan, The Daily Telegraph-ek eskaturik egindako azterketa batek erakutsi duenaren arabera. Leku horietan berberetan 2.705 liburu-denda zeuden garai horretan. Liburu-dendek hamarkada bat daramate supermerkatuen eta Interneteko saltokien lehia nozitzen. 

Paperezko katalogoa digitalizatzeak baditu zailtasunak

Edozein editoriali bururatzen zaio paperezko liburuen katalogoko tituluak euskarri digitalean eskain ditzakeela. Begiratu batean erraza dirudi hori egiteak, baina baditu bere koskak. Zalantzak berehala sortzen dira: zer formatutan komeni da ebookak eskaintzea? zer plataformatan jarriko dira salgai? zer metadatuz hornituko dira? Katalogoko titulu batzuk zaharrak izango dira eta ez ziren euskarri digitalean bidaliko inprimategira, edo gaurko sistema eragileetan erabil ez daitezkeen aplikazioez landuko ziren. Kasu horietan paperezko obra digitalizatu eta OCRatu beharko da eta gero zuzendu egin beharko da. Originala txukuna baldin bazen, gaitzerdi, baina hain txukuna ez bazen, eskaneatuz lorturiko fitxategiak garbitu egin beharko dira, OCRak bere lana egin ahal izan dezan. Lan hori editorialean bertan egin nahi bada, baliabide egokiak beharko dira eta kanpoan egiten bada, berriz, kalitate-kontrol zorrotza jarri beharko da. Publiko zabalarengana iritsi nahi baldin bada, hainbat ebo

Agenda Digitalerako europar komisario Neelie Kroes andrea copyrightaren "monopolioen" aurka mintzatu da

Image
Copyrightak artistak babestu beharko lituzkeela eta ez enpresak, eta teknologia ez dela mugatu beharreko zerbait, erabili beharrekoa baizik, esan zuen.  Neelie Kroes andrea   Berriro ere Neelie Kroes andrea copyright monopolioen aurka mintzatu da. Iaz Avignongo Foroan esan zuen medioetako konpainiek pirateria moztu nahi balute, "interes partikular korporatibistez" haratago begiratu beharko luketela.   "Nork elikatzen ditu artistak" izenburuarekin egin zuen aurtengo hitzaldian, Kroes urrunago joan zen, adierazi zuenean gaur egun copyrightak duen moldea okerra dela.  Kroes-ek bere hitzaldia hasi zuen esanez ezinbestekoa dela sormena aitortzea eta bultzatzea Europan. Ados dagoela esan zuen artistei beren ahaleginagatik ordaintzearekin, baina zalantzan jarri zuen gaur egungo copyright-sistema horretarako tresna egokia dela.   “Galdegin diezaiogun geure buruari gaur egungo copyright-sistema tresna egokia eta bakarra den gure helburuak lortzeko. Ez

Musikaren eta liburuaren digitalizazioek dituzten antzekotasunak eta desberdintasunak

Artikulu hau  http://www.futurebook.net  blogeko ideiez baliatuz prestatua da. Digitalizazioak guztiz asaldatu du musikaren industria.   Horren ondorioz gure kaleetan ez dago ia disko-dendarik. Liburuaren industriari ere ez ote zaio gauza bera gertatuko? Zer egin daiteke arrisku hori saihesteko? Konparatzeko modukoak al dira bi sektoreok? Musikaren zabalkundea euskarriz aldatuz joan da XX. mendearen erdialdetik hona: 78 bira/min binilozko diskoetatik, 33 bira/min-etara, gero 45 bira/min-etara, ondoren cassetteetara, CDetara eta azkenik MP3ra. Azken urrats horrek Internet bidezko fitxategi-truke masiboa ekarri zuen, bereziki Napster moduko P2P sareen bidez hasieran eta fitxategiak trukatzeko beste milaka zerbitzurekin ondoren. Fenomeno honi ez zion musikaren industriak erantzuten jakin, Napster eta beste gutxi batzuk bakarrik zeudenean, eta gero berandu zen, anabasa sortu zelako. Garai batean fidelak ziren bezeroak kontrolpetik kanpora hasi ziren ibiltzen. Gaur egun musi

HTML5en abantailak

Aurreko artikuluan HTML5en zenbait gabezia aipatu ondoren, bidezkoa iruditzen zait lengoaia horren alderdi onak ere aipatzea: Datuak erabiltzailearen tresnan gorde daitezke, beraz aplikazioek funtziona dezakete Internetera konektatu gabe. Web orri apainagoak egin daitezke letra-mota, kolore eta efektu aberatsak onartzen dituelako. Web orriek eduki ditzakete mugitzen diren eta kurtsorearen ekintzei erantzuten dieten objektuak. Jokoek funtziona dezakete web orrietan, pluginik eta bestelako software gehigarririk gabe. Audioa entzun eta bideoa ikus daitezke pluginik gabe, baina aurreko artikuluan aipaturiko gabeziekin. WebGL deritzon teknologia batez baliatuz 3Dko interaktibitatea eskaintzen du.

HTML5en zenbait gabezia

HTML5 lengoaiak baditu hainbat abantaila, baina baita gabezia batzuk ere oraingoz, nabigatzaile guztiek ezaugarri guztiak ez ongi maneiatzea dakartzatenak. Hona hemen bi garrantzitsu: Bideoa konprimatzeko zenbait formatu daude. Helbide honetan ikus daiteke nabigatzaile bakoitzak zein onartzen duen eta zein ez:  http://en.wikipedia.org/wiki/HTML5_video#Browser_support Audioa konprimatzeko zenbait formatu daude. Ikus hemen nabigatzaile bakoitzaren bateragarritasunak:  http://www.w3schools.com/html5/html5_audio.asp

Koloretako liburu irudidunak ebook formatuan jartzea erraza al da?

Gero eta irakurgailu gehiago daude koloretako edukiak erakuts dizaketenak; batez ere nagusitzen ari diren tabletak. Hortaz, dagoeneko koloretan inprimaturik argitara eman izan diren eduki batzuk euskarri digitalean ere koloretan eskain litezke. Horrela esanda erraza dirudienak, ordea, baditu bere zailtasunak. Irudiekin batera testurik ez duten liburuen kasuan edo testuak irudiekin zerikusirik ez duten kasuetan zailtasun handirik ez da izango, baina irudiak eta testuak elkarrekin joan behar dutenetan ez dira gauzak hain errazak izango. HTML5 eta EPUB3 formatuek lagunduko dute zailtasun horietako batzuk gainditzen, izaera teknikoa dutenak, hain zuzen, baina tamaina desberdinetako pantailetarako edukiak prestatzea  arazo izaten jarraituko du. Izan ere, testua soilik duten liburuak tamaina baterako baino gehiagotarako prestatzeak ez du zailtasun berezirik, orrialdeen egitura mantendu beharrik ez dagoelako. Testua isurarazten da eta kito. Baina irudien eta testuen arteko harremana zaind

Liburuaren industria trebetasun digitalen falta nozitzen ari da

Iturria:  http://www.thebookseller.com Liburuaren industria ez da nahikoa egiten ari pertsonala erakartzeko eta trebatzeko e-booken salmenten gorakadari etekina atera ahal izateko, FutureBook webguneak aurten egin duen Digital Census inkestak erakutsi duenez. 2.200 pertsona baino gehiagori egin zaien inkesta horrek --horietatik ia hiru laurden industrian lan egiten dutenak-- erakusten du argitaletxeen erdiak baino gehiagok  (% 51,1ek)  badutela gaur egun sail digital berezi bat. Bostetik batek gutxi gorabehera ( %  22,8k) esan du guztira duen pertsonala gehitu egin duela digitaleranzko urratsa egitearen ondorioz.  Baina, argitalpen digitalak egiteko funtzioak sendotzeko ahalegin horiek egin dituzten arren, inkestaren erantzule askok oraindik uste dute argitaletxeak ez daudela behar bezala horniturik, sortzen ari diren plataforma digitalek dakartzaten abagune eta erronkei erantzuteko. Zazpitik batek baino gutxiagok (% 13,4k) uste du industria nahikoa laster ari dela trebetasun b

Frantziako argitaletxeek ebook aurreratuak erakutsi dituzte

Image
Iturria:  http://publishingperspectives.com Joan zen asteartean Frantziako Argitaletxeen Elkarteak ( SNE ) izan zuen batzarrean elkartearen digitalizazio-batzordearen buru Alban Cerisier-ek gidaturiko mahai-inguru bat izan zen. Parte hartu zuten Nord Compo , Jouve eta Isako bihurketa-enpresetako kideak EPUB3 formatuaz mintzatu ziren. Horren ondoren Hachette Livre, Albin Michel, Gallimard eta Fleurus argitaletxeek beren aplikazioak eta e-bookak iPadetan erakutsi zituzten. Albin Michel editorialeko Nicolas de Cointet-ek    De Gaulle   et les français libres liburu hobetu moduan nola prestatu duten erakutsi zuen. Aitortu zuen moldaketa hori 20.000 € inguru kostatu zaiela, 20 € inguruan salduko dutela eta e-bookaren merkaturik oraingoz ia ez dagoela.  Albin Michel editorialaren haurrrentzako liburuen sailak L'Herbier des Fées edo El Herbario de las Hadas (frantsesezko eta espainierazko bertsioak prestatu baitituzte) liburua aurkeztu zuen. Ondoko bideoak erakusten du nolakoa

Argitaletxeetako ofizio eta buruhauste berriak

Argitaletxe guztiek dituzte gaur egun ohiko sailak beren lantegietan, paperean soilik argitaratzen dutenak izan nahiz argitalpen digitalen munduan abiatuak izan: edizioa, diseinua, irudi-bankua, eskubideen kudeaketa, produkzioa, salmenta, finantzak, etab. Editorial asko, ordea, paperezko liburuez aparte, argitalpen digitalak ere egiten dituzte eta hauen kasuan zenbait formatu eta teknologia desberdinetakoak, hainbat banaketa-kanaletatik zabaltzen direnak gainera.  Bilakaera hori lan egiteko moduan aldaketak eragiten ari da, erabiltzen den softwarearen aldetik, produktuak diseinatzearen ikuspegitik, lan-fluxuen kudeaketari dagokionez, etab. Eduki mota gehiago tratatzen dira, autoreekin bestelako kontratuak sinatzen dira, produktuen sustapena eta kontsumitzaileekiko harremanak kanal berriak baliatuz eramaten dira. Ekoizpen saila ez da mugatzen inprimategiekiko harremanak kudeatzera soilik, eduki digitalen biltegiak kudeatzea ere ezin zaio hari arrotza izan. Horrek guztiak 

Reading Bear: haurrek irakurtzen ikasteko sistema egokia

Image
Larry Sanger-en egitasmoak Larry Sanger filosofo estatubatuarra Wikipediaren sortzaileetakoa izan zen. Geroago, 2002an egitasmo hori utzi eta Citizendium egitasmoa abian jarri zuen,  Wikipediaren antzeko entziklopedia bat, baina egileen lana gehiago kontrolatzen duena, sinesgarritasun handiagoaren bila. Gaur egun egitasmo horrek finantzatzeko eragozpenak ditu. Larry Sanger 2007an, urtebete lehenago sortua zen  WatchKnowLearn egitasmoaren zuzendari bihurtu zen  Sanger .  WatchKnowLearn  hezkuntzarako bideo-biltegi bat da,  irabazi-asmorik gabea . Webgune horretan beste webgune batzuetan dauden bideoak biltzen eta antolatzen dituzte eta erabiltzaileak ere gonbidatzen dituzte beren edukiak igotzera, eta horiek guztiak irakasleen eskura jartzen dituzte, azter ditzaten eta, ontzat ematen badituzte, sailka ditzaten arlo eta adinen arabera.  2010eko udan,  WatchKnowLearn asentaturik zegoela ikusirik, Sanger-ek egitasmo horren zuzendaritza utzi eta WatchKnowLearn-en beste zenbait eg

Amazonek iPhonerako Flow aplikazioan errealitate areagotua eta merkataritza elektronikoa batu ditu.

Image
Amazon-ek iPhonerako aplikazio berri bat atera du, Flow izenekoa, errealitate areagotua eta merkataritza elektronikoa konbinatzen dituena. Flow k iPhonearen atzealdeko kamera erabiltzen du UPC barra-kodeak eskaneatuz Amazonen prezioak jakiteko. Horren gainean aplikazioak bezeroen balorazioak erakusten ditu, eskaneaturiko produktuaren deskribapen osoa eta harekin zerikusia duten multimedia edukiak, hala nola trailerrak eta elkarrizketak. Behin produktuaren orrira iritsiz gero, aukera du erabiltzaileak produktua Amazonetik erosteko. Ondoko bideoak erakusten du nola funtzionatzen duen Flow-k:

Frantzian tabletak erosteko asmoa areagotu egin da

Image
Iturria: Médiamétrie GfK -k eta  Médiamétrie-k eginiko   « Multimedia ekipamenduen erreferentzia»  azterketak erakusten duenez, ordenagailuen merkatuak [Frantzian] hazten jarraitzen du eta familien hiru laurdenak ordenagailua izaterantz doa. Interneteko konexioak, mugikortasuna bilatzeak eta ultra-eramangarritasunak jarraitzen dute izaten hazkunderako faktore nagusiak, baina oraintxe bertan mugikortasuna bizkortzen ari da, tabletak erosteko asmoa handitu ahala.  Familien ia lautatik hiruk ordenagailua dute Frantzian 2011ko hirugarren hiruhilekoan familien % 73,2k ordenagailu pertsonal bat edo gehiago zuten Frantzian. Ekipamendu hori gora doa: +2,1 puntu urtebetean eta +10 puntu 3 urtean! Interneteko konexioak jarraitzen du izaten ordenagailu pertsonalak eskuratzeko motibazio-iturri nagusia: 10 familiatatik 7 baino gehiago (% 71,6) Internetera konektaturik daude eta 2010eko hirugarren hiruhilekoan, aldiz,  % 67,7 zeuden. % 55 baino gehiago hazi da urtebetean netbookak dauzkat

Zenbateraino da berritzailea Appleren Siri, ahots bidezko laguntzailea?

Applek atera berria duen iPhone 4S-k dakarren Siri "laguntzaile pertsonalak" aukera ematen dizu hitz eginez eguraldiaren iragarpena kontsultatzeko edo hitzordu bat jartzeko, baina benetako aurrerapena al da?  Baietz dio MITen adimen artifizialaren arloko ikertzailea den  Boris Katz -ek. Hark dio Applek "oso ingeniaritza-pieza txundigarria" sortu duela, dagoeneko finkaturik dauden teknikak konbinatuz, hala nola ahotsaren ezagutza eta hizkuntzaren prozesamendua. Oxfordeko Unibertsitatean ikaste automatikoa ikertzen duen  Phil Blunsom -ek azpimarratzen du Applek egin duena ez dela lehendik badauden teknikak batzea soilik. Baina baditu erreparoak: "Sistema horietako bakoitzak akatsak egiten ditu eta bakoitzak bestea elikatzen duenean akatsak biderkatu egiten dira; horretan datza zailtasuna." Applek ez du hitz egingo Sirik azpian duen teknologiaz, nahiz eta aurten bertan erregistratu zuen patenteak adierazten duen softwareak akats horiek kontsultak arlo

Jaio da epub3. Zer dakar besapean?

Image
2011ko urriaren 11n, Frankfurteko Ferian, International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak epub espezifikazioaren bertsio berria osatua zela iragarri zuen. Epub espezifikazioa ordurako ebooketarako eta beste argitalpen digital batzuetarako estandarra zela esan dezakegu. Espezifikazio berria eskuragarri dago http://idpf.org/epub/30 helbidean. EPUB 3ren oinarrian HTML5 dago eta asko aberasten du espezifikazio zaharra, multimedia, interaktibitatea, idazkera guztietarako bateragarritasuna (ezkerretik eskuinerakoak, eskuinetik ezkerrerakoak nahiz goitik beherakoak), estilo eta txantiloietarako hobekuntzak, SVG grafikoak, letra-tipo txertatuak, metadatuetarako funtzioak, matematikarako MathML espezifikazioa,  audioa testuarekin sinkronizatzea eta beste hobekuntza batzuk erantsi dizkiote.  Ezaugarri berri horiei esker EPUB 3 orain arte baino eduki mota gehiagotarako erabiliko da: liburu irudidunetarako, aldizkarietarako, haurrentzako ipuinetarako, adibidez. O’Reilly Me

Google Street View hasi da dendak barrutik erakusten, liburu-dendak besteak beste

Google hasi da bere Street View zerbitzuaren bidez dendak barrutik erakusten. Esate baterako, Londresko hainbat liburu-denda, kafetegi eta jatetxeren barrualdeko 360 graduko argazkiak egin dituzte eta Google Maps-en bidez ikusteko moduan jarri. Estatu Batuetako zenbait lekutan eta Parisen beste hainbeste egina dute dagoeneko. Kamera arruntez hartzen dituzte argazkiak eta gero digitalki elkartzen dituzte, Googleren beraren softwarea erabiliz. Denda bakoitzeko irudiak jasotzeak 30 minutu inguru eskatzen ditu.  Hona hemen adibide bat: Londresko Primrose Hill Books liburu-denda